Aitor Estebanek galdetu du odol-delituengatik zigortuek beren karguez ez jabetzeko EH Bilduk hartu duen erabakia “kalkulu elektoralista hutsagatik edo hausnarketa etiko bategatik” izan ote den

Euskal Taldeko bozeramaileak berretsi du zerrendak egin zirela “egoeraz jabetuta hartu zuten erabaki politikoaren ondorioz”, saihestu ahal zen zerbait, eta konfirmatu duenez “mundu honi bide luzea geratzen zaio egin duen ibilbideaz eta eragindako minaz hausnartzeko”

Aitor Estebanek galdetu du odol-delituengatik zigortuek beren karguez ez jabetzeko EH Bilduk hartu duen erabakia “kalkulu elektoralista hutsagatik edo hausnarketa etiko bategatik” izan ote den  16Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 16 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak, EH Bilduren erabaki hau baloratu du,zeinaren bidez odol-delituengatik zigortuek ez baitira beren karguez jabetuko. “Konturatu egin dira hanka sartu dutela eta orain atera egin behar dela, okerra egin dutelako. Erabaki positiboa iruditzen zait biktimei lasaitasuna ematen zaielako. Orain bai, zalantza bat geratzen zait: kalkulu elektoralista izan da edo hausnarketa etikoa egin ondoren izan ote da?”, galdetu du.

Kongresuan eman den prentsaurrekoan eta kazetariek egin dituzten galderei erantzunez, Estebanek baieztatu du zerrendak egin zirenean “ EH Bilduk egoeraz jabetuta hartu zuen erabakia izan zen eta, gainera, saihesgarria”, “borondatea izanda, ez baitzuten halakorik egiteko beharrizanik”.

Bozeramaile jeltzaleak gaineratu du gaur egin den iragarpenak gauza bat uzten diola argi eta garbi. “Argi geratzen zaidana da gertatu den hau guztia ikusita, mundu honi eta EH Bilduri bide luzea geratzen zaiela beren ibilbideaz eta eragindako minaz hausnartzeko”.

Interesatu Zaitez