Iridoyk, Irunek behar duen aldaketaren buru izateko, esperientziadun eta gaitasunak dituen taldea aurkeztu du

EAJ indartsu eta babes nahikoarekin agertu da etorkizuna gidatzeko.
Xabier Iridoy: “Inkestek ondorioztatu dute hirian aldaketa politikoa posible dela, Santanoren (PSE-EEren) eredu zaharkitu eta agortuari aurre egiteko alternatiba bakarra EAJ dela”.

Iridoyk, Irunek behar duen aldaketaren buru izateko, esperientziadun eta gaitasunak dituen taldea aurkeztu du 02Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 02 |
IRUN

PARTEKATU

Irungo EAJk, Xabier Iridoyrekin batera, maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaien zerrenda aurkeztu du gaur arratsaldean. Indarrez eta ilusioz lan egingo duten eta Irungo gizartearekin konpromisoa hartzen duten emakume eta gizonez osatutako zerrenda. Iruni bere potentzial guztia aprobetxatzera eta etorkizunari erabakitasunez aurrera egitera lagunduko dion taldea.

Eider Mendoza ahaldun nagusigaiarekin egindako bileran Iridoyk esan duen bezala, “argitaratutako azken inkesten emaitzek argi eta garbi adierazten dute gero eta gehiago direla udalean lidergo berri bat eskatzen duten irundarrak. Gauzak egiteko modu berri bat eskatzen dabiltza gure hiritarrak, eta Santanok aspalditik blokeatuta dituen proiektu estrategikoak errealitate bihurtzeko bultzada argi bat behar du Irunek”.

Egoera horren aurrean, EAJ da Irunek aurrera egiteko eta bizi duen paralisitik ateratzeko berme bakarra. “Horretarako, esperientzia, gaitasuna, freskotasuna, gaztetasuna eta hurbiltasuna uztartzen dituen talde bat aurkezten dugu. Irundarrak gara, eta harro gaude horretaz. Gure hiriaren oraina eta etorkizuna hobetzeko erronkari aurre egiteko prestasun osoa duen taldea da gurea, kudeaketa eraginkorraren sinonimo dena, eta hainbat profil desberdin dituena: enpresa pribatuan nahiz administrazio publikoan, finantza-, kultura- edo osasun-arloan ibilbidea duten pertsonak, eta hiriko elkarte-sarearekin konprometituta daudenak. Gure ilusioa belaunaldi berriei bizitza osoko proiektu bat garatzeko aukera eskainiko dien Irun seguruago bat sustatzea da; bizitzeko, lan egiteko eta egunerokotasunaz gozatzeko leku bat”.

Iridoyk Santanoren ibilbidearen balantzea egin du eta azken 20 urteetan bete ez dituen promesak deitoratu ditu. “Zerrenda amaigabea da: Plaiaundiko instalazioen lekualdaketa eta Txenperenean kirol-instalazio berri hauen eraikuntza, Alde Zahareko Korrokoitz eremuaren garapena, Iparralde-Galen eta San Miguel-Anakaren garapenak, San Juan inguruko hotela eta auditorioa… Proiektu horiek guztiak Udalak onartu ditu eta, hala ere, alkatea ez da gauza izan aurrera eramateko, hiria justifikaziorik gabeko paralisi egoera negargarrian utziz”. Eta horren aurrean – gaineratu du –, “bere kudeaketa eskasa ezkutatzen saiatu da, biktimismoan ezkutatuz, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza bezalako hirugarrenak kritikatuz, eta EAJ etsai gisa aurkeztuz propaganda-hedapen nekaezin baten bitartez”.


Hautagaiak ohartarazi duenez, “Santanoren eredua agortua dago, boterearekin obsesionatua, bere postulatuetara makurtzen ez denari erasotzen dio, eta ez da gai etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharrezko akordioak lortzeko. Jarrera hori barnera ezina da hiri moderno, lehiakor, bizi-kalitate eta jasangarri bihurtu nahi duen Irunekin. Irunek harrokeria gutxiago eta lankidetzarako jarrera handiagoa behar ditu. Gaur aurkeztuko dugun taldea Irunek behar duen aldaketarako alternatiba izateko bokazioarekin osatu da. Erronka handi bat dugu: Irun ekonomia indartsua duen hiria izatea, kalitatezko enplegua sortzen duena eta inor atzean uzten ez duena”.


Iridoyk nabarmendu duenez, “EAJk urteak daramatza proiektu estrategiko eta ilusionagarrietan lanean. Irun bizitzeko hiri, kohesionatu, solidario, komunitate kontzientziadun eta erakarpen gaitasunak dituen hiri izan dadin. Gure ibilbideak bermatzen gaitu. Proiektu garrantzitsuak bultzatu ditugu, hala nola, Plaiaundiko kirol-instalazioak Txenpereneara lekualdatzea; urte askoren ondoren, Korrokoitzeko eremua (Alde Zaharra) zegoen blokeotik ateratzea lortu dugu; Madrilen egindako akordioaren bitartez, trenbide errailen estaltze proiektua finantzatzea lortu dugu; Eusko Jaurlaritzarekin batera, Irun, Hendaia eta Hondarribia lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorria errealitate izateko lan egin dugu; eta, gainera, Osasun Sailaren konpromisoa lortu dugu Irunek zerbitzu gehiagoko anbulatorio moderno handi bat izan dezan zentroan, eta Oinaurren beste txikiago bat, Dunboaren itxurakoa, Katea zonaldean”.


Amaitzeko, Iridoyk irundarren erabakiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. “Datorren maiatzaren 28an, irundarrok eredu ilusionagarri bat aukeratu beharko dugu, hiriarentzat aurrerapenak sortzen dituena, lidergo sendoa duena eta EAJk eskaintzen duen bezalako beste erakunde batzuekiko lankidetzan oinarritua; edo gehiago ematen ez duen eredu bat, Santanoren PSE-EEk eskaintzen duena bezalakoa, hiria geldirik, trabatuta eta betiereko eztabaidetan nahastuta duena, eta Gipuzkoako erreferentziazko bigarren hiri gisa dagokigun lekua hartzeko asmorik ez duena. Erabaki honek gure norabidea markatuko du”. Eta adierazi du “Irunek proiektuak, konponbideak eta gaitasuna behar dituela. Eta hori da EAJn daukaguna. Hiri proiektu alternatibo bat dugu irundarrentzat”.

Bestalde, Eider Mendoza ahaldun nagusigaiak azpimarratu du EAJk hamarkadak daramatzala kudeaketa eta herria eraikitzeko gaitasuna erakusten. “Beste batzuk ezezkoan ainguratuta egon diren bitartean, edo kritika hutsean geratu diren bitartean, gu baiezkoan gaude, gizartearekiko lankidetzan gaude, Irunentzat eta Gipuzkoarentzat ilusioz beteriko etorkizunaren alde, buru belarri lanean gabiltza”, esan du. Foru arduradunak alderdi jeltzaleak azken zortzi urteetan Foru Aldundian egin duen lana goraipatu du gainera. “Aldi honetan, EAJ-PNVren eskutik, lurraldeak langabezia erdira jaitsi du edo zaintza eredu berri baterantz bidea egiten hasi da, pertsonalizazioa, komunitatea eta berrikuntza ardatz hartuta”.

Hautagai jeltzaleak nabarmendu du EAJk konfiantza, proiektu sendoa eta eredu propioa eskaintzen dituela, baita herriarekin eta hura osatzen duten herriekin erabat konprometitutako pertsonak ere. “Gure aurrekoek lan handia egin dute Gipuzkoa dagoen tokiraino ekartzeko, eta orain guri dagokigu Irunek eta Gipuzkoak dituzten etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpromisoa hartzea. Indarrez eta ilusioz hartzen dugun konpromisoa” nabarmendu du Mendozak, Irungo hautagaitza jeltzaleak transmititzen duen konfiantzari balioa emanez. Amaitzeko, nabarmendu du “Xabier Iridoy buru duen hautagaitza prest dago Irunek behar duen aldaketa hori gidatzeko”.

Irungo EAJ-PNVren Hautagaitza

Xabier Iridoy Olaizola

Lourdes Larraza Quilez

Iosu Iguiñiz Etxebeste

Urkiri Salaberria Gracia

Gorka Álvarez Aranburu

Naiara Fanlo Erauskin

Jose Corchón Álvarez

Iñigo Bergés Ruiz

Helena López Agirrezabala

Irene Kastezubi Arellano

Maite Cortina Crespo

Carlos Martín Oronoz

Ana Iturria Vázquez (independiente)

Roberto Blanco Martín

Néstor García Oquiñena

Ibane Yarritu Álvarez

Aitor Olazabal Hernández

Ana Mª Zapirain Calzada

Aitor Olaizola Zubillaga

Jasone Ugarte García de Andoin

Manu Etxeberria Sedano

Izaskun Izagirre Esteban

Mikel Agesta Aizpiolea

Elena Echegoyen Gaztelumendi

Xabier Txapartegi Larrañaga

Interesatu Zaitez