Rachid Raha kazetari eta antropologoak, euskaldunen eta Amazigh munduaren arteko harremanaz hitz egingo du

“Los nuevos ciudadanos vascos – Euskal hiritar berriak” izenburupean eta Sabino Arana Kultur Elkargoak antolatu dituen jardunaldien egitarauko jarduerekin jarraituz, datorren ostegunean, azaroaren 10ean, 20,00etan hitzaldia egongo da Bilboko Nervion hotelean Ipar Afrikako amazigh herriaz (berbereak) eta kulturaz mintzatzeko. Jardunaldion helburu nagusia, Euskadin finkatzen ari diren immigrazio-talde handienetara hurbiltzea eta elkar hobeto ezagutzea erraztea da.

Rachid Raha kazetari eta antropologoak, euskaldunen eta Amazigh munduaren arteko harremanaz hitz egingo du 07Azaroak
2005
2005 AzaroaK 07 |
Berria

PARTEKATU

Rachid Raha Rabat-en (Maroko) argitaratzen den  “Le Monde Amazigh” egunkariaren editorea da, baita Amazigh Ikasketetarako Montegomery Hart Fundazioko presidentea eta Amazigh-en Mundu Biltzarreko Europarako presidenteordea ere, eta ikuspegi bikoitzetik ekingo dio gaiari. Alde batetik, amazigh-en eta euskaldunen arteko gaur egungo harremana azalduko du, hau da, Ipar Afrikatik Euskadira datozen immigranteek aurkitzen dituzten erronkak, bai halaber, haiek Euskal Herrira etortzea eragiten duten inguruabarrak. Eta, bestetik, Amazigh-ak Ipar Afrikako herrialdeak demokratizatzeko alternatibatzat aurkeztuko ditu.
 
Rachid Raha kazetari eta antropologoa, zein Nador-en (Maroko) jaio baitzen orain dela 41 urte, espainol nazionalizatuta dago eta Melillan bizi da. Prentsa eta ikerketa artikulu ugari idatzi ditu Ipar Afrikako (berberea) amazigh kultura, identitate eta gizarteari buruz.

Interesatu Zaitez