Pantxoa Bimboire Haritschelhar, Ipar Buru Batzar arraberritu baten burua

Ipar Euskal Herriko Herrialde Biltzarrak datorren lau urteetan IBBa osatuko duten burukideak aukeratu ditu gaur arratsaldean

Pantxoa Bimboire Haritschelhar, Ipar Buru Batzar arraberritu baten burua 22Azaroak
AzaroaK 22 |
IBB

PARTEKATU

Ariketa demokratiko garrantzitsu bat burutu da arrats huntan. Gure arduradunen barne arraberritze prozesua urriaren erdian hasi zen. Beren Herri Biltzarrean bildutako EAJ-PNBko alderdikideak zuzenean inplikatu ditu. Herri Biltzar horietako ordezkariek, Herrialde Biltzarrean bildurik, ostiral honetan, azaroaren 22an, Ipar Euskadiko EAJ-PNBren arduradunak hautatu dituzte, heldu diren 4 urteetarako.

Ipar Buru Batzarreko presidentea, Ipar Euskadin: Pantxoa Bimboire Haritschelhar. IBBren buruzagitzan bigarren agintaldirik nahi ez zuen Peio Etxelekuren lekukoa hartzen du. IBBko burukide izaten jarraitzen du Peiok. Pantxoa Bimboire Haritschelhar Parisen sortua da Baxe Nafartar burasoengandik. Militante abertzale ezaguna eta buruzagi ekonomiko engaiatua da.

IBBko beste 7 burukideak: Clotilde Bordenave, Jean Marie Erramuzpe, Panpi Etchegaray, Peio Etxeleku, Jean Marie Izquierdo, Jean Tellechea eta Sophie Voisin. Horietatik 3 iragan taldean ziren jadanik: Etxeleku, Erramuzpe eta Tellechea jaunak.

Herrialde epailea, Jean Claude Larronde izango da. 

Aberri Batzarrerako ordezkariak, aldiz, Itziar Aizpuru, Pablo Basterrechea, Naiara Charritton, Jon De Rezola eta Jean Pierre Etcheverry. Ordezkari bezala Kauldi Samoreau aukeratu da. Ordezkari horiek arduratzen dira Ipar Euskadiko Herrialde Biltzarraren ordezkatzeaz.

Interesatu Zaitez