Tolosako EAJ-PNVk inguruko industria enpresekin topaketa antolatu du eta Arantxa Tapia sailburua eta Xarles Iturbe alkategaia bertan izan dira

Tolosako EAJ-PNVren hautagaiak gogorarazi du “eskualdeko enpleguaren % 40 industria-enpresek sortzen dutela”, eta, beraz, “funtsezkoak direla Tolosako eta inguruko pertsonen ongizatea bermatzeko”.

Tolosako EAJ-PNVk inguruko industria enpresekin topaketa antolatu du eta Arantxa Tapia sailburua eta Xarles Iturbe alkategaia bertan izan dira 26Apirilak
2023
2023 ApirilaK 26 |
Tolosa

PARTEKATU

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak, Tolosako EAJ-PNVren alkategai Xarles Iturberekin batera, udalerriko eta eskualdeko hainbat industria-enpresa bisitatu ditu, eta, ondoren, sektoreko hainbat eragilerekin bildu dira Tolosako Batzokian.

Tapia eta Iturbe, lehenik eta behin, Tolosaldeko industria-ehunaren idiosinkrasia islatzen duten inguruko bi enpresen instalazioetara joan dira. Beharrezkoa da ekonomia industrialaren aldeko apustua egitea eta enpresetatik hurbil egotea eta haien beharrak ezagutzea, industria baita gure eskualdeko motor ekonomikoa, baita Gipuzkoakoa eta Euskadikoa ere. Eta helburu horrekin, ideiak, ekarpenak eta iradokizunak partekatzeko bilera batera gonbidatu ditugu Tolosako hainbat enpresa/industria eragile”, azaldu du alkategaiak.

Funtsezko proiektua: Apatta poligonoaren bigarren fasearen garapena

Iturbek nabarmendu duenez, jeltzaleen helburu nagusia Apatta industrialdeko 2. faseko obra-proiektua martxan jartzea da, industria-ekonomia sustatzeko, enpresa berriak erakartzeko, talentuari eusteko eta kalitatezko enplegua sortzeko. Gainera, EAJ-PNVk industrialde zaharrak hobetzeko hainbat neurri ezarriko ditu. “Jarduera ekonomikoaren garapenak eta sustapenak norbanakoaren eta taldearen ongizatea bermatzen dute. Horregatik, kalitatezko enplegua bultzatuko dugu industriari lotutako proiektu berrien bidez, lehen sektorearen, nekazaritzako elikagaien, merkataritza txikiaren, ekintzailetzaren eta turismo iraunkorraren alde egiteaz gain”, adierazi du Iturbek.

“Tolosako ekonomia oso dibertsifikatuta egon arren, zalantzarik ez dago industriaren pisuari indarra ematen jarraitu behar dugula. Industria sendo baten eskutik lagunduko baitiegu gainontzeko sektore guztiei, eta noski eskualdeko enplegua sortzen eta herri oparo bat mantentzen”, adierazi du Tapiak. Sailburuak nabarmendu duenez, “Tolosak ondo jakin izan du bere industria aukerak lantzen”: “Bide horretan bidelagun izan gara eta izaten jarraituko dugu. Industria aurreratua, elikadura eta papergintza eremuetan duzuen toki berezia mantentzeko berrikuntza, I+G, eta nazioartekotzea areagotzeko tresnak jarri ditu Jaurlaritzak eta horren emaitzak ikusi ditugu bisitatu ditugun enpresetan. Adibide batzuk dira eta beste asko badira”. “Lankidetzaren  gobernantza honetan Tolosa eta Tolosaldeako ekosistema eta azpiegiturak etorkizunera begira jarri ditugu. Zentzu honetan, Apatta erreka txiki geratu zaigu eta elkarrekin ari gara Apattaren bigarren fasea lantzen. Ez da ekimen erraza izango baina urratsak ematen ari gara eta ziur naiz elkarrekin joanda, Udaletxea eta Sprilurren lankidetzari esker, datorren agintaldian lortuko dugula”, gaineratu du Tapiak.

Interesatu Zaitez