“Esperientzia, ezagutza, indarra eta hernaniar guztien alde lan egiteko gogoa da EAJ-PNVren hautagaitzak eskaintzen duena” azaldu du Andoni Amonarraiz alkategaiak.
Andoni Amonarraiz zerrendaburuak hurrengo legegintzaldian Hernaniren alde lanean izango dituen pertsonen zerrenda aurkeztu du: “gure hauteskunde-zerrenda osatzen duten kideetako batzuk enpresa pribatuaren zein publikoaren kudeaketan egin dute lana; beste batzuk indarrez datozen gazteak dira, gure herria hobetzeko energia jartzeko gogoa dutenak. Azken 16 urteetan Hernanik izan duen arazo handienetako bat udal kudeaketa izan da. Udalaren agiri edo txostenen baten beharra izan duen edozein herritar edo enpresaburuk etsita amaitu du. Horregatik azpimarratzen dugu behin eta berriz gure hautagaitzak udal-jarduera desblokeatzeko behar den ezagutza eta esperientzia dituela”.
Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, azken 16 urteetan EH Bilduren paralisiak ondorioak utzi ditu eta zenbait gaien aurrean sentsibilitate handiagoa izatea ezinbestekoa izango da: ez dira ez etxebizitza publikoak ez pribatuak eraiki, EH Bildu horretarako gai izan ez delako. Egoera hori iraultzeko beharrezko erabakiak hartu behar dira eta EAJ-PNVk badaki nola egin. Era berean, urte hauetan guztietan ez da legea bete desgaitasuna duten pertsonak dituzten udaleko lanpostuak betetzeari dagokionez. Guri funtsezkoa iruditzen zaigu.Auzoen irisgarritasuna ere aspaldi hobetu beharreko kontua zen: Portu/Elizatxo, Osiñaga edo Etxeberrin esaterako ez da ezer egin. Gauza bera gertatzen da kirol-kluben eskaerekin, Gudarien plazaren egokitzapenarekin, bide-garbiketarekin edo txandakako aparkaleku baten kudeaketa eta eraikuntzarekin; eta abar. Proiektu batzuk, hainbat arrazoirengatik, ez dira egingo EAJ-PNVk gobernatzen ez badu, eta hernaniarrek badakite hori. Izan ere, azken urteotan EH Bildu aurrekontuetan aurreikusitako inbertsioen %35 egiteko gai izan da soilik. Hau da, egingo duena iragartzen du, baina ondoren ez da aurrera eramateko gai. Eta horrek Hernani eta hernaniarren oraina eta etorkizun hurbila hipotekatu ditu”.
Lan hau egin ahal izateko, profil ezberdinetako pertsonak ditugu, EAJ-PNVko kideak batzuk eta independenteak besteak, guztiak Hernanik behar duen aldaketari ekiteko prest: Andoni Amonarraiz Gómez, José Antonio Cuesta, Blanca Alberro, Miryan Vazquez, Mikel Gurutzeaga, Ismael Gantxegi, Bejaneet Ramirez, Xubero Ubillos, Andoni Gortazar, Maria José Martinez, Aitor Eyheraguibel Bossert, Edurne Urkia, Pilar Ugalde, Genoveva Aginaga, Felipe Etxeberria, Josean Recondo, Felix Etxeberria, Maria Cristina Gonzalez Caballero, Conchi Azkue Orayen, JR Lasarte eta Txomin Gainza.