Espainiako presidentziari ekintza zehatzak eskatu dizkio EAJ-PNVk Europan estaturik gabeko nazioei entzuteko eta hauek ahalduntzeko

Izaskun Bilbao Barandicak eta Aitor Estebanek aurkeztu dute Europako hurrengo seihilekora begira EBBk egiten dituen proposamenak jasotzen dituen agiria non exekutiba jeltzaleak politika “ausart, eraldatzaile eta sozialak” erreklamatu dituen baliabideetan eta energian burujabeagoa izango den Batasuna eratzeko eta pertsonak jardun guztien xede izan daitezen

Espainiako presidentziari ekintza zehatzak eskatu dizkio EAJ-PNVk Europan estaturik gabeko nazioei entzuteko eta hauek ahalduntzeko 03Uztailak
2023
2023 UztailaK 03 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Prentsaurrekoaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatu jeltzaleak eta Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile eta U-23ko Hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendaburuak Euzkadi Buru Batzarrak astelehenean onartu zuen dokumentu bat aurkeztu dute gaur goizean. Bertan jasotzen dira Europar Batasuneko Kontseiluko Espainiaren lehendakaritzak bere gain hartu duela gogoan talde jeltzaleak egin dituen ekarpenak, presidentetza aldi hau uztailaren 1ean hasi baitzen eta abenduaren 31ra arte luzatuko da, Hauteskunde Orokorrak tarteko direla. Sabin Etxean egin den prentsaurrekoan, Bilbaok eta Estebanek adierazi dute Eusko Jaurlaritzak konpromiso bat eskatuko diola Espainiako presidentetzari, alderdiaren kolorea edozein dela ere, Batasunak bere baitan diren estaturik gabeko nazioak, hauen artean Euskal Herria, batu, entzun eta aintzat har ditzan. Horrela, nazio horiek ahotsa izateaz gain, EBren etorkizuna diseinatzeko lanean parte hartu ahal izango dute, bai eta Pirinioen bi aldeetan euskaldunen bizitzarako eta ongizaterako erabakigarriak diren gaiak erabakitzen dituzten foro guztietan ere. Finean, EAJ-PNVk eskatzen duena da “EBk benetako maila anitzeko gobernantza egin dezala, non euskal errealitatea bezalakoak parte hartzaile eta protagonista sentituko diren, duela gutxi egin den Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian (CoFoE) herritarrek eskatu duten hurbiltasunaren eta gardentasunaren ildotik”. Jarrera horren lehen adibidea izan behar da Europako funtsen kudeaketa arinagoa, parte hartze zabalagoarekin bideratua.

Bilbao Barandicak nabarmendu duenez, EBBren dokumentua egin da “Europako proiektua sortu zenetik izan dugun bokazio europazalearekin bat etorriz”. Europako parlamentari andreak azpimarratu du EAJ-PNVk planteatzen duen bide-orria bat datorrela “aldarrikatzen dugun Europa sozial, solidario eta anitzagoarekin", eta “Madrilen eta Bruselan egiten dugun lan bateratu eta koordinatua” balioetsi du, “Europa behetik gora eraikitzea posible izateaz gain, beharrezkoa ere badela erakusteko, Batasuna eraginkorragoa, hurbilagoa, irekiagoa eta demokratikoagoa izan dadin, herritarrek eskatzen dutenaren arabera”. Bilbao Barandicak txalotu egin du COVIDari eta Ukrainaren inbasioari emandako erantzun sendoak “Europako proiektuaren baliagarritasuna erakusteko balio izana, herritarrek Batasunarekiko fedea berreskuratzeko eta Batasunak zer mailatan eta zer erabaki-motatan ematen duen balioa eta herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak zein eremutan batzen diren adierazteko”. Horregatik, jeltzaleen ordezkariak ondorioztatu duenez “gure ibilbide-orriak konpromisoa eskatzen du gobernantza probetxugarri horrekin eta pertsonak eta gizarte-kohesioa bizikidetzako eta garapeneko edozein proiektu bideragarriren oinarri gisa jartzen dituen proiektu batekin”.

Aitor Estebanek, bere aldetik, dokumentuaren eduki batzuk azaleratu nahi izan ditu. Bertan, estaturik gabeko nazioek Europako proiektuan duten parte-hartzeari buruzko atal zabal bat jasotzen da. Horrela, eta EAJ-PNVk Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziara (CoFoE) helarazitako aldarrikapen eta proposamenen ildotik, Estebanek ziurtatu du Espainiaren presidentzetza “aukera paregabea” dela Euskadiren presentzia bermatzeko Europako erakunde eta foro ezberdinetan. Era berean, eta joan den astean Renew Europe-ko buruzagien goi-bileran egin zuen bezala, hautagai jeltzaleak Makroeskualde Atlantikoa osatzea eskatu dio Espainiako hurrengo presidenteari, bai eta EBren leloa (Batasuna aniztasunean) bere presidentetzak irauten duen bitartean ekintzekin erakustea eta euskararen presentzia eta erabilera sustatzea, katalanarekin eta galizierarekin batera, eta ofizialtasunerako bidea abiaraztea”. Jarrera horren adibide zehatz eta berehalakoa izan behar da “Europako funtsen kudeaketa arinagoa eta parte-hartzaileagoa”.

Epe luzera begira, EAJren buruek koherentzia handiagoa proposatzen dute Estatuaren lurralde-arkitekturaren eta Batasuneko tokiko eta eskualdeko parte-hartzearen artean, EAE eta Nafarroa beren eskumenei buruz eztabaidatzen den Kontseiluaren osaketetan integratuz, eta bereziki ECOFINen, Euskal Itunaren eta Nafarroako Hitzarmenaren berezitasuna dela eta. Halaber, lurralde-gatazkak ebazteko Europako arbitrajearen aldeko apustuari eusten diote, Argitasunari buruzko Zuzentaraua sustatuz. Gainera, Europako Hauteskundeetarako hauteskunde-barrutiak eskatzen dira, Estatuko Konstituzioan nazionalitateak aitortzearekin koherenteak izango direnak. Azkenik, EAJ-PNVk Hego Euskal Herriaren eta Iparraldearen arteko ikasleen mugaz gaindiko mugikortasun-arazoak gainditzeko neurriak ere eskatzen ditu.

Jeltzaleen burutzak ezinbestekotzat jotzen du energiaren, elikagaien edo lehengaien arloetan hirugarrenen mende egongo ez den Batasuna sendotzea, eta “pertsonen eta gizarte osoaren erresilentzia” aldarrikatzen du. Europa oinarri horien gainean sendotzea beharrezkoa da Zuzenbide Estatuaren kalitatea zaintzeko mekanismoetan sakontzeko, Europa Soziala finkatu arte. Era berean, EBBren dokumentuak azpimarratzen du “gizarte-ekonomiari eta kalitatezko enpleguan eta errespetuan, aintzatespenean eta parte-hartzean oinarritutako lan-harremanak sustatzen dituzten bestelako ekintzailetza-modu eraldatzaileei laguntzea”. EBBk emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren zeregina ere azpimarratzen du, “ez bakarrik justiziaren adierazpen gisa, baita lehiakortasunaren faktore gisa ere”, hainbat fenomeno desagerrarazten baititu, hala nola `kristalezko sabai´ deitzen direnak talentua produkzio-sistemara sartzea zigortzen baitute.

Era berean, EBBk dokumentuaren zati esanguratsua dedikatzen du ekonomia zirkularrerako bilakaeraz hitz egiteko, energia berriztagarrien aurrerapenean arreta berezia jarriz. Zuzendaritza jeltzaleak gogorarazi du “prozesuan inplikatutako eragileak integratu behar direla eta zientziatik eta teknologiatik legeak egin behar direla”, eraldaketa digitala bultzatzeko eta mugikortasun-sistema adimendun eta integratu baterantz aurrera egiteko neurriak aipatuz. Eskualdeek eta hiriek zeregin erabakigarria izan behar dute eraikitzeko, erabaki-prozesuen goranzko fasean nahiz politikak betearazteko fasean parte hartuz. Eskema bera aplikatzen die EBBk migrazio-politikei; izan ere, “eskualdeak eta hiriak dira zerbitzuak kudeatzen dituztenak, eta ondoen ezagutzen dutenak integrazioa eman behar den tokiko errealitatea”.

Interesatu Zaitez