Agirregoitiak hitzeman du Euskadiko lehen sektoreak dituen erronkei helduko diela Bruselan haren ahotsa izateko

Talde jeltzaleak Europako Hauteskundeetarako proposatzen duen zerrendako burua Zeanuriko San Isidro azokan izan da. Bertan ziurtatu du Europako programen “burokrazia” murrizteko lana egingo duela, bai eta “balore katean euskal nekazari eta abeltzainek egun duten posizioa hobetzeko ere”

Agirregoitiak hitzeman du Euskadiko lehen sektoreak dituen erronkei helduko diela Bruselan haren ahotsa izateko 11Maiatzak
MaiatzaK 11 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Oihane Agirregoitiak, talde jeltzaleak Europako Hauteskundeetarako proposatzen duen zerrendako buruak gaur hitzeman du EAJ-PNVk jarraituko duela izaten euskal nekazari eta abeltzainek Europako erakundeetan duten euskal ahotsa. Era berean ziurtatu du lan egingo duela sektoreak egun dituen egiturazko erronkei heltzeko, eta nekazari eta abeltzainen eskariei erantzungo diela “balore katean beren posizioa hobetzeko” eta “bizimodu duina izaten eta belaunaldien arteko erreleboa ahalbidetzen laguntzeko”.

Zeanurin, urtero egin ohi den San Isidro azokan eta eta ondoan izan dituela Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Eider Ajuriagerra Zeberioko EAJ-PNVren ordezkaria, Olatz Urkiza eta Esther Iturrioz Igorreko eta Lemoako alkateak, hurrenez hurren; Maitane Ipiñazar BBBko burukide eta legebiltzarkidea; eta Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea, Agirregoitiak ziurtatu du lan egingo duela Europako programen burokrazia eta administrazio lanak murrizteko, bai eta “Batasunaren Nekazal Politikak exijitzen dituen izapide konplexuak sinplifikatzeko ere. Gainera, "gure merkatuetan gure ekoizpen arauak betetzen ez dituzten produktuak sartzen ez direla bermatu behar da", azaldu du, eta "gure ingurune naturala zaintzen duen eta gure sustraiekin harremanetan mantentzen gaituen" lehen sektorearen "aintzatespen soziala" sustatuko duela ziurtatu du.


Azkenik, Agirregoitiak ez du esan gabe utzi nahi izan Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuari esker lortu dugula nekazaritza arloan "euskal ekimenak eta proposamenak Europako legeetan jasotzea". "Bruselan eta Estrasburgon Euskadiren ahotsa izateko, euskal lehen sektoreari entzun behar zaio. EAJ-PNVk beti egin du eta bide beretik jarraituko du egiten", esan du.

 

Interesatu Zaitez