Imanol Pradales: “1.250 milioi euro inbertituko ditugu Euskadi osoan ospitale eta osasun zentroak hobetzen”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak Donostiako Onkologikoaren ondoan egin den ekitaldian zehaztu du zentro honek minbiziaren tratamendurako protonterapia eraikin berria izango duela laster. “Herri gisa harro egoteko moduko gauza izango da. Gaixoen ongizatea hobetuko duen zerbitzua izango da, gaixotasunari aurre egiteko aukera berriak eskainiz”

Imanol Pradales: “1.250 milioi euro inbertituko ditugu Euskadi osoan ospitale eta osasun zentroak hobetzen” 08Apirilak
ApirilaK 08 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Imanol Pradalesek esan du osasuna dela euskal gizartearekin hitzeman dituen konpromisoen agendan besteen gainetik lehenesten duen gaia. “Osasun zerbitzu unibertsalean sinesten dugu, kalitaterik gorenena izango duena. Gizabanako bakoitzak du osasun arretarik onena jasotzeko eskubidea, profesionalik onenen eskutik eta baliabiderik onenekin. Salbuespenik gabe”, ziurtatu du EAJ-PNVk Lehendakaritzarako proposatzen duen hautagaiak Gipuzkoan Onkologikoaren ondoan egin den ekitaldian. Pradalesek bertan hitzeman du 1.250 milioi euro inbertituko direla “Euskadi osoan ospitaleak eta osasun zentroak handitzeko eta hobetzeko”.

“Gipuzkoan, Tolosako ospitale berria irekiko dugu, Donostia, Zumarraga eta Arrasatekoak handituko ditugu eta lehen arretarako dauden azpiegiturak eguneratuko ditugu eta berriak egingo ditugu Irunen eta Donostian. Eta ez dut ahazten Donostian minbiziaren tratamendurako egingo den protonterapia zentro berria; punta puntako inbertsioa, 60 milioi euroko inbertsioa eskatuko duena, abangoardiako osasun teknologia barne hartuko duena hiritargoari ahalik eta kalitaterik handieneko zerbitzua emateko. Herri gisa harro egoteko moduko gauza izango da hau. Gaixoen ongizatea hobetuko duen zerbitzua izango da, gaixotasunari aurre egiteko aukera berriak eskainiz”, zehaztu du.

Pradalesek berretsi du benetan garrantzitsua dela alderdi bakoitzak egiten dituen proposamenak ezagutu ahal izatea, proposamenak konparatu eta horien artean aukeratu ahal izateko. Zentzu horretan, hautagai jeltzaleak  ezagutzera eman ditu ongizate maila osasunaren aldetik ere hazi arazteko EAJ-PNVk planteatzen dituen neurri  zehatzak. Neurri horien abiapuntu nagusia da euskal akordio zabal bat adostea, Osakidetza borroka partidistatik ateratzeko. Imanol Pradalesek proposatzen du EAG-Etengabeko Arreta Guneen mapa berraztertzea eta lan hori profesionalekin elkarlanean egitea, unean uneko beharrak eta aukerak aintzat hartuz,edozein pertsonari bere Lehen Arretako medikuak arreta eman diezaion  48 orduko gehieneko epe batean, eta itxaron zerrendak hile bitik beheratzea, egungo 50 eguneko itxaronaldia hobetuz.

“Gaur hitzematen dugu aukerak bilatuko ditugula gaixotasun kronikoak dituzten gaixoen tratamendu eta zaintzan espezializatutako erakundea sortzeko, babes psikosozialeko unitatea sortuko dugula, suizidio egoeretarako, biktimaren ingurukoak artatzeko eta doluan babes berezia eskaintzeko. Eta QBihotz programa jarriko dugu abian patologia kardiobaskularrak eta geldialdi kardiorespiratorioko arazoen antzemate goiztiarrerako Quantum Machine Learning  delakoaren bidez”, iragarri du.

Interesatu Zaitez