Arabako Herrialde Batzarrak gehiengo osoz izendatu du herrialde-batzorde exekutibo osoa, paritarioa eta lehenengo aldiz emakume bat buru izango duena
EAJ-PNVren Arabako Herrialde Batzarrak, gaur Gasteizko Landaburu Etxeko egoitzan bildu denak, Jone Berriozabal Bóveda aukeratu du EAJ-PNVren herrialde-zuzendaritza zuzentzeko datozen lau urteetan. Botoa emateko eskubidea duten 65 ahaldunetatik Jone Berriozabalek 41en babesa lortu du, eta Gorka Urtaranek, 24rena. Era berean, Arabako buruzagiari agintaldi honetan lagunduko dioten 14 burukideak izendatu ditu Batzarrak. Zuzendaritza osoa berrituta dago, eta Berriozabalek berak nabarmendu du "esperientzia, ilusioa, energia eta ikuspegia beharrezkoak direla EAJ-PNV eta Araba etorkizun hobeago batera eramateko, inolako ainguraketarik gabe".
Honako burukide hauek osatuko dute ABBa: Ander Añibarro Maestre, Alazne Arana Oyarbide, Garikoitz Bengoa Larrauri, Txus Bilbao Martínez, Ainhoa Campo Arenaza, Joseba Fernández Calleja, Anartz Gorrotxategi Elorriaga, Iñaki Lauzurika Sousa, Igone Martínez de Luna Unanue, Rakel Molina Pérez, Jonatan Moreno Carranza, Jon Pérez García, Izaskun Pérez de Heredia Arbígano eta Zuriñe Rodríguez Bergara.
Arabako afiliazioaren bermearekin, Jone Berriozabalek bere agintaldia Araba Buru Batzarraren buru izan den lehen emakumea izango da, azken 9 urteetan lurralde exekutiboa zuzendu duen Jose Antonio Susoren lekukoa hartuz. Datozen lau urteetan Berriozabalekin batera arituko den lantaldeak osaera parekidea izango du: 7 emakume eta 7 gizon, sektore eta lanbide desberdinetatik etorritako pertsonak. Arabako eskualde guztiek dute ordezkaritza exekutiba berrituan, eta Berriozabalen hitzetan, "2027ko udal eta foru hauteskundeetara indartsu iritsiko den eta Arabako gizartean gure erreferentziazko posizioa indartzeko aukera emango digun alderdi bat" ahalbidetuko duen lidergo berri bat hartzen du. Berriozabalek "etorkizuneko proiektu bat lantzea" du helburu. Alderdi batua, gaztea eta Arabaren etorkizunerako proposamenak dituena".
Presidente hautatu berriaren lehen hitzak Arabako afiliazioari zuzendu zaizkio, "bere babesa eta konfiantzagatik". "Ohorez eta umiltasunez hartzen dut lekukoa. Harro EAJ-PNVko kide izateaz eta harro nire aurretik gure lurraldea eta gure herria Europako abangoardian jarri dituen proiektu politiko bat diseinatzen aritu direnen lanaz "adierazi du.
Gaur egin den Arabako Herrialde Batzarrarekin batera, urriaren 1ean hasitako barne hauteskunde-prozesua amaitu da. Bertan, presidenteaz eta exekutibo osoaz gain, Herrialdeko epaimahaia (3 kide) eta Aberri Batzarrean Araba ordezkatuko duten pertsonak (18 titular eta 5 ordezko) aukeratu dira.
Jone Berriozabalen curriculuma
Jone Berriozabal Bóvedak (Durango, 1982) honela definitzen du bere burua: "abertzale, jeltzale, euskaldun, euskaltzale eta feminista, nire bizitza pertsonal eta politikoan harrotasunez erakutsi eta eramaten ditudan ezaugarriak". "Langile nekaezina, arduratsua eta erabakitzailea", diote inguruan. Neskato bat zela, Gasteizera joan zen bizitzera. Han bizi da, eta bere familia sortu du. Berriozabal Zuzenbidean lizentziatu zen, eta Zuzenbide Publikoan espezializatu zen. EAJ-PNVrekin txikitatik izan du harremana, eta 17 urterekin formalizatu zuen afiliazioa. Alderdiaren baitan, EGI-Arabako Herrialde Kontseiluko kide izan zen, eta 2016-2020 aldian Araba Buru Batzarreko Idazkaritzaz arduratu zen, José Antonio Susoren lehendakaritzapean. Euskal administrazioaren esparru guztiak ezagutzen ditu. Lau legegintzalditan (2008-2020) Eusko Legebiltzarrean eserlekua izan zuen, eta Autogobernuaren Ponentzia zuzendu zuen. 2018 eta 2019 artean, zinegotzi izan zen Barrundiako Udalean. Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzaren ardura hartu zuen (2020-2023), harik eta Ramiro Gonzálezek Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza sailaz arduratzeko deitu zion arte. Kargu hori bete du gaur arte. Aurrerantzean, EAJ-PNVren barne-politikaren buru izango da Araban.
ABBko burukideen curriculuma
• AÑIBARRO MAESTRE, Ander.- (Laudio, 35 urte). Erizaintzan diplomatua. Legebiltzarkidea. Laudioko EAJ-PNVren udal-taldeko zinegotzia eta bozeramailea. Udal horretako alkate izan zen aurreko legealdian. Aiarako Kuadrillako lehendakaria 2015 eta 2017 artean. Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria 2017-2019. artean.
• ARANA OYARBIDE, ALAZNE.- (Vitoria-Gasteiz, 54 urte). Turismoan diplomatua. Legebiltzarkidea.
• BENGOA LARRAURI, GARIKOITZ.- (Vitoria-Gasteiz, 33 urte). Geologian graduatua. Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea.
• BILBAO MARTÍNEZ, TXUS.- (Gasteiz, 66 urte). Geografia eta Historian graduatua.
• CAMPO ARENAZA, AINHOA.- (Kosta-Aiara, 46 urte). Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. Berdintasunerako eta Giza Eskubideetarako foru-zuzendaria (2019-2023). Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea (2005-2007) (2013-2023). Aiarako alkatea (2000-2011).
• FERNÁNDEZ CALLEJA, JOSEBA.- (Kripan, 49 urte). Nekazaria. Kripango alkatea. Arabako Errioxako Kuadrillako lehendakaria (2015-2023).
• GORROTXATEGI ELORRIAGA, ANARTZ.- (Maeztu, 38 urte). Eraikuntza-proiektuen garapen eta aplikazioetako goi-mailako teknikaria. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia. Arraia-Maeztuko Udaleko zinegotzia. Lurralde Orekako eta Lurralde Antolaketako foru diputatua (2023-2024). Arabako Mendialdeko Kuadrillako lehendakaria (2019-2023). Arraia-Maeztuko alkatea (2013-2023).
• LAUZURIKA SOUSA, IÑAKI.- (Langraiz, 40 urte). Eraikuntza eta Obra Zibileko goi-mailako gradua.
• MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE, IGONE.- (Vitoria-Gasteiz, 58 urte). Zuzenbidean lizentziatua. Dulantziko Udaleko zinegotzia. Euskara, Kultura eta Kiroletako foru diputatua (2015-2019). Legebiltzarkidea (1994-1998).
• MOLINA PEREZ, RAKEL.- (Villabuena de Álava, 36 urte). Kazetaritzan graduatua. Villabuenako Udaleko zinegotzia. Legebiltzarkidea (2017-2024).
• MORENO CARRANZA, JONATAN.- (Bilbo, 46 urte). Politika eta Administrazio Zientzietan graduatua. Legebiltzarkidea. Gasteizko Udaleko Arloko koordinatzaile nagusia aurreko legealdian.
• PEREZ GARCÍA, JON.- (Vitoria-Gasteiz, 30 urte). Ekonomia Zientzietan graduatua. Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea. Lezako Udaleko zinegotzia.
• PEREZ DE HEREDIA ARBIGANO. – (Vitoria-Gasteiz, 55 urte). Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa.
• RODRIGUEZ BERGARA, ZURIÑE.- (Gasteiz, 48 urte). Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua. Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea.