Alderdikide jeltzaleek eta Uri Erakundeek hasierako zerrenda horiek osorik onetsi ahal izango dituzte, baita izen berriak proposatu ere, gaur hasten den eta igandean, ekainak 4, amaituko den lehen hautespen aldian
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Herrialde Erakundeei bidali die gaur, uztailaren 23an egingo diren Hauteskunde Orokorretara talde jeltzaleak eramango dituen zerrendak osatzeko izenen proposamena. EAJ-PNVren Estatutuetan jasotzen dena betez, EBBk bidalitakozerrendan jasotzen diren izenak alfabetoaren araberako hurrenkeran jarri dira. Alderdikide jeltzaleak izango dira orain, gaurtik aurrera egingo diren Uri Batzarretan, hautagaitza hauek onetsi beharko dituenak. Izen berriak ere proposatu ahal izango dira gaurtik aurrera, ekainak 1, igandera bitartean, ekainak 4, lehen bozketa aldian egingo diren Uri Batzarretan. Uri Erakunde bakoitzak behin betiko proposamena bozkatuko du bigarren hautespen aldian, ekainaren 6tik 8ra bitartean egingo diren Uri Batzarretan. Herrialde Batzarrek proposamen hauek ekainaren 9an berretsi beharko dituzte eta herrialdeka hartuko diren erabaki hauek kontuan hartuko ditu EBBk hautagaien behin betiko zerrenda eta izenen hurrenkera erabakitzeko. Azken proposamen hau aurkeztuko zaio, azken erabakia har dezan, ekainaren 10ean egingo den Ezohiko Aberri Batzarrari.
Pedro Sánchezek U-23ko Hauteskunde Orokorrak presaz deitu izanak eragin du egoera hau, eta EAJ-PNVri derrigortu dio halako barne prozesuetarako Aberri Estatutuetan aurreikusten diren epeak laburtzera, baina honek ez dio talde jeltzaleari eragotzi prozesua ohi duen bezala egitea, barne hauteskunde prozesu guztietan bi hautespen aldi egiten dituelako alderdikide guztiek prozesuetan eta erabakietan parte hartzeko eta erabakia hartzeko duten eskubideak bermatuz.
Ondorengoa da, alfabetoaren arabera ordenatuta, EBBk Herrialde Erakundeei bidali dien proposamena:
ARABA
Kongresurako
Ane Miren Atín, Maite Cortazar, Anartz Gorrotxategi, Mikel Legarda.
Senaturako
Inmaculada Laredo, Juan Carlos Medina, Almudena Otaola, Rosa Peral, Izaskun Pérez de Heredia, Izaskun Reyes.
BIZKAIA
Kongresurako
Oihane Agirregoitia, Naroa Atxurra, Amaia del Campo, Aitor Esteban, Maitane Ipiñazar, Ager Izagirre, Imanol Landa, Itziar Landeta, Álvaro Parro, Nerea Renteria, Idoia Sagastizabal.
Senaturako
Nerea Ahedo, Ziortza Álvarez, María Dolores Etxano, Sergio Fernández, Yolanda Fika, Josu Gorospe, Ane Legarretaetxebarria, Igotz López, Gorka Uriarte.
GIPUZKOA
Kongresurako
Joseba Andoni Agirretxea, Josu Arraiz, Olatz Peon, Maribel Vaquero.
Senaturako
Mertxe Garmendia, Rafa Uribarren, Luke Uribe-Etxebarria.
NAFARROA
Kongresurako
Idoia De Carlos, Amaiur Guindeo, Daniel Innerarity, María Solana.
Senaturako
Anika Luján, Javier Ollo.