EAJ-PNVk gogoratu du Europako Hauteskundeak ere Euskadikoak direla, apirilaren 21ekoak bezala: “Ez dio berdin Euskadi Bruselan nork ordezkatzen duen”

E-9rako zerrendaburu Oihane Agirregoitiak, EBBren presidente Andoni Ortuzarrek eta Imanol Pradales Lehendakarigaiak gaur arratsaldean Santurtzin egin den mitinean hartu dute hitza: “Ez esango diogu beti eskuin muturrari: Euskadin, Madrilen eta Bruselan”, ziurtatu du hautagai jeltzaleak

EAJ-PNVk gogoratu du Europako Hauteskundeak ere Euskadikoak direla, apirilaren 21ekoak bezala: “Ez dio berdin Euskadi Bruselan nork ordezkatzen duen” 24Maiatzak
MaiatzaK 24 |
Europako Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Euskadiri ez dio berdin hauteskundeak nork irabazi, nork ordezkatuko duen edo Bruselan bere interesak nork defendatuko dituen. Ez dira gauza bera Europa ireki eta ekintzailea eta Europa itxi eta ahula. Euskadiri, gure industriari eta gure merkataritzari, Portu honi, lehen esan dudan Europa hori interesatzen zaie, hazkunde ekonomikoa, enplegua eta ongizatea ekarriko dituena. Eta, Euskadirentzat ez da gauza bera Euskadiren gauzak eta interesak Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Oihane moduko pertsona batek defendatzea, lehentasunak eta gizarte honentzat onena dena argi dituena, edo gure interesak estatuko alderdi handien eskuetan geratzea, Euskadi oso urrun dutenak. Edo, bertoko beste alderdi baten eskuetan geratzea, atzo arte Europaren kontrakoa zena eta orain, esatera ausartu ez arren, Europar Batasuna baino Sobiet Batasuna gogokoago duena. Euskadiri, Bruselan euskal interesak defendatzeari, interesatzen zaiena da EAJ eta Oihane izan daitezela Europako Parlamentuan eseriko direnak”.

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Oihane Agirregoitia zerrendaburu jeltzaleak, Imanol Pradales legebiltzarkide eta Lehendakarigaiak beren hitzaldien zati handi bat dedikatu dute Santurtzin euskal gizarteari adierazteko ekainaren 9ko Europako Hauteskundeetan beren bizitzarako, ongizaterako eta Euskadiren etorkizunerako jokoan egongo den guztia. “Euskadiko hauteskundeak izango dira, apirilaren 21ekoak bezala. Eta bozkatzera joan behar dugu orduan egin genuen bezala, eta EAJren alde bozkatu, Oihaneren aldeko botoa, huts egingo ez digun botoa, Euskadirekin eta Euskadirentzat egongo den botoa, Europarekin eta Europarentzat”, ziurtatu du Ortuzarrek . Agirregoitiak, bestalde, txalotu egin du Sandro Gozi, Renew Europa Now (EAJ-PNV) alderdiko hautagaia, Europako Batzordeko presidente izateko hautagaia Ursula von der Leyenen aurrean erabat irmo agertu izana atzo “bosteko eztabaidan”. “Ez esango diogu” eskuin muturrari. Ez dago maila edo hierarkiarik eskuin muturraz ari garenean. Euskadin, Madrilen eta Bruselan, aurrean izango gaituzte”, adierazi du hautagai jeltzaleak. Pradales, esku hartzen lehena, “Europar Batasuna osatzen duten errealitate nazionalei lekua eta protagonismo-bideak irekitzearen eta bide horretan aurrera egitearen” alde agertu da. 

Ortuzarrek ziurtatu du europar proiektuak bi mehatxu dituela E-9ra begira. “Alde batetik, Txina eta AEBrenarteko norgehiagoka geoestrategikoa Mundua nork lideratuko duen ikusteko; eta, bigarrenik, barruko mehatxua, eskuin muturreko eta esker muturreko indar populista horiek dakartena, barrutik Europa errailetatik atera nahian baitabiltzate”, amaitu du, jeltzaleen burua den aldetik EAJ-PNVk aurreko hauteskundeetan eta oraingo hauetan aurkeztu dituen lantaldeen kalitateagatik bere harrotasuna adierazi baino lehen. Oraingo honetan Oihane Agirregoitiaz hitz eginez, Europako Hauteskunde hauetan euskal zerrendaburu bakarra. “Iturri zaharretik, beti ur berria! Horixe da EAJ. EAJ beti ari da berritzen, hori baita gure sekretua: egonkortasuna eraberritze prozesuan eta eraginkortasunez eraberritzea. Gauzak ondo egiteko behar direnak ditugulako: pertsona trebatuak eta gaitasunarekin eta erabateko konpromisoa Herri honekin”, ziurtatu du Ortuzarrek.

Agirregoitiak, bestalde, Ezkerraldeak azken hamarkadetan bizi izan duen “eraldaketa ikusgarria” nabarmendu nahi izan du Santurtzin, eta eraldaketa hori Europako Funtsekin kontrajarri du, “ez baitira ekoizpen-sarera iristen” eta “ez baitute eraldatzeko balio”. Hautagai jeltzaleak ekitaldia kostako udalerri batean izan dela aprobetxatu du arrantzaleekin duen konpromisoa berresteko, eta “Europako arrantza programen burokrazia sinplifikatzeko”lan egingo duela adierazi du. Azkenik, Agirregoitiak Sandro Gozi Renew Europe Now taldeko zerrendaburuak atzo Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko egungo presidente eta Europako Alderdi Popularreko kidearekin izandako eztabaida aipatu du. Azaldu duenez, Von der Leyenek “berriro ireki zion atea ultraeskuinarekin itunak egiteari”, baina EAJ-PNVren emakume eta gizonak “beti esango diogu ezetz eskuin muturrari. Madrilen, Euskadin, Bruselan eta Estrasburgon”, baieztatu du.

Imanol Pradales legebiltzarkide eta Lehendakarigaiakekainaren 9an parte hartzera deitu ditu herritarrak, ‘Aniztasunean Batuta’ Europar Batasunaren goiburua errealitate izan dadin. “Lekua egin behar dago, protagonismo-bideak zabaldu behar zaizkie Europar Batasuna osatzen duten nazio errealitateei, eta bide horretatik aurrera egin. Europa herrietatik eraiki behar dela sinesten dugulako, eta ez soilik Estatuetatik; eta bide horretatik eta helburu hori lortzeko urratsak ematen jarraituko dugu”, ziurtatu du. Pradalesek era berean azpimarratu du EAJ-PNVk eta euskal erakundeek orain arte egin duten lan garrantzitsua Euskadi protagonista izan dadin Europan erabakiak hartzen diren mahaietan. “Asko dira babestu eta abian jarri ditugun ekimenak. Europako Makroeskualde Atlantikoa sortzeko proposamena lideratzen ari gara, gure ahotsa kontuan hartua izan dadin lortzeko presio elementu izan nahi duen proiektua. Halaber, Bruselan aurkeztu dugu eskuduntza legegileak dituzten eskualdeei eta konstituziodun nazionalitateei buruzko Protokoloa. Eta ez dut Euroeskualdea ahaztu, euskal lurralde guztiok egiten dugun proiektua, Europa osoan lankidetza erreferente dena”, ziurtatu du.

Interesatu Zaitez