Europako agintarien aurrean migraziorako eta harrerako euskal politikak aurkeztu eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du Urkullu Lehendakariak

Bere Bruselako bisitaren lehen jardunaldian, Iñigo Urkullu Margaritis Schinas Europako Batzordeko presidenteordearekin bildu da; Margaritis Schinas migrazio eta asilo arduraduna ere bada, eta hezkuntzan eta kulturan ere eskumenak ditu

Europako agintarien aurrean migraziorako eta harrerako euskal politikak aurkeztu eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du Urkullu Lehendakariak 29Urtarrilak
UrtarrilaK 29 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Bruselara egingo duen bidaia ofizialean Europako Batzordeko arduradun nagusiekin aurreikusitako bileren arteko lehenengoan, gaur arratsaldean, Margaritis Schinas presidenteorde eta migrazio eta asilo arduradunari Migraziorako Euskal Itun Sozialean jasotako euskal eredua aurkeztu dio Lehendakariak, era berean, Europako babesa eskatu du Aita Mari itsas salbamendurako, Zaporeak elkarteak Lesbosen duen jantoki solidarioetarako eta horrelako egitasmoetarako.

Horretaz gain, hezkuntzan eta kulturan ere eskumenak dituen Schinas presidenteordearen aurrean, euskarak Europar Batasunean ofiziala izan behar duela aldarrikatu du Iñigo Urkulluk; Lehendakariaren ahotan, "aniztasunean elkartuta" dioen Europako leloak aukera ematen dio EBri eskaera hau aurrera eramateko.

Berlaymont eraikinean (Europako Batzordearen egoitza) egindako batzarraren ostean, Lehendakariak nabarmendu du Europako arduradunak "harrera ona" izan duela euskal proposamenekiko, eta "Europan eredu integratuago eta integratzaileago baten alde aurrera egiteko lankidetzan jarduteko prestutasuna” agertu duela ere.

Kasu honetan, Iñigo Urkulluk Europako hiriburura (Brusela) egiten duen bosgarren bisita honek, Lehendakariak berak adierazi duenez, Europaren etorkizunari buruzko prozesu irekietan Euskadik egin dituen ekarpenei "balioa ematea" du helburu, bai eta Bruselan, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, "Euskadiren interesen alde" lan egiten ari diren pertsona horien guztien lana eskertzea ere.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez