EAJ-PNVk “harrigarri” eta “ez oso justifikagarri” jo du Pedro Sánchezek hauteskunde deialdia aurreratu izana

Sabin Etxean eman duen prentsaurrekoan, Aitor Estebanek azpimarratu du hauteskunde hauek euskal gizartearentzat duten “garrantzia” eta ziurtatu du EAJ-PNVk “daukan guztia” jarriko duela lan horretan

EAJ-PNVk “harrigarri” eta “ez oso justifikagarri” jo du Pedro Sánchezek hauteskunde deialdia aurreratu izana 29Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 29 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

EAJ-PNVk balorazio kritikoa egin du gaur Estatuko presidente Pedro Sánchezek hauteskundeak aurreratzeko hartu duen erabakiaren iragarpenaz. Sabin Etxean eman den prentsaurrekoan Aitor Esteban Diputatuen kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak esan du Sánchezen erabakia “harrigarria” eta “ez oso justifikagarria” dela. “Estatua Europako presidentetza bere ardurapean hartzekotan dagoela eta aurre kanpainan erakundeak eratu beharko direlarik (atzoko hauteskundeen ondoren) ez du ematen egokiena denik”, esan du. Zentzu berean bozeramaile jeltzaleak ziurtatu duenez “zentzu bakar batean interpreta daiteke: alderdi horren barruan hartu den erabakia da, PSOEren barruan eman diren erreakzioengatik. Herritarrentzako onura orokorra,dena den, ez da sasoi honetan eta une honetan hauteskunde deialdi bat egitea”, berretsi du.

Edozein kasutan, Estebanek berak konfirmatu duenez, EAJ-PNVk “oso seriotan” hartzen du hauteskunde deialdi hau, eta herritargo osoari ohartarazi nahi izan dio hauteskunde hauen “garrantziaz”. “Oso garrantzitsua da Euskadi Madrilen ondo defendatua izatea, eta han ere euskal hiritargoaren interesak defenda daitezela”. Horretarako “EAJ-PNVk daukan guztia jarriko du lan horretan”, konfirmatu du Estebanek. EBB lanean jarri da EAJ-PNVk uztailaren 23an aurkeztuko dituen zerrendak osatzeko.

Interesatu Zaitez