Lehendakariak eta Donostiako alkateak bilera egin dute, eta bertan hiriaren etorkizunerako dituzten proiektuak partekatu dituzte
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Donostiako alkate eta berrautaketarako hautagai Eneko Goiak bilera egin dute gaur goizean Donostian, hiriarentzat dituzten etorkizuneko proiektuei buruz hitz egiteko. Eneko Goiak azpimarratu du, proiektu horiek erakundeen arteko elkarlanarekin sustatuko dizutela, azkeneko legealdietan egin duten bezala.
Iñigo Urkulluk azken 8 urteetan alkateak eta bere lan-taldeak egindako lana goraipatu du eta honakoa esan du: “Urte horietan guztietan elkarren artean hainbat proiektu aurrera eraman ditugu, hain zuzen ere, Donostia bizitzeko, bizikidetzarako, lan egiteko eta disfrutatzeko Europak hiririk onena izateko ekarpena egin duten edo egingo duten proiektuak”.
Horren harian, Lehendakariak Basque Quantum proiektua aipatu du, izan ere, Donostia ikerketa eta ezagutzaren munduko mapan jarriko du, hain zuzen ere, Euskadirentzat oso garrantzitsua den arloa bultzatzen ari den hiria. Eta ildo beretik bere konpromisoa adierazi du, Miramongo Teknologia Parkea handitzeko proiektua errealitate izateko ekarpena egiteko, baita Eskusaitzeta industrialdean enpresa eta proiektu berriak ezartzeko ere.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi dute, helburu bera partekatzen dutela: “Donostia hiri modernoa izatea, etorkizunerako prest dagoena eta donostiarren eskaerei erantzuten diona”. Horiek horrela, gaineratu dute, horretarako ezinbestekoa dela hiritarrak entzutea, ideia berritzaileekin, asmo handiekin eta bermea duten proiektu zehatzekin elkarlanean etorkizuneko Donostia eraikitzeko.
Hortaz, EAJ-PNVren kudeaketa eredua babestu dute, izan ere, ideia berritzaileak anbizioa eta bermea duten proiektuak dituen eredua da, protestan, iraganean eta inoiz existitu ez den hiri baten nostalgian oinarritutako beste batzuen ereduaren aurrean. Iñigo Urkullu Lehendakariak honakoa gaineratu du: “Ez da gauza bera eredu bat ala bestea. Ez da gauza bera batzuk bozkatzea ala besteak. Ez da gauza bera bozkatu ala ez bozkatu”.
Hiru ardatz nagusi
Eneko Goia alkate eta EAJ-PNVren berrautaketarako hautagaiak eskerrak eman dizkio Lehendakariari Donostiarekiko erakutsitako konpromisoa eta inplikazioagatik, eta aditzera eman du, Donostian EAJ-PNVk duen hauteskunde-egitasmoak hiru ardatz nagusi dituela, hain zuzen ere, azken hilabeteetan donostiarrek egindako proposamenei eta adierazitako beharrei erantzungo dien hauteskunde-egitasmoa.
Goiak honakoa azpimarratu du: “Donostiarra eta geure auzoak zaindu ardatza baliatuz, gertuko Udal bat izateak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, hain zuzen ere, donostiarrak euren bizitzako aro guztietan sare komunitario handi baten bidez laguntzen dituen Udala”.
Era berean, egungo alkate eta EAJ-PNVren berrautaketarako hautagaiak esan du, auzoz auzo lan egingo dutela, auzotar eta auzo elkarteekin duten harremana handituz, eskaerak modu azkarragoan eta eraginkorragoan erantzuteko.
Enplegua sortu da Donostiako EAJ-PNVren hauteskunde-egitasmoaren bigarren ardatza. Horren harian, Eneko Goiak honakoa gogorarazi du: “Donostia Euskadiko langabezia-tasa baxuena duen hiriburua da, eta hori gehien bat duela urteak ikerketa, zientzia, teknologia eta ezagutzaren arloetan hiria egiten ari den apustuari esker da”.
Horrenbestez, Goiak segidakoa azpimarratu du: “2024an IBMren ordenagailu kuantikoaren iritsierak Donostia erreferente bihurtuko du konputazio kuantikoan. Horri, besteak beste, Ikus-entzunezko Sorkuntza HUB-ak sortzen dizkigun aukerak - hain zuzen ere, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana ezinbestekoa den arloa - eta Surfak hiri-erreferente izateko ematen digu ezagutza gehitzen badizkiogu, ziur gaude talentua erakartzeko eta bertakoa mantentzeko gaitasuna izaten jarraituko dugula“.
Hirian bizi eta gozatu da hirugarren ardatza. Eneko Goiak azaldu duenez, ardatz hau bizitza eta bizikidetza gune berriak garatzeko ekimenak jasotzen dituen ardatza da. Eta besteak beste honakoak: Loiolako Kuartelen edo Inpernuaren eremuetan egingo diren garapenak, Lorategi Hiriaren birsorkuntza, Txominenearen bigarren fasearen garapena behin kartzela desagertuta, baita Urumearekin lotura duen kirol eta aisialdi-jardueren sustapena ere, izan ere Urumea Loiolako Kuartelen garapenarekin hiriaren kohesio eta lotura ardatza bihurtuko da.
Horiek horrela segidakoa esan du: “Ardatz honen bitartez hiri bizia izaten jarraitzeko ekimenak sustatuko ditugu, hain zuzen ere, kultura eta ikuskizunak programatzen dituen hiria eta kirola egiten duen hiria, betiere, kultur- eta kirol-ehun indartsu batek egiten duten eragileekin elkarlanean”.
Gainera, Goiak bide berde berriak sortzearen alde egin du, oinez edo bizikletaz gozatzeko balioko dutenak eta hiriko natura-eremu ezberdinak – Arrobitxulo, Harria, Lauhaizeta, Ametzagaña, Cristina Enea, Ulia edo Urumeako Ibarra – hirian integratuko dutenak.
Azkenik, Donostiako alkate eta berrautaketarako hautagaiak gogorarazi du, 2024ean 100 urte beteko direla Eduardo Chillida donostiarra eta euskaldun unibertsala jaio zenetik: “Mendeurren hori ospatzeko Haizearen Orrazitik Chillidalekuraino doan ibilbidea sortu nahi dugu, hain zuzen ere, lan artistiko guztiak ikusteko aukera emango digun ibilbidea”.
Eneko Goiak esan du, etorikizuneko Donostia gainerako erakundeekin elkarlanean egin nahi dutela, eta aditzera eman du, hurrengo egunetan irudi zein akuarelen erakusketa baten bidez aurkeztuko dituztela hirirako dituzten proiektu estrategikoak. Horrenbestez honakoa esaten amaitu du: “Ez zaigu okurritzen Euskadin euskaldunak izateko modu hoberik donostiarrak izatea baino”.