Agirregoitiak Vitoria-Gasteizen defendatu du “talentuan eta teknologian” oinarritutako berrindustrializazioa, Europar Batasunaren lehiakortasuna bultzatzera bideratua

Michelin lantegiaren aurrean EAJ-PNVko zerrendaburuak hitzeman du Bruselatik eta Estrasburgotik "genero eta adin arrakalak" borrokatuko dituela, "talentu guztiek bat eginik ezagutza gehitzea” eragozten dutelako. Era berean esan du “ETE eta enpresentzako finantzaketa” hobetzen lagunduko duela eta deskarbonizazioari aurre egiteko asmoa duela “tartean dauden sektoreekin elkarlanean, zientziaren eskutik eta neutraltasun teknologikoaren bidetik”

Agirregoitiak Vitoria-Gasteizen defendatu du “talentuan eta teknologian” oinarritutako berrindustrializazioa, Europar Batasunaren lehiakortasuna bultzatzera bideratua 31Maiatzak
MaiatzaK 31 |
Europako Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Oihane Agirregoitiak, EAJ-PNVk eta CEUS koalizioak Europako hurrengo hauteskundeetarako aurkezten duten hautagaiak bere eta talde jeltzalearen babesa eskaini die “talentuan eta teknologian oinarrituta Europar Batasunaren berrindustrializazioa” abiarazteko politikei. Agirregoitiaren hitzetan, prozesu hau funtsezkoa da “kanpoko herrialdeekiko mendekotasunak ezabatzeko eta mundu mailan Europar Batasunaren berrindustrializazioa berreskuratzeko”. “Berrindustrializatzea, digitalizatzea eta deskarbonizatzea errealitate bihurtu ahal izango dira produkzio sektoreekin elkarlanean eta ez haien kontra eginez, talentu guztia produkzio sistemara sartzea eragozten duten genero eta adin arrakala guztiak ezabatuz”.

Agirregoitiak azaldu ditu gaur EAJ-PNVk eta CEUS koalizioak industriarako eskaintzen dituzten proposamenak Vitoria-Gasteizko Michelin lantegiaren aurrean. Talde jeltzaleak Europako hurrengo legealdirako programan jaso duen printzipioetako bat da “Europa berrindustrializatzea da mundu globalean Batasunaren Lehiakortasuna finkatzeko gakoa, kanpoko enpresekiko mendekotasunak ezabatzeko, enplegua sortzeko, eredu soziala finantzatzeko eta deskarbonizatze prozesuan aurrera egiteko”. “Proposatzen dugu”, esan du hautagaiak “politika industrial aktiboa, ezagutzan eta talentuan oinarritua eta, lehenik eta behin, pertsonei begira egongo dena. Prestakuntza prediktiboa aldarrikatzen dugu, beharko ditugun profil profesional berriak aurreikusi eta eskainiko dituena. Eta genero eta adin arrakalak ezabatzeko lana egingo dugu, gaur egun eragotzi egiten baitute erabilgarri dagoen talentu guztia bateratzea eta Europako industriari ezagutza eta balioa gehitzea”.

Berrindustrializazio hori dinamizatzeko, EAJ-PNVren hautagaiak “berrikuntza” eta “digitalizazio” printzipioak aipatzen ditu eta konpromiso bat planteatzen du “ETE eta enpresen finantzaketa hobetzeko” eta “zama administratiboak murrizteko arauak” produzitzeko. “Gure sektore estrategikoak babestuko ditugu hirugarren herrialdeen injerentziatik eta dumping sozialari eta ingurumenekoari aurre eginez. Trantsizio bidezkoa hobesten dugu, inor atzean utziko ez duena, europar industriak aurrera egin dezan ekonomia zirkularraren ezaugarri den garapen iraunkorraren eredu baterantz”.

Industriaren deskarbonizazio prozesua toki onera eramateko, Agirregoitiak aldarrikatzen du “orain arte egin den bezala, industria deskarbonizatzeko gakoak tartean diren sektoreekiko elkarrizketa zientzia eta neutraltasun teknologikoa direla defendatuz. Prozesu honi industriaren eskutik egin behar delako, eta ez haren kontra eginez. Energiaren produkzio eta banaketarako azpiegitura kritikoetan eta zerbitzu digitaletan egiten duen inbertsioa areagotu behar duen industria aintzat harturik”. Horregatik, hautagaiak hitzeman du adi egongo dela “horiek denak babestea lehentasun izan dadila Europako funtsak mugiarazteko orduan”. Azkenik, Agirregoitiaren helburua da "gizarte-ekonomia eta enpresa-eredu inklusiboak sustatzea, talentu-aliantzak sortzeko, elkarrizketa soziala modernizatzeko eta hirugarren herrialdeetan jarduten dugunean erantzukizun korporatiboa eta behar den arreta bultzatzeko".

 

Interesatu Zaitez