EAJ-PNVk lortu du Ministroen Kontseiluak onestea Euskadiko lan hitzarmenen nagusitasuna

Langileen Estatuaren aldarazpena, autonomietako lan hitzarmenak Estatukoen gainetik egon daitezen eta EAJ-PNVk inbestidurarako onetsi zuen akordioan jasota geratzen den bezala, indarrean sartuko da berehala gaur onartutako Subsidioen Lege Dekretuan jasota dagoelako

EAJ-PNVk lortu du Ministroen Kontseiluak onestea Euskadiko lan hitzarmenen nagusitasuna 21Maiatzak
MaiatzaK 21 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Espainiako gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onetsi duen Lege Dekretuan jasota dago Langileen Estatutuaren aldarazpena, Euskadiko hitzarmen kolektiboak, bai eta oro har autonomietako hitzarmenak estatuko hitzarmenen gainetik egon daitezen. Aldaketa hau indarrean egon zen lehenago, 2023ko abendutik eta 2024ko urtarrilera bitartean, 7/2023 Lege Dekretuan jasota zegoelako. Lege Dekretu hau indargabetu zen  Podemosek legeari ezetza eman ziolako. Azken erabaki honekin, halaber, bete egin da EBBren presidente Andoni Ortuzarrek eta PSOEren idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek azaroaren 10ean inbestidurarako izenpetu zuten akordioan jasotzen dena.

Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek akordioa “ospatu” du eta ziurtatu duenez “aldarrikapen historiko honek aukera emango du  Euskadiko eta Estatu osoko langileen lan baldintzak hobetzeko”. Estebanek nabarmendu duenez “Euskal Taldeak jarraitzen du Madrilen Euskadiren ahotsa izaten gure herritarren beharrei erantzuna emateko” eta gogoratu duenez “urtarrilean nagusitasun hau bertan behera utzi zenean esan genuen adi egongo ginela berriro indarrean jartzeko, eta hala gertatu da”.

Hona hemen Langileen Estatutuan egindako lege-aldaketa: Aldatu egiten da 84. artikuluaren 3. paragrafoa, 4. paragrafo berri bat gehitu da eta aurreko 4. paragrafoa 5. paragrafo gisa berridatzi da. Honela geratu dira:

«3. Aurreko artikuluan ezarritakoa gorabehera, autonomia-erkidego baten eremuan, 87. eta 88. artikuluetako legitimazio-baldintzak betetzen dituzten sindikatuek eta enpresaburuen elkarteek autonomia-erkidegoko hitzarmen kolektiboak eta lanbide arteko akordioak negoziatu ahal izango dituzte, eta hitzarmen horiek aplikatzeko lehentasuna izango dute beste edozein hitzarmen sektorialen edo estatu-mailako akordioren gainetik, betiere hitzarmen eta akordio horiek negoziazio-unitatean negoziazio-batzordea eratzeko eskatzen diren gehiengoen babesa lortzen badute eta horien erregulazioa langileentzat Estatuko hitzarmen edo akordioetan finkatutakoa baino mesedegarriagoa bada.

4. Probintzietako hitzarmen kolektiboek aurreko paragrafoan aurreikusitako aplikazio-lehentasun bera izan ahal izango dute, 83.2 artikuluaren arabera sinatutako autonomia-erkidegoen eremuko lanbidearteko akordioetan hala aurreikusten denean, eta, betiere, horien erregulazioa Estatuko hitzarmen edo akordioetan finkatutakoa baino mesedegarriagoa bada langileentzat.

5. Aurreko bi paragrafoetan aurreikusitako kasuetan, gai negoziaezinak izango dira probaldia, kontratazio-modalitateak, lanbide-sailkapena, urteko gehieneko lanaldia, diziplina-araubidea, laneko arriskuen prebentzioaren arloko gutxieneko arauak eta mugigarritasun geografikoa».

Interesatu Zaitez