Ilusioa eta gazteria nagusi Zarauzko EAJ-PNVren udal hautagaitzan

Zarauzko EAJ-PNVk datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du, ostiral honetan Lege Zaharren enparantzan egindako ekitaldian. Xabier Txurruka alkatea da zerrendaburua eta zerrendakide ditu hainbat aurpegi berri bai eta azken lau urte hauetan udal gobernuan lanean jardun duten zinegotzi gehienak ere.

Ilusioa eta gazteria nagusi Zarauzko EAJ-PNVren udal hautagaitzan 28Apirilak
2023
2023 ApirilaK 28 |
Zarautz

PARTEKATU

Ekitaldian izan dira Joakin Landa, Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidentea; Maria Eugenia Arrizabalaga, Deba-Urola barrutiko Batzar Nagusietarako hautagaia; eta Xabier Txurruka alkategaia. Azken honek, Zarautzek azken zortzi urte hauetan bizi duen aldaketa Udaletik sustatutako lanaren emaitza izan dela gogoratu du bere hitzaldian: “Zarautzek bultzada berri baten premia zuela nabarmena zen; ‘gutxiago esan eta gehiago egiteko beharra’ zegoen. Herritarrek esaten zeniguten Zarautzek bazuela aprobetxatzen ez zen potentzial sozial eta ekonomikoa. Zarautzen eta zarauztarren alde lan egiteko aukeratu gintuen herriak eta hori da egunez egun egin duguna azken zortzi urte hauetan”.

“Zorionez, azken zortzi urte hauetan egoerak buelta eman du Zarautzen. Zarautz aurrera doa egunez egun. Azken zortzi urteetan, etorkizun partekatu, seguru eta oparo bat izateko hazia jarri dugu denon artean. Elkarlanari esker, aurrerapauso nabarmena eman dugu etxebizitza arloan, zerbitzuetan edota ekipamendu publikoetan, interes orokorra lehentasun izanik, eta zarauztarrok Zarautzen bizi, lan egin eta gure herriaz gozatzeko aukerak zabalduta”.

Jeltzaleek “Zarautzekin konprometitutako zarauztar taldea” aurkeztu duela azpimarratu du Txurrukak: “Ilusioz beteriko zerrenda da, eta gazteria indartsu dator, hautagaitza biziberritzen eta gaztetzen duten aurpegi berri ugarirekin”. Agerikoa da belaunaldi aldaketa ziurtatuta dagoela Zarauzko EAJ-PNVn.

M28ko Udal hauteskundeetarako Zarauzko EAJ-PNVren zerrenda:

1. Xabier Txurruka Fernandez. 50 urte. Arkitektoa, hirigintzan aditua.

2. Irune Urbieta Alberdi. 47 urte. Haur hezkuntzako irakaslea, Psikomotrizitatean masterra.

3. Iban San Martin Hernandez. 39 urte. Goi mailako kirol teknikaria, Kirol kudeaketan masterra.

4. Naiara Mendivil Ayerza. 46 urte. Abokatua. Zuzenbide publiko eta pribatua.

5. Leire Arana Olabarrieta. 30 urte. Komunikazioan graduatua. Komunikazio politikoan eta ekitaldien antolakuntzan espezializatua.

6. Estibaliz Agirre Uranga. 48 urte. Integratzaile soziala, babesgabeko haurrekin harreragile espezializatua.

7. Iker Basurko De Miguel. 52 urte. Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan graduatua, Proiektuen kudeaketa eta garapenean espezializatua.

8. Garbiñe Oiarbide Iruretagoiena. 48 urte. Arkitektoa, Herri administrazioen zientzia juridikoetako graduko ikaslea.

9. Jesus Arana Gomez. 60 urte. Ingeniari elektronikoa. Enpresen kudeaketan aditua.

10. Gervasio Gabirondo Fernandez. 66 urte. Jubilatua. Arkitekto teknikoa eta Ertzain ohia.

11. Iratxe Zorrozua Egiazabal. 50 urte. Geologia Zientzietan lizentziatua, geotektnian espezializatua.

12. Koldo Uribarri Zenekorta. 53 urte. Kirol teknikaria.

13. Ines Roca Pajuelo. 41 urte. Administraritzako eta finantzetako goi mailako teknikaria.

14. Urko Urbieta Alberdi. 20 urte. Filosofia, Politika eta Ekonomiako graduko ikaslea.

15. Igotz Zabaleta Oliden. 20 urte. Erizaintzako graduko ikaslea.

16. Nerea Eguren Lasa. 20 urte. Zuzenbideko graduko ikaslea.

17. Aitor Etxegoena Bujedo. 29 urte. Lehen Hezkuntzan lizentziatua. Heziketa fisikoko irakaslea.

18. Miren Letamendia Belloso. 44 urte. Erizaina, Osasun kudeaketan aditua

19. Amets Martija Garrido. 18 urte. Farmaziako eta Giza Nutrizio eta Dietetikako gradu bikoitzeko ikaslea.

20. Ainhoa Murgoitio Luelmo. 48 urte. Zuzenbidean lizentziatua.

21. Gorka Ostolaza Landa. 22 urte. Zuzenbideko graduko ikaslea.

ORDEZKOAK

22. Ixidor Larrañaga Ayerbe

23. Nekane Iribar Iriondo

24. Joakin Landa Iparragirre

Interesatu Zaitez