Ekialdeko Barrutian Udaltzaingoaren komisaldegi berria bultzatuko du hautagai jeltzaleak baita Ertzaintzarekin bulego bateratu bat ere
Donostiako alkate eta EAJ-ko hautagaiak, Eneko Goiak, Udaltzaingoaren kaleko patrullak indartu egingo dituela iragarri du, hiriko zenbait auzotan igo den delitu kopurua jeitsi eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.
Goiak Donostiako azken urteko delituen bataz bestekoa aztertu du. Horrela, ziurtatu du, “datuak eskuan, ondorioztatu genezake Donostia hiri segurua dela gure inguruko beste hiriekin nahiz Estatukoekin alderatzen badugu”. Ildo horretan, Gipuzkoako hiriburuak Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuen artean delitu datu onenak ditu biztalenko. Hori, Goiaren ustez, “Udaltzaingoa zein Ertzaintzako profesionalen lan onaren emaitza da, elkarrekin lankidetzan egiten duten jardunaren ondorio zuzena”.
Horregatik guztiagatik, “ondorioztatu genezake Donostian segurtasun maila altua daukagula, nahiz eta zenbait kasutan herritarren perzepzioa bat ez datorren adierazle objetiboekin”.
“EAJ-PNVtik segurtasun sistema malgu baten alde egiten dugu, partekatua eta auzoetako errealitate ezberdinei egokitzen zaiona, herritarren bizi kalitatea eta ongizatea zaintzeko asmoz, guztien errespetua ziurtatuz eta guztion bizikidetza bermatuz”, erantsi du hautagai jeltzaleak.
Azken urtean delituek goraka egin duten arren, neurri beretsuan igo da atxilotuen kopurua, “eta horixe da poliziak bere lana egiten duenaren adibiderik onena”.
“2022 urtean delitu gehiago izan genituen, baina parean igo zen atxilotuen kopurua”, azpimarratu du Goiak.
Atxiloketen gorakada nabarmena izan den arren, delituen igoerak “beharrezko egiten dute neurri berriak hartzea kopuru orokorra jeitsi ahal izateko”.
Hori lortzeko, Goiak aurten bertan Udaltzaingoaren polizia kopurua indartuko duela iragarri du, eta hori bideratzeko 2023ko aurrekontuan diru gehiago aurre-ikusi da. Halaber, hautagai jeltzaleak azaldu du horrekin batera Udaltzaingoak kalean bere presentzia areagotu egingo duela, kale mailan patrulla-lan gehiago eginez.
“Sinistuta gaude udaltzain gehiagorekin eta kaleko presentzia indartuz, delitu kopurua jeitsi egingo dela”, adierazi du.
Eneko Goiak jakinarazi du gainera Udala lanean ari dela Ekialdeko Barrutian Udaltzaingoaren komisaldegi berri bat irekitzeko, eta “horrek segurtasun zerbitzua auzoetara hurbilduko du eta hiriko zonalde honi gaur egun ez daukan gertuko polizia zerbitzua eskeiniko dio”. Horrekin batera, Udala lanean ari da Egian Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren polizia-bulego bateratu bat irekitzeko, “horrek hiriko presentzia indartzen lagunduko digun neurrian”.
Hautagai jeltzaleak azaldu du poliziaren lana hobetzeko teknologiak eskaintzen dituen aukerak ere baliatu behar direla. Hala, hiriko hainbat gune zaintzen lagunduko duten segurtasun kamaren erabilpena zabaltzea aldarrikatu du, baita ajenteek eurek soinean eraman ditzaketen kamarak erabiltzea. Horretzaz gain, azken urteotan igotzen ari diren delitu informatikoei aurre egin beharraz ere ohartarazi du, horretarako profesionalen formakuntza hobetzea eta baliabide egokiak indartzea eman beharreko urratsak dira, Goiaren ustez.
Segurtasunean ardura partekatua
Goiak adierazi duenez, “EAJ-n uste dugu bizikidetza segurua herritar guztien ardura dela”, eta ildo horretan “lanean jarraituko dugu elkarte eta talde ezberdinekin jarrera onartezinak salatu eta bideratzeko”. Ildo beretik, erantsi du, “herritarrei aisialdi segurua eskaintzeko lan egingo dugu, eta horretarako, ekitaldien antolaketa eta jarduerak zainduko ditugu”.
Segurtasunaren inguruko neurri hauekin batera, gizarte mailako bestelako urratsak ere landu behar dira, hautagai jeltzalearen ustez. Horrela, delitu egileen egoera sozioekonomikoa aztertu behar dela deritzo, bai eta bestelako aukera alternatiboak eskaintzea, gaizkileek egoera marjinaletatik ateratzeko bideak irekiz. Horrela, adierazi du azken hilabeteotan hiriko zenbait auzotan Udalak lan bateratu bat bultzatu duela auzo eragile eta gizarteko elkarte ezberdinekin tokian tokiko egoerak aztertu eta bestelako inserzio neurriak aztertuz.
“Gaizkileari zero tolerantzia”
Eneko Goiak gogoratu du urteko delituen balantzeak hiriaren argazki orekatua eskaintzen duela delituei erreparatuz gero. Baina delitu gorakada bat atzeman denean, toki jakin batzuta, Zentrua edo Egia, kasu, azkar hartu ditugu neurriak, poliziaren presentzia indartuz, bizilagunekin eta merkatari zein ostalariekin hitzeginez, horrek arazoak arintzen lagundu duelarik”, adierazi du.
Goiak azaldu du segurtasuna “oso gai serioa dela eta beraz ezin liteke demagogiaz jokatu edo promesa faltsurik egin”. SEgurtasun sentsazioa hobetzeko errezeta argia da: “datuak erabili, profesionalei lan egiten utzi, Udaltzaingoari baliabideak eskaini eta Ertzaintzarekin lankidetza”.
“Hori da segurtasun maila egokia eskaintzeko bidea. Gaizkileen aurrean, zero tolerantzia, baina demagogiarik egin gabe eta beldurra bultzatu gabe”, azpimarratu du.