Imanol Pradales: “Kohesionatuta haziko den Euskadi dugu xede, horretan sinesten dugu, eskualde guztietan aukera-berdintasuna bermatuz”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak Balmasedan hitzeman du gehien behar duten eskualdeetan inbertsioak eta aukera berriak ekarriko dituzten Plan Estrategikoak abian jarriko direla “ez baitugu Euskadin bi abiadura egoterik nahi”

Imanol Pradales: “Kohesionatuta haziko den Euskadi dugu xede, horretan sinesten dugu, eskualde guztietan aukera-berdintasuna bermatuz” 29Martxoak
MartxoaK 29 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Imanol Pradalesek, EAJ-PNVren Lehendakarigaiak, Balmasedan azpimarratu du gaur ezinbesteko jotzen duela Euskadi modu orekatuan haztea, gizabanako guztiei ongizatea eta aukerak bermatuz, beren bizilekua bata edo bestea dela. Hala, hautagai jeltzaleak Eskualdeko Plan Estrategikoen eta Lehentasunezko Arreta Eremuen garrantzia azpimarratu du Enkarterrin. Plan horien helburua “garatzen den eskualdeko ekonomia eta gizartea suspertzea da, lankidetza publiko-pribatuaren bidez aukera berriak sortzen saiatuz”, azaldu du.

Pradalesek azpimarratu du hori dela, hain zuzen, erakundeen arteko lankidetza bultzatzen duen ekimena, eta erakundeak, eragile sozioekonomikoak, prestakuntza-zentroak eta enpresak batzen dituela “guztiak helburu komun baten inguruan batuta: Enkarterri osoaren eta halako eskualdeen etorkizuneko garapena bultzatzea enpleguan, gizarte-kohesioan, hiri-berroneratzean, mugikortasunean eta jasangarritasunean, besteak beste”.

Zentzu horretan aurreikusten diren ekintzen artean ondorengoak daude: bioekonomia sustatzea, nekazaritza- eta abeltzaintza-berrikuntzako proiektuekin; enpresa-gune berriak sortzea, hala nola Zallako Elkartegia; inbertsioak kulturaren eta turismoaren sektorean; hobekuntzak mugikortasunean; hezkuntza- eta lan-mundua integratzea Lanbide Heziketako gela tekniko berrien bidez; eta 5G banda hedatzea, landa-eremuak digitalizatzeko eta baso-suteak prebenitzeko.

Azkenik, Imanol Pradalesek azpimarratu du proiektu horien helburua ez dela mugatzen eskualde horietako ekonomia eta gizarte-sarea suspertzea, baizik eta beste eskualde batzuetarako eredu izan daitekeen garapen iraunkorreko eta bidezko eredu bat ezartzea. “Guztiontzako aukerak sortzeko konpromisoa dugu, Euskadiko eskualde bakoitzak aurrera egin eta gizartearen ongizate orokorrari lagundu ahal izatea bermatuz”, amaitu du.

 

Interesatu Zaitez