Aitor Esteban: “Feijóok marra gorria gainditu du Valentzian Vox-ekin akordioa adostean”

ETB1en egin dioten elkarrizketan, EAJ-PNVk Kongresurako aurkeztuko duen zerrendako buruak ohartarazi duenez popularren liderrak “berdin antzean jardungo du estatuan gobernua eratzeko aukera badu”

Aitor Esteban: “Feijóok marra gorria gainditu du Valentzian Vox-ekin akordioa adostean” 14Ekainak
2023
2023 EkainaK 14 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, EAJ-PNVk Diputatuen Kongresuan duen Euskal Taldeko bozeramaileak ziurtatu duenez “Feijóok marra gorri bat gainditu du Valentziako Generalitat-erako PP eta Vox-en arteko akordioa adostuz. “Berdin jardungo du estatu mailan gobernua eratzeko aukera badu”, ohartarazi du.

ETB1-en ‘Egun on Euskadi’ saioan egin dioten elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak “onartezin” jo du ultraeskuinari gobernu batean sarrera ematea. “Feijóok egin du beste estatu batzuetan uko egin zaiena: ultraeskuinekoak gobernuetan sartzea eta normalizatzea”. ”Aldeko sentsazioa sumatu du eta uste du horrek ez diola kalterik egingo”, esan du Estebanek

Ildo beretik, Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVk Bizkaitik aurkeztuko duen zerrendako buruak sozialisten jarrera ere kritikatu du: “PSOEk erraztasunak planteatu ahal zituen PPk Vox gabe goberna zezan. Ez du halako eskaintzarik egiten PPren kontrako borrokara joan nahi duelako”.

Azkenik, aurre kanpaina honetan ematen ari den “borrokaz”, Estebanek aukera baliatu du gogora ekartzeko hauteskunde hauek ez direla “Feijóo eta Sánchezen arteko hauteskunde presidenzialistak izango, hiritarren ordezkariak aukeratzeko izango direlako, bai eta euskal herritarren interesak Madrilen defendatuko dituztenak. Eta horretarako, aukerarik onena EAJ da”.

Interesatu Zaitez