BBBren eta Gernika-Lumoko EAJ-PNVren adierazpen bateratua

BBBren eta Gernika-Lumoko EAJ-PNVren adierazpen bateratua 11Urriak
2023
2023 UrriaK 11 |
BBB

PARTEKATU

Ekainaren 17an José María Gorroño Gernika-Lumoko alkate izendatzea ahalbidetu zuen akordioa Guztiontzako Herria (GH) taldeak nabarmen bete ez izanak, EAJ-PNVrekin zuen harremana haustea eragin du. Hori dela eta, alderdi jeltzalearen ustetan Guztiontzako Herriak hautsitzat ematen du akordioa.

Iragan urriaren 4ean GHk bere konpromisoak betetzeko duen borondate eza bi zatiko eszenaratze triste baten bidez gauzatu zen. Goizean, prentsaurrekoan, hauteskunde-zerrendan berarekin egon zirenek Jose Maria Gorroñori egindako erregua antzeztu zuten, betetzen duen lanpostuan jarrai zezan, bere hitza galduz. Arratsaldean, udal-bilkuran azken honek karguari oratuta jarraitzeko bere asmoa ofizialdu zuen. Gainera, EAJ-PNVren aurkako faltsukeria nabarmenak eta irainak estali nahi izan zituen, gure zinegotzienganako deskalifikazioz beteriko populismoa erakutsiz. Bai Bizkai Buru Batzarretik bai Gernika-Lumoko Uri Buru Batzarretik gure babes osoa adierazi nahi diegu Udalean ordezkari ditugun gizon eta emakumeei.

Argudiorik ezean, aitzakia modura erabili zen EAJ-PNVk ez duela onartzen bere anaia, Iñaki Gorroño, aukeratu izana Alkatetzan ordezko izateko; eta hori guztiz faltsua da. EAJ-PNVk hasieratik adierazi zuen GHri zegokiola, bere prozeduren bidez, José María Gorroñoren ordezkoa aukeratzea, ostean, ezohiko udal-bilkuran EAJ-PNVren babesarekin berretsia izateko. Horrek, gainera, azken udal-hauteskundeen emaitzetan oinarritutako gobernu-akordio bat lortzeko ateak irekitzen zituen, erakundeari egonkortasuna emanez Gernika-Lumok errealitate bihurtu behar dituen proiektu estrategikoak aurrera eramateko.

EAJ-PNVren babesa kenduta, José María Gorroño legez aukeratutako alkatea da, baina ez du herritargoaren babes nahikorik. Beharrezko botoak lortu zituen karguari eusteagatik bete ez duen itun bati esker. Euskaldun batentzat, emandako hitza idatzizko edozein akordio bezain garrantzitsua da, eta, gaur egun, Gorroñoren hitzak ez du ezer balio.

Interesatu Zaitez