Iñigo Urkullu: “10 gaztetik 9 baino gehiagok euren etorkizun profesionala Euskadin garatu ahal dutela uste dute”

Erronketako bat talentua sortzea eta erakartzea dela nabarmendu du Iñigo Urkulluk, eta Euskadi bide horretan “pauso sendoz” aurrera doala baieztatu du

Iñigo Urkullu: “10 gaztetik 9 baino gehiagok euren etorkizun profesionala Euskadin garatu ahal dutela uste dute” 18Urtarrilak
UrtarrilaK 18 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Lehendakaria, atzo buruzen zen bilera instituzionalaren buru izan zen, eta bertan Euskadi 2040 koadernoa adostu zen, alegia, Euskadi 2040ren ongizaterako Lehiakortasuna: ekintzarako gogoeta izeneko dokumentu aurreratu bat. Ikerketa prozesu baten emaitza da guzti hau, zehazki, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak koordinatutako ikerketa prozesu bat, hainbat eragile publiko eta pribaturekin etengabe lankidetzan arituta garatutakoa. Gogoeta publiko-pribatuko prozesu partekatu eta kontrastatu hau 2021ean jaio zen, eta euskal erakundeen oniritzia jaso du.

Batzarrean honakoek hartu zuten parte: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek, Euskadiko hiru hiriburuetako alkateek, Arantxa Tapia sailburuak, hiru lurraldeetako Ekonomia Sustapeneko ahaldunek, EUDELeko presidenteak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zenbait ordezkarik.

Euskadi 2040 koadernoaz gain, topaketa honetan, bildutakoek Euskadi Talent eta Orkestraren azkeneko Lehiakortasun Txostena ere partekatu dituzte.

Bere mintzaldian Lehendakariak adierazi du partekatutako lan-prozesu honetan, talentua erakartzeko eta sortzeko premia nabarmendu dela, lehiakortasunerako erronka global gisara, eta baieztatu du, hori erdiesteko, Euskadi “pauso sendoz” eta norabide egokian doala aurrera.

Ildo beretik, nabarmendu du Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, erdira jaitsi dela derrigorrez atzerrira emigratzeko itxaropena (% 16tik % 8ra), eta azken hamarkadako mailarik baxuenean dagoela. Horrek esan nahi du euskal gazteriaren arabera, Euskadi gaur egun duela 10 urte baino erakargarriagoa dela lan egiteko. “Edo, bestela esanda, 10 gaztetik 9 baino gehiagok euren etorkizun profesionala Euskadin garatu ahal dutela uste dute”- adierazi du.

Informazio gehiago

Interesatu Zaitez