“XXI. menderako behar diren trenbide azpiegiturak” erreklamatzen ditu EAJ-PNVk “pertsonei eta enpresei nahi eta behar dituzten zerbitzuak emateko”

Zorrozgoitiko Feve geltoki ondotik Euskadiko lurretatik igarotzen diren aldiriko trenen transferentzia erreklamatu du Aitor Estebanek, garapen jasangarrian aurrera egitera begira zerbitzu hauek hobetzeko inbertsioak eskatu bitartean

“XXI. menderako behar diren trenbide azpiegiturak” erreklamatzen ditu EAJ-PNVk “pertsonei eta enpresei nahi eta behar dituzten zerbitzuak emateko” 10Uztailak
2023
2023 UztailaK 10 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, Madrilgo Euskal Taldearen bozeramaileak, garraio azpiegiturak pertsonei eta enpresei zerbitzu emateko funtsezkoak direla berretsi du gaur, “oinarrizkoak dira bizi kalitatea hobetzeko, lurraldeari kohesioa emanez eta enpresen lehiakortasunari lagunduz garapen jasangarriaren alde egiten den bitartean”. Bilboko Zorrozgoitiko Feve geltokiaren ondoan egin dituen adierazpenetan, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Espainiako gobernuari erreklamatu dio Euskadiko lurraldetik igarotzen diren aldiriko lineen transferentzia arintzea. Horri lotuta, zerbitzu horiek hobetzeko inbertsioak erreklamatu ditu garapen jasangarrian aurrera egiteko neurritzat joz.

EAJ-PNVren konpromisoa izan da beti euskal herritargoaren bizimodua hobetzea. Eta “beren bizimodua hobetzea da azpiegitura gehiago eta hobeak izatea, eguneroko bizimodua hobea izan dadin. Hor izan dugu guk funtsezko zeregina, gu izan garelako Madrilen jo eta ke aritu garenak  gizabanakoen egunerokoa hobetzeko. Euskal hiritargoak XXI. mendeko azpiegitura sozialak merezi ditu, pertsonei eta enpresei nahi eta behar dituzten zerbitzuak emateko”, ziurtatu du.

EAJ-PNVk hamarkadak daramatza “Euskadik lurralde gisa duen posizio estrategikoaren defentsa irmoa egiten”, euskal herritargoaren eta bere sare ekonomikoa defendatzen, Europan lurralde lehiakor izan dadin eta `funtsezko katebegi´ izan dadin Europako korridore Atlantikoko komunikazio eta konektibitaterako. Estebanek, zentzu beretik, balioan jarri du Euskal Taldeak Kongresuan eta Senatuan arlo honetan egiten duen lana, esparru honetan eginiko ahalegina maila guztietan egin dela nabarmenduz “bakar bat ere ahaztu gabe, ardatz handietatik hasita eta azken azpiegituretaraino”, azaldu du. AHTetik hasita (legealdi honetan EAJ-PNVk lortu du Bilbo eta Gasteizera lur azpian sartzeko lanen ardura), euskal geografia osoan trenbide pasabideak kentzerako, ehunka pasabide lur azpitik eramanez segurtasuna hobetzeko eta herritargoari eskaintzeko jarduera berriak sortu ahal izateko orubeak.

“Hemen gara, Zorrotzan, bertan egingo den lana mugarri bat izango delako. Bilbotarrek eurek eskatzen dute eta Udalaren konpromisoa erabatekoa da”, azaldu du Kongresurako hautagaiak. "Orain behar dena Madrilgo Gobernua mugitzea eta azkar mugitzea da, Estatuko administrazioak oso astiro lan egiten du", eskatu du. “Euskal Talde gisa, Kongresuan lortu dugu Estatuko Aurrekontu Orokorretan askotariko zuzenketak jasotzea, hainbat milioitako partiden bidez proiektu hau errealitate bihurtzeko”, gogoratu du, eta Espainiako gobernuari erreklamatu dio izapide hori bizkortzea “atzerapen gehiegi baitaramatza”.

Estebanek nabarmendu duenez Zorrotzakoa kasu paradigmatikoa da, baina azken lau urteotan Euskal Taldeak Madrilen hainbat jarduera bultzatu ditu Zalla, Güeñes, Ortuella edo Trapagaranetik igaro den linean, Aranguren eta Balmaseda artekoan, Basauriko trenbide zabalgunean edo Aranguren-Karrantza, Bizkaian.  Beste batzuk dira Loiolako Erriberetako aldageltokia, Lezo-Pasaiako intermodala edo  Itsasondo, Anoeta, Legorreta, Urnieta eta Pasaian trenbide pasabideak ezabatzea, bai eta Irungo trenbide zabalgunean, Urnietan eta Martutenen, Gipuzkoan; eta Jundizko terminal intermodalean (33 milioi eurotan baloratua) Manzanos, Pobes, Amurrio eta Luiandon, Arabako lurretan.

Jarduera eta ekimen horiek guztiek “argi erakusten dute euskal hiritargoaren eguneroko bizimoduari zuzen-zuzenean eragiten dioten gaiez arduratzen den alderdi bakarra EAJ-PNV dela, bere ahots propioa Madrilera eramaten duelako eskari horiek guztiak errealitate bihurtzeko. Madrilen Euskaditik joandako ezein diputatuk ez ditu erreklamazio horiek  ezein ganberetara eraman. Egin dugun bideak abalatzen gaitu eta gure akordioak bete egiten dira”, ziurtatu du bozeramaileak.

Interesatu Zaitez