EAJ-PNVko batzarkideen akreditazioak Bizkaiko Batzar Nagusien eraketa aktibatu du

Elixabete Etxanobe, ahaldun nagusirako hautagai jeltzalea Euzko Abertzaleak batzarkide taldearen buru gisa joan da gaur goizean Bizkaiko Ganberako egoitza administratiboan kredentzialak aurkeztera joan diren talde jeltzaleko Bizkaiko hautetsiekin

EAJ-PNVko batzarkideen akreditazioak Bizkaiko Batzar Nagusien eraketa aktibatu du 12Ekainak
2023
2023 EkainaK 12 |
Bizkaia BBNN

PARTEKATU

Maiatzaren 28ko Foru Hauteskundeetan hautetsi atera ziren EAJ-PNVko batzarkideek beren kredentziala aurkeztu dute, eta horrek atzerako kontaketa aktibatu du Bizkaiko Batzar Nagusien eraketarako, prozesu hau abian jartzeko baldintza delarik Ganberako ordezkarien herenak beren akreditazioa aurkeztea. Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos batzarkide taldeko ahaldunek (EAJ-PNVko kideak bateratzen dituen batzarkide taldearen izena da) beren kredentzialak aurkeztu dituzte gaur, astelehena, Bizkaiko Ganberaren erregistroan, agiri hori delarik XII. legealdiko batzarkide izaera ematen diena.

Akreditazioa izapidetzeko lehen ordezkari jeltzalea izan da Elixabete Etxanobe, herrialdeko ahaldun nagusirako hautagaia. Ondoren egin du Ana Otaduik, Bizkaiko Batzar Nagusietarako presidente eta berrautaketara aurkezten den hautagaiak. Etxanobe eta Otaduiren ondoren, Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeko gainerako kideek egin dute. EAJ-PNVk XII. legealdian izango dituen 23 ordezkarietatik, 6 dira Bilboko barrutikoak, 6 Busturia-Uribekoak, 5 Durango-Arratiakoak eta 6 Enkarterrikoak.

Hautetsien heren batek akreditazioa aurkeztuta, hori delarik lehen baldintza, Ana Otadui Batzorde Iraunkorreko presidenteak, ahalmena du orain 2023-2027 legealdirako bilkura eratzailea deitzeko, deialdia egiten denetik zazpi eguneko epean eta, edozein kasutan, hauteskunde egunetik hilabeteko epe barruan.

Interesatu Zaitez