Maiatzaren 28ko Udal eta Foru Hauteskundeetarako komunikazio zerbitzu berezia aktibatuko du EAJ-PNVk

Aberri ekitaldi guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira Alderdiaren web orritik (eaj-pnv.eus), Youtubeko kanaletik (https://www.youtube.com/@eaj-pnv), Twitterreko kontutik (twitter.com/eajpnv) eta Facebook Live gunetik (facebook.com/eajpnv)

Maiatzaren 28ko Udal eta Foru Hauteskundeetarako komunikazio zerbitzu berezia aktibatuko du EAJ-PNVk 10Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 10 |
EBB

PARTEKATU

Azaroaren 28ko hauteskunde-kanpainaren hasiera dela eta, EAJ-PNVk komunikazio zerbitzu berezia aktibatuko du bihar, osteguna, herritarrei eta komunikabideetako profesionalei zuzenduta. Horrela, maiatzaren 11n, osteguna, EAJ-PNVren webgunea 'kanpainan´ sartuko da eta plataforma nagusia bilakatuko da, baina ez bakarra, Maiatzaren 28ko Udal eta Foru Hauteskundeetara iristeko eraman beharko den martxa biziaren jarraipena egin ahal izateko.

eaj-pnv.eus webgunearen bidez, euskal herritarrek zuzenean eta streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte alderdi jeltzaleak ostegunetik aurrera eta maiatzaren 26ra bitartean egingo dituen ekitaldi nazional guztiak. Webguneak, gainera, kanpainari buruzko informazio guztia eskainiko du: prentsa-oharrak, hautagaien eta buru jeltzaleen jardueren bideoak eta argazkiak, kalitate handian, hauteskunde-programa, hautagai-zerrenden jarduera eta profilak, hauteskunde-agenda, etab. Webgunetik beste zerbitzu batzuetarako sarbidea ere emango da, hala nola, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak egunero argitaratuko duen kanpainako bideobloga (andoniortuzar.eus). Twitter kontuan, Facebookeko orrian eta Instagrameko galerian ere jarraitu ahal izango da.

EAJ-PNVren jarduera ere bizia izango da sare sozial digital nagusietan. Facebook, Twitter eta Instagramen agenda partekatuko dugu egunero, eta hautagaien eta ordezkari nagusien presentzia jasoko dugu komunikabideetan, hitzaldi bakoitzaren urrezko minutuak eskainiko ditugu, eta kanpaina-egun bakoitzaren laburpenak eta iragarkiak emango ditugu. Instagramen, gainera, reel-en bidez 'eduki osagarriak' zabalduko ditugu, kanpainako ohiko edukiez bestelakoak, hala nola, hautagai nagusiekin egindako jardunaldiak, hauteskunde-eztabaida bat prestatzea edo galdera-sorta alternatiboak. Flickr-en kalitate handiko argazkiak argitaratuko dira egunero, Creative Commons lizentziarekin, arazorik gabe deskargatzeko. Era berean, ikus-entzunezko material guztia YouTuben egongo da eskuragarri. Ohiko moduan, agenda eta bideo garrantzitsuenak zabalduko ditugu Telegrameko kanalean: t.me/eajpnveus.

Interesatu Zaitez