Izaskun Bilbao Barandica eta Oihane Agirregoitia izango dira bihar Bruselan 'Women shaping the EU after 2024' foroan

Europako parlamentari jeltzalea eta Europako hurrengo Hauteskundeetarako EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendaburua Renew Europe taldeak antolatu duen jardunaldian izango dira non ekainaren 9ko hauteskundeetan emakumeek Batasunaren eraikuntzan izango duten protagonismoaz hausnartuko baita

Izaskun Bilbao Barandica eta Oihane Agirregoitia izango dira bihar Bruselan 'Women shaping the EU after 2024' foroan 30Urtarrilak
UrtarrilaK 30 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Izaskun Bilbao Barandica, Europako Parlamentuko EAJko diputatua eta Oihane Agirregoitia, Europako Parlamenturako zerrendaburu jeltzalea, Bruselan izango dira bihar ‘Women shaping the EU after 2024’ foroan parte hartzeko, non ekainaren 9ko Europako hauteskundeez geroztik emakumeek Europar Batasunaren eraikuntzan izango duten zereginaz hausnartuko baita. Bilbo Barandica eta Agirregoitia joango diren topaketa hau antolatu du Renew Europe taldeko andrazko diputatu eta erregio eta toki ordezkariek. Renew Europe da Europako Parlamentuko hirugarren talde handiena non talde jeltzalea ere integratuta baitago.

 ‘Women shaping the EU after 2024’ (‘Emakumeen eragina EBn 2024az geroztik’) izeneko honen helburua da Batasunaren funtzionamendua moldatu beharrak dakartzan erronkez hausnartzea ekonomia eta segurtasun alorreko lehentasunei erantzuteko eta ekainean Europako Ganberarako egingo diren hauteskundeez geroztik Batasuna zabaltzeko beharrei erantzuteko, bai eta toki eta erregio mailan Simone Veil ituna abian jartzeari buruz eztabaidatzea ere. Renew taldeak Erregioen Europako Batzordean duen inplikazioari esker, lurralde-ikuspegia duten emakumeen sarearen antolaketari heldu ahal zaio. Ildo horretan, Simone Veil Itunaren aplikazioaren balantzea egingo da (Renew Europe talde politikoaren konpromisoa, emakume guztien eskubideak maila guztietan eta eremu guztietan zaintzeko, indartzeko eta harmonizatzeko), baita Europako hauteskundeei begira egiteke dagoenaren balantzea ere. Publikoaren parte-hartze aktiborako irekita egongo den azken eztabaida horretan sexu- eta ugalketa-eskubideak, emakumeek lan-merkatuan duten parte-hartzea eta politikan duten ordezkaritza jorratuko dira. Jardunaldiari amaiera emateko, ondorioak aurkeztuko ditu Valérie Hayerrek, Renew Europeko presidente izendatu berriak.

Interesatu Zaitez