Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak esan du hurrengo igandeko hauteskundeetan EH Bilduk “abstentzioa aliatu duela”
Hauteskunde kanpainako azken-aurreko egunean, Joseba Egibar EAJ-PNVren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak abstenitzeak dakarren arriskuaz ohartarazi du. “Bozkatzea erabakitzea da,eta ez bozkatzea ere bai”, azpimarratu du. “Botoa ematen ez baduzu, gutxien gustatzen zaizunak irabaz dezake”, gaineratu du. Bere hitzaldian, Egibarrek azpimarratu du “hauteskunde hauetan EH Bilduk aliatu bat duela, eta aliatu hori abstentzio deitzen dela; are gehiago, esan genezake EH Bildu eta abstentzioa koalizioan aurkezten direla”. Egibarrek Donostian egin den mitin batean hitz egin du, eta bertan Eider Mendoza diputatu nagusiizateko hautagaiak eta Eneko Goia Donostiako alkate eta hautagaiak ere hartu dute hitza.
Egibarrek azaldu du EH Bilduren helburu politikoa EAJ-PNV desplazatzea dela, “nola edo hala eta nornahirekin”, eta hori lortzeko, “gero eta okerrago, EH Bildurentzat hobeto” maxima aplikatzen dutela. “Hautagaiak kanpainaurre eta hauteskunde-kanpaina osoan zehar posatzen ibili diren bitartean, protestaren eta pankartaren kultura aktibatzen aritu dira, arazoak eta gatazkak manipulatuz”, esan du. “Eta hori guztia giroa pozoitzeko eta herritarren politikarekiko desafekzioa bilatzeko helburu argiarekin”, gehitu du.
Adierazi duenez, “errealitatearekin bat ez datorren arren, kaosa, apokalipsia, dena gaizki dagoela eta ezerk ez duela funtzionatzen hedatu nahi dute, gobernatzen duena higatzeko helburu politikoarekineta, horrela, hauteskundeetan etekina ateratzeko”. “Erantzunkidetasunetik ihes egiten dute eta pankartaren populismoa praktikatzen dute, agintzen ari direnaren erantzukizuna beren gain hartu beharko ez dutela ziurtatuta”, gaineratu du. Testuinguru horretan, estrategia horren zergatia azpimarratu du: “Badakitelako zure botoak erabakitzen duela”. “EH Bilduk nahi duena da ez bozkatzea, etxean geratzea”, ohartarazi du; “bozkatzea erabakitzea da, ez bozkatzea ere bai”.
Gipuzkoako Buru Batzarreko presidenteak ezker abertzaleak bere lau urteko kudeaketa instituzionalean aplikatzen duen “amnesia” eta horren arrazoiak ere izan ditu hizpide. Zergatik ez dute erakutsi agintean egon ziren lau urteetan bultzatu zituzten proposamenetako bat ere? Zergatik ez dugu ikusi EH Bilduren hautagaia diputatu nagusi izandakoarekin edo foru diputatu izan zirenekinbatera? Gipuzkoako Foru Aldundian gobernantzen egon zirenekoa ezkutatu nahi dutelako”, erantzun du. Zentzu horretan, berriro “amnesiara” jotzen dutela azpimarratu du, “horrelakorik ez dela gertatu sinestarazi nahi digute, eta, ondoren, hain bereaduten adanismoa aplikatu eta, beste behin ere, mundua orain beraiekin hasiko balitz bezala jokatzen dute”. “Baina berdinak izaten jarraitzen dute, eta, aukera ematen bazaie, beti bezala jardungo dute berriro, inposaketatik”, amaitu du.
Joseba Egibarrek, amaitzeko, “botoaren indarra” aldarrikatu: “Aplikatu zure botoaren indarra aurrera egiteko, Donostiak, Gipuzkoa eta Gipuzkoako herriek, lurralde gisa, aurrera egin dezaten, trabatu ez daitezen edo atzera egin ez dezaten. Boto zorrotza, kritikoa inkluso, eta aldi berean konprometitua”, laburbildu du.
Eider Mendoza
Bestalde, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagaiak esker oneko hitzak izan ditu aurre kanpainan eta kanpaina guztian zehar lanean aritu diren EAJ-PNVren alderdikide eta jarraitzaileentzat. “Herriz herri, batzokietan buru-belarri lanean ibili direnak, hauteskunde zerrendetan doazenak, historikoak eta berriak, beteranoak eta gazteak. Denok egin duzuen ahalegina aitortu eta eskertu nahi dut, eman diguzuen ilusioa eta indarra sekulakoak izan dira”, nabarmendu du hautagai abertzaleak. Mendozak gaineratu du alderdiaren “bultzadari” esker, EAJ-PNV sendo helduko dela igandeko hitzordura: “Orain herritarrek dute hitza, eta eskatzen dieguna da alderatu ditzatela aurkeztu diren proiektuak eta aukeratu dezatela: iraganera bueltatu edo aurrera egin, etorkizunera”.
Eneko Goia
Azkenik, Donostiako alkate eta alkategaiak, Eneko Goiak, dei egin die “zalantzan egon daitezkeen donostiar guztiei datorren igandean bozkatzera joateko”. “Bozkatzea erabakitzea da; ez bozkatzea ere bai”, esan du. “Badakigu ez dugula dena ondo egin. Badakigu hobetzeko gauzak daudela. Baina donostiarrei konfiantza eskatu nahi diegu, hitza ematen dugulako hiri honek aurrera jarrai dezan lanean segitzeko”, ziurtatu du Goiak. “Datorren igandean bi aukera ditugu: aurrera egin, hiri eredu oparo, ireki eta abegikor baten alde; edo atzera egin, 2011ra, blokeora, endogamia eta inposaketara”, ohartarazi du.