Xabier Iridoyk munduari irekitako eta dauzkan aukera guztiak aprobetxatzen dituen Irun baten aldeko apustua egin du

Xabier Iridoy: “Irun hiri irekia eta kolaboratzailea izan behar da, irundarren egunerokotasuna hobetuko luketen aukera guztiak behar bezala aprobetxatu beharko litezkeena eta tamalez, gaur egun alferrik galtzen ari direnak”

Xabier Iridoyk munduari irekitako eta dauzkan aukera guztiak aprobetxatzen dituen Irun baten aldeko apustua egin du 26Apirilak
2023
2023 ApirilaK 26 |
IRUN

PARTEKATU

Gaur azken hitzaldia egin da IDEIAlekun. Xabier Iridoy EAJ-PNVren Irungo alkategaiak Marian Elorza Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Ekintzako idazkari nagusia gonbidatu du, Euskadik Europan duen kanpo-ekintza aurkeztu eta azaltzeko eta Irunek bere kokapen geografiko aparta aprobetxatzearen garrantzia azaltzeko.

Ekitaldiari hasiera emateko, Iridoyk EAJ-PNV IDEIAlekun egiten ari den ibilbidea errepasatu du. “Hainbat jardunaldi eskaini ditugu gure Irun hiriaren orainaz eta iraganaz hausnartzeko. Hirigintzaz, mugikortasunaz, kirolaz, politika sozialaz, energia berriztagarriez... hitz egin dugu, eta gaur Europaz eta elkarlanean aritzearen garrantziaz hitz egingo  dugu, Irunek behar bezala aurrera egin dezan”.

Era berean, Iridoyk azpimarratu du “urte askoan Bidasoa ibaiak harresi psikologiko gisa jokatu duela gu guztiongan, XXI. mendean ezabatu eta den bezala ikusi beharko genukeen harresia, Irunentzat benetako aukera. Ildo horretan, EAJ-PNVtik argi daukagu Irunek hiri irekia eta Europarekin eta herrialde mugakideekin kolaboratzailea izan behar duela. Europa, denok ezagutzen dugun kontzeptu politikoa da, baina gehienok ez dakigu benetan zertan eragiten digun Europaren parte izateak gure egunerokoan. Eta are gehiago Irun bezalako hiri batean, bere errealitate geografikoagatik Hendaia, Urruña eta Biriaturekin (Lapurdi), Lesaka eta Berarekin (Nafarroa), eta Oiartzun, Lezo eta Hondarribiarekin (Gipuzkoa) muga berberak baititu”.

Eta bide horretan, Iridoyk adierazi du “Irunek prozesu eta ibilbide horren parte aktiboa izan behar duela. Hori dela eta, Marian gonbidatu dugu, Euskadik honetan guztian duen papera zein den azal diezagun eta gure hiriak izan beharko lukeen rolla zein den azaltzeko. Irunek aukera asko ditu, baldin eta aprobetxatzen badakigu. Gure taldetik, EAJtik, badakigu nola egin”.

Era berean, Elorzak Euskadi Basque Country, Eusko Jaurlaritzak sortu duen markaren garrantzia azpimarratu du. “Marka hori hemendik sortu da, gure herria den bezalakoa aurkezteko: herri txikia, baina nortasun handikoa eta 5.000 urte baino gehiagoko historia duena. Munduan kultura berezia eta hizkuntza paregabea duen herrialdea. Euskadik ibilbide historikoa eta esperientzia sendoa du, beti mundura irekita bizi izan delako. Euskadiren kanpo-ekintza honako hauetan oinarritzen da: lehentasunezko lurraldeekin aliantzak eta lankidetza-espazioak ehuntzean, norberaren interesak sustatzean eta gure herriaren ahotsa Europako eta nazioarteko topagune, sare eta foroetara eramatean, horietan erronka globalei heltzen baitzaie. Horrez gain, adierazi nahi izan du Irunek, bere kokapen geografiko apartagatik, parte aktiboa eta interesatua izan behar duela nazioartekotzearen errealitate horretan, eta, batez ere, Iparraldearekiko eta Nafarroarekiko, euskal eurohiriarekiko, Atlantikoko ardatzarekiko eta Europako gainerako lurraldeekiko harremanak egituratzen dituen hiria izan behar duela. Besteak beste, mugaz gaindiko politikak, garraioa, mugikortasuna, migrazioak, lankidetza, konektibitatea, merkataritza, energia eta abar aprobetxatu eta indartu ditzake Irunek. Etorkizuneko erronka baten aurrean gaude, Irun hiri europarragoa eta munduari irekiagoa izan dadin”.


Amaitzeko, Xabier Iridoyk adierazi du “egungo politikek eraman gaituztela gauden bezala egotera, mugikortasun-arazoekin, segurtasunik ezaren sentsazioarekin, ixten ari diren eta horregatik guztiagatik berrasmatzen ez diren saltokiekin. Garena baloratzeko ahalegina egin behar dugu, ez konformatzeko. Alkateak hamarkadak daramatza Korrokoitz, Iparralde-Gal edo San Miguel-Anaka bezalako proiektu estrategikoak garatzeko, edo duela urte batzuetako promesak egiteko, hala nola auditoriuma, San Juango hotela edo Plaiaundiko kirol-instalazioen lekualdaketa, baina Irun aukerak galtzen ari da eta, atzean geratzen ari da. Zentzu horretan, EAJtik ideiak ditugu, proiektuak ditugu, ikuspegia dugu eta badakigu nola egin. Proposamen horiek irundarrekin batera egin ditugu. Egin dezagun jauzi kualitatibo bat eta bultza dezagun Irun hobe hori, beti batasunetik eta inor atzean utzi gabe”.

Interesatu Zaitez