Eneko Goiak “Donostiarekin kontratua” sinatu du hiria Europako onena izan dadin

Hautagai jeltzaleak hurrengo legealdiko hiriaren kudeaketarako funtsezko 5 konpromiso hartu ditu

 Eneko Goiak “Donostiarekin kontratua” sinatu du hiria Europako onena izan dadin 25Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 25 |
Berria

PARTEKATU

Donostiako alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagai Eneko Goiak “Donostiarekin kontratua” sinatu du, eta bertan, bost konpromiso hartu ditu, hain zuzen ere, donostiarren eta auzoen bizi kalitatea hobetzeko sustatuko dituen bost konpromiso.  Iñigo Urkullu Lehendakariak, hautagaitzako kideek eta hainbat boluntariok lagunduta, Goiak adierazi du hiriak gizarte-kohesioan aurrera egiteko oinarri sendoak dituela, eta beraz, konfiantza eskatu die hiritarrei proiektua errealitate bihurtzeko.

Eneko Goiak helburu jakin bat du hurrengo legealdirako: “Donostia parerik ez duen Europako hiririk onena izatea; bizitzeko, lan egiteko eta elkarrekin gozatzeko”.

Hiriarekiko duen konpromisoari helduz, Goiak hiritarrekin kontratua sinatu du, eta horrenbestez, hurrengo lau urteetarako bere aginteko udal gobernuaren eginkizunaren ardatzak ezarri ditu, hain zuzen ere, pertsonak erdigunean jarriko dituen kudeaketa, etxebizitza eta nortasuna, aniztasuna eta parte hartzea, eta aurrerapenaren kudeaketa eta jasotako legatuaren babesa.

Horiek horrela, Goiak honakoa esan du: “Aurretik ilusio handiko lau urte ditugu, eta epe horretan hiriaren etorkizuna erabakiko da. Horregatik, igandean bi aukeren artean aukeratu behar da: alde batetik, hiri oparo, tolerante, abegitsu bat lortzeko aurrerapausoak ematen jarraitzea; edo bestetik, 2011ra atzera itzultzea, hau da, paralisira, endogamiara eta inposiziora. Hori da guztiok sinatu behar dugun kontratua”.

Berrautaketarako hautagai jeltzaleak gogorarazi du, azken legealdian, bi urteko osasun-larrialdiaren ondoren, Udal gobernua gai izan dela sortutako zailtasun eta ustekabeei aurre egiteko. Orain ekonomia-krisiaren eta ezegonkortasun geopolitikoaren ondorioei modu errealistan eta elkartasunez aurre egiten ari zaizkio. Eta zailtasunak zailtasun, Donostiak egunero aurrerapausoak ematen ditu, eta horregatik Eneko Goiak donostiarrekin kontratuaren berritzea aurkeztu du, hain zuzen ere, benetako konpromisoa, populismorik eta bete ezin diren promesik gabeko kontratua.

Eneko Goiak bere konpromisoa azpimarratu du,  Udalaren kudeaketa aurrera eramateko, hiria Europan erreferente izan dadin, elkarbizitzeko, etorkizunaren alde lan egiteko eta bizitzaz gozatzeko eskaintzen dituen aukerak direla-eta.

Goiak hurrengo agintaldirako hartutako funtsezko bost konpromisoak honakoak dira:

1.- Donostiarra eta gure auzoak zaintzea: Pertsonen neurrirako hiria egitea, auzo zainduak, lagunkoiak eta adin guztietarako irisgarriak izango dituena. Delituak gutxitzea eta auzo guztiak seguruak izatea. Turismo jasangarria sustatzea eta hotel jarduera auzoka kontrolatzea.

2.- Kalitatezko enplegua sortzea: Kalitatezko lanpostuak sortzea. Donostia indartzea zientziaren eta ezagutzaren hiri izan dadin. Eskusaitzeta eremuko industria jarduera sustatzea, sektore berritzaileetan puntakoak diren industriekin.

3.- Nortasun propioa duen hiri batean bizi eta gozatu ahal izatea: Etxebizitza berriak sortzea – 4.100 etxe berri – Urumearen ibaiaren ertzak berrantolatu eta berrurbaizatzeari esker. Tokian tokiko negozio eta saltokiak indartzea, Donostiaren nortasunaren bereizgarri diren aldetik. Kultura eta kirol praktika aktiboa sustatzea.

4.- Elkarrizketan oinarrituta lan egitea, inposizioari aurre eginez: Sentsibilitate adina Donostia daudenez, Donostian dauden ‘Donostien’ aniztasuna goraipatzea. Herritarren partaidetzako eta demokrazia zuzeneko ekimenak indartzea, erabakiak hartzeko, hobetzeko eta herritarrek ebaluazioa egin diezaguten.

5.- Gure hiriaren aurrerabidea bermatzea eta jasotako ondarea defendatzea: Oparotasuna konpromisotzat hartzea, donostiar guzti-guztion aurrerabide ekonomiko eta sozialerako konpromisotzat. Lanaren ondoriozko aurrerabidea babestea ideologien eta sentimenduen gainetik.     

Konpromisoa eta konfiantza

Konpromisoa sinatzearekin batera, Goiak hiritarren konfiantza eskatu du, eta guztiei eskatu die igandean botoa ematera joateko: “Alkate bezala badakit asko gelditzen dela egiteko; baditugula gauzak zuzentzeko; hainbat neurri eguneratu behar ditugula legealdi honen ondoren. Baina era berean, gogoan dut aurrera atera behar izan genuen Donostia, lau urtetako beste gobernatzeko eredu baten ondorioz. Eta horregatik konpromisoa hartzen dut hiriak aurrera egiteko eta Europan erreferente bihurtzeko”.

Azken zortzi urteetan egin duen bezala, hiria auzoz auzo zeharkatu ondoren, Eneko Goiak eta bere lan-taldeak hiritarrekin proposamenak partekatu dituzte, eta hiritarren kezkak eta eskaerak jaso dituzte. Horiek horrela, konpromisoa hartu du jasotako konfiantza itzultzeko segidako helburua lortzeko behar diren proiektuak aurrera eramateko: Donostiak Europan parerik izango ez duen hiririk onena izateko; bizitzeko, lan egiteko eta elkarrekin gozatzeko.

Interesatu Zaitez