Glutenik gabeko dietaren koste altuari neurri zehatzak jartzea eskatu dio Euskal Taldeak Osasun ministroari

Gaurko kontrol bilkuran, Josune Gorospe diputatuak gogora ekarri du glutenik gabeko elikagaiak direla zeliakoek benetan behar dituzten "sendagaiak" eta, horregatik eskatu du “glutenik gabeko ogiari, ogia egiteko irinari eta pastari BEZa murriztea eta neurri berbera beste elikagaiei zabaltzea”

Glutenik gabeko dietaren koste altuari neurri zehatzak jartzea eskatu dio Euskal Taldeak Osasun ministroari 17Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 17 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak “bozgorailua” jarri nahi izan die gaur zeliakoen aldarrikapenei. Kontrol bilkuran atzo Gaixotasun Zeliakoaren Nazioarteko Eguna izan zelarik, Josune Gorospe diputatuak Osasun ministroari eskatu dio “mugarik gabe mantentzea ogiari, ogia egiteko irinari eta glutenik gabeko pastarii BEZa murrizteko erabakia, eta neurri hori beste elikagai batzuetara zabaltzea”.

“Glutenik gabeko elikagaiak glutenik gabeko pertsonen benetako sendagaiak dira. Aliatu gisa behar zaitugu gaixotasun hau duten pertsonak Europako azkenak izan ez daitezen", esan du Gorospek, Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioak abian jarritako kanpaina gogora ekarriz.

Bilkuran hitza hartu duenean, Gorospek gogorarazi du administrazio-maila ezberdinek askotariko neurriak eskaintzen dizkietela zeliakoei, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-jantokietako glutenik gabeko dietak edo Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak erosketa saskiaren garestitasunari aurre egiteko, “baina askoz ere gehiago egin behar dugu”, esan du.

Horregatik, eta glutenik gabeko elikagai jakin batzuei BEZa jaitsi zien 20/2022 Lege Dekretuaren indarraldia ekainean amaitzen dela kontuan hartuta, Gorospek murrizketa hori mugagabea izatea eskatu du. “Konbentzitu Ministroen Kontseiluko kideak BEZaren jaitsiera hau mugagabe egiteko, zeliakoen egoera ez delako koiunturala, ez delako inflazioaren ondorio bakarrik, baina baita gaixotasun sendaezinak bizitza osoan dieta horri eustera behartzen dituelako ere”, esan du.

Jose Manuel Miñonesek, ordea, eta gaixotasun honi aurre egiteko orduan glutenik gabeko dieta “erabakigarria” dela baieztatu arren, Euskal Taldeak eskatutako neurriekin konprometitzeari uko egin dio, eta hori deitoratu du Josune Gorospek. “Osasun politika da hau, eta ez zerga politika”, amaitu du diputatuak.

Interesatu Zaitez