Ana Otadui: “Ganbera osoa eta Bizkaiko hiritargo osoa ordezkatuko duen presidentea izan nahi dut”

Gaur egin da Bizkaiko Batzar Nagusiak eratzeko osokoa, non presidente andrearekin batera, beren karguez jabetu baitira Bizkaiko ganberan hurrengo legealdian EAJ-PNV ordezkatuko duten 23 emakume eta gizonak

Ana Otadui: “Ganbera osoa eta Bizkaiko hiritargo osoa ordezkatuko duen presidentea izan nahi dut” 22Ekainak
2023
2023 EkainaK 22 |
Bizkaia BBNN

PARTEKATU

Bizkaiko Batzar Nagusiak eratu dira dagoeneko. Ana Otadui Biteri jeltzaleak zuzenduko du Bizkaiko Ganbera, hirugarren aldiz jarraian, non Euzko Abertzaleak (EAb) taldea batzarkide talde nagusiena izango baita 51 ordezkaritatik 23 izanik. Otaduik nabarmendu du Bizkaiko Parlamentuaren XII. Legealdi honetan bere helburu nagusiena dela batzarkide guztien eta bizkaitar guztien presidente izatea”.

Ana Otadui aukeratu dute, berriz ere, Bizkaiko parlamentuko ordezkari goren, 2023-2027 legealdirako. Zuzenbidean lizentziaduna eta Elorrion jaioa, bere herrian izan zen EAJ-PNVko zinegotzi eta alkate, bai eta Euskal Ganberako legebiltzarkide ere. Ana Otaduik jaso du makila adin mahaiaren presidentearen eskutik eta altxatu duenean txalo zaparrada luzea jaso du batzarkide guztien aldetik. Otaduik hasteko esan du esker onez hartzen duela berarengan jarritako konfiantza eta nabarmendu du “egun zoriontsua” dela berarentzat. Jarraian adierazi du bere helburua dela “bizkaitar guztien eta batzarkide guztien presidentea izatea”. Halaber, azpimarratu du legealdi honetarako helburu bikoitza izango duela. Alde batetik “ahal dudan guztia egingo dut erakunde hau ezagutzera emateko eta nire ahalegina egingo dut emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko”. “Bizkaiko herri eta auzoetan piztuko ditugun San Joan Suetan abestuko ditugunekin eskatuko dugu gure baratzek uzta ona ematea. Gaur hasiko dugun legealdiak ere uzta oparoa eman diezagula denoi Bizkaia osoaren mesedetan”, adierazi du.

Ana Otaduiren ondoan, 22 alderdikideak beren karguez jabetu dira gaur Bizkaiko Ganberan, herrialdea osatzen duten lau barrutiak ordezkatuko baitituzte datozen lau urteotan. Ondorengoak dira, Garazi Díaz Insausti, Asier López de la Fuente, Gaizka de Luis Zelaia, Ainhoa Pielo Muguruza eta Aitor Arregi Osoro (Bilbao); Josu Bergara López, Irene Edesa Gómez, Unai Lerma Mentxaka, Celia Gómez Devesa, Andoni Lamborena Barreras eta Yolanda Fika López (Enkarterri); Elixabete Etxanobe Landajuela, Mikel Bagan Urtiaga, Esther Iturrioz Rementeria, Gorka Beitia Zurinaga eta Andoni Agirrebeitia Abendibar (Durango-Arratia) eta Jane Eyre Urkieta Zuzaeta, Jesús Lekerikabeaskoa Arrillaga, Ziortza Álvarez Gandiaga, Isaac Amezaga Larrazabal, Olaia Urkijo Mardaras eta Julen Karrion Lamikiz (Busturia-Uribe).

Batzar Nagusietako Mahaian ondoan izango du Lehen Idazkari lanetan Jane Eyre Urkieta alderdikide jeltzalea eta Batzar Nagusietan hirugarren legegintzaldia hasiko duen batzarkidea.

Interesatu Zaitez