EAJ-PNVk adostu zuen hitzarmena betez Trafiko transferentziaren behin betiko onarpena gauzatu izana ospatu du Euskal Taldeak

Auzitegi Gorenak transferentzia baliogabetu zuenez geroztik, Nafarroako Foru Erregimenaren Hobekuntza aldatu da, aurreko legealdian EAJ-PNVk adostu zuen inbestidura akordioa betetzeko

EAJ-PNVk adostu zuen hitzarmena betez Trafiko transferentziaren behin betiko onarpena gauzatu izana ospatu du Euskal Taldeak 21Azaroak
AzaroaK 21 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak begi onez hartu du Trafiko arloko zereginak eta zerbitzuak Nafarroako erakundeen esku uzteko akordioa onetsi izana. Izan ere transferentzia hau lortu zuen EAJ-PNVk aurreko Legealdian Pedro Sánchez estatuko presidente egiteko akordioaren ondorioz, zeina EBBren presidente Andoni Ortuzarrek eta PSOEren idazkari nagusi Pedro Sánchezek 2019ko abenduaren 30ean izenpetu baitzuten. Mikel Legarda diputatu jeltzalearen esanetan, Trafiko transferentzia hori baliogabetu egin zuen Auzitegi Gorenak, "forutasunaren interpretazio murriztailea eginez". Horregatik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa aldatu behar izan da.

Hitza hartzeko izan duen tartean, Legardak gogoratu du Trafikoarena izan dela historikoki "Nafarroako Foru eskumena” eta erantzuna ematen dio “Nafarroak berezko duen eskubiderik aldarrikatuenari”. Azkenik, diputatu jeltzaleak PP alderdiari deitoratu dio Senatuan transferentzia honi betoa jar izana, gaur bertan Kongresuan betoa altxatu duen arren. “Espero dut EAJrengana hurbiltzeko egin ohi dituzuen mugimenduetako bat ez izatea, ohituta baikaude dagoeneko” , esan dio Legardak PPri

Euskal Taldeak ekinean jarraituko du Madrilen ere Nafarroako Foru Komunitatearen ahotsa izateko eta Nafarroako herritargoaren interesak defendatzeko.

Interesatu Zaitez