Imanol Pradalesek eta Bakartxo Tejeriak bigarren hautespen aldia gainditu dute eta hurrengo hauteskundeetarako Lehendakarigaia eta Eusko Legebiltzarreko presidentegaia izango dira hurrenez hurren

EAJ-PNVk alderdikide guztiak deitzen ditu Euskadiko eta Europako Parlamenturako hauteskundeetan talde jeltzaleak aurkeztuko dituen zerrendetako hautagaiak aurkezteko ekitaldira. Gertakari nagusi hau urtarrilaren 27an egingo da Landako Gunean (Durangon), 12:00etatik aurrera

Imanol Pradalesek eta Bakartxo Tejeriak bigarren hautespen aldia gainditu dute eta hurrengo hauteskundeetarako Lehendakarigaia eta Eusko Legebiltzarreko presidentegaia izango dira hurrenez hurren 16Urtarrilak
UrtarrilaK 16 |
EBB

PARTEKATU

Imanol Pradales Gilek eta Bakartxo Tejeria Oterminek gainditu dute dagoeneko,aurten Euskadin egingo diren hauteskundeetarako Lehendakarigai eta Eusko Legebiltzarreko Presidentegai bihurtzeko bigarren hautespen aldia. Iragan igandean,urtarrilak 14, barneko prozesuaren bigarren hautespen aldia amaituta eta azken emaitzak oraindik jasotzeke daudela,Aberri Berme eta Zaingo Batzordeak egiaztatu du Uri Erakundeek ahobatezko babesa eman diotela Pradales eta Tejeriari.

2024. urtean zehar Euskadin eta Europan egingo diren hauteskundeetarako EAJ-PNVk abiarazi zuen barneko hauteskunde prozesuak Herrialde Batzarretan izango du orain jarraipena. Gipuzkoak bere Herrialde Batzarra egingo du aste honetan, ostegunean, urtarrilak 18; jarraian egingo du Nafarroak, hurrengo egunean, urtarrilak 19, ostiralarekin; Bizkaiak egingo du datorren asteko asteartean, urtarrilak 23; eta Arabak egingo du berea datorren asteko asteazkenean, urtarrilak 24. Herrialde Buru Batzar guztiak eginda, barne prozesuari behin betiko amaiera emango dio Aberri Batzarrak urtarrilaren 27an, larunbata, Landako gunean, Durangon. Egun horretan, EAJ-PNVren barne organo gorenak Pradales eta Tejeriaren hautagaitzak berretsi edo ezeztatzeko erabakia hartzeaz gain, hiru Lurraldeetako zerrenden osaera berretsi edo ezeztatu beharko du, Euzkadi Buru Batzarrak proposatutako hurrenkerarekin. Batzar berean erabakiko da ekainaren 9an Europako Parlamenturako egingo diren hauteskundeetarako zerrendak onestea edo ez.

Larunbata berean, Landako gunean, Durangon, 12:00etatik aurrera, EAJ-PNVk egingo du 2024ko Euskadiko eta Europako Hauteskundeetara eramango dituen hautagaitza guztien aurkezpena. Euzkadi Buru Batzarrak dei berezia egin nahi die alderdikide eta alderdizale guztiei, eta horren garrantzi handiko topaketan parte hartzera deitzen ditu denak.

Interesatu Zaitez