Anabel Landa Gaubeka da Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun berria

Berangoko ahaldunak kargua hartu du Isaac Amezaga Larrazabal taldekidearen lekukoa hartuta

Anabel Landa Gaubeka da Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun berria 22Azaroak
2023
2023 AzaroaK 22 |
Bizkaia BBNN

PARTEKATU

EAJ-PNVko batzarkide taldeak kide berria du gaurtik aurrera, Anabel Landa Gaubeka (Berango, 1963), gaur goizean Gernikako Batzar Etxean egin den osoko bilkuran kargua hartu duena. Landak Isaac Amezaga Larrazabal (Maruri-Jatabe, 1974) ordezkatu du, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari izendatua izan ondoren.

Ahaldun berriak Magisteritza ikasketak ditu eta Kulturako teknikaria da. Aipatzekoa da, halaber, Berangoko alkate gisa lau legegintzaldi egin ondoren, udal mailan duen ezagutza handia.

Interesatu Zaitez