Kutxak 50 bulego irekiko Parisen eta Frantzian, 2010 urterako

“Kutxa” Donostia-Gipuzkoa aurrezki kutxak 50 bulego irekiko ditu epe laburrean frantziar Estatuan zehar eta Parisa helduko da 2010 aurretik. Zabalkunde-egitasmo honi aurreko astean ekin zitzaion Paben eta, ondoren, Bordelen eta Tolosan jarraituko. Kutxak honez gero ditu bulegoak Hendaian (1994) eta Baionan (1998). Merkatu-marka Kutxa Banque izango da.

Kutxak 50 bulego irekiko Parisen eta Frantzian, 2010 urterako 01Maiatzak
2005
2005 MaiatzaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Helburua oinarrizko sarea osatzea da hiririk nagusienetan eta, hamar urteren buruan, 100.000 biztanletik gorako hiri frantziar guztietara iritsi ahal izatea. Daitekeena ere Europako Batasunako beste hainbat estatutara ere zabaltzea.

Gipuzkoako erakunde hau banku-esparruan arituko da gehienbat eta banakako bezeroen merkatuari erantzun nahi lioke batez ere, etxe-bizitzak erosteko finantziazio-maileguaren zein aurrezki-inbertsioren arloa landuz bereziki.

Frantzian ez da orain arte lar garatu aurrezki kutxen merkatu-arloa eta Kutxa Banque-k ahalik eta zerbitzurik hurbilena eta zuzenena eskaini nahi du.

Interesatu Zaitez