Euskal Taldeak Defentsari exijitu dio epailearen ebazpena bete dezala eta 1980an lagatako lurzorua Erronkariri itzul diezaiola

Kontrol bilkuran Margarita Robles ministro andreak ziurtatu du itzultze-prozesua, Belaguako aterpe militarra eraitsi ondoren burutu behar dena, 'bide onetik doala', eta esan du ekainean amaituko dela 2013ko ebazpena eta Auzitegi Gorenaren azken epaia betetzeko proiektuaren idazkuntza

Euskal Taldeak Defentsari exijitu dio epailearen ebazpena bete dezala eta 1980an lagatako lurzorua Erronkariri itzul diezaiola 26Apirilak
2023
2023 ApirilaK 26 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeak Margarita Robles Defentsa ministroari eskatu dio bete dezala Espainiako Gobernuak Erronkariko Batzarrak 1980an lagatako lurzorua bere egoera naturalean itzultzera behartzen duen epaia.

Kontrol saioan, Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak salatu du 10 urte igaro direla Erronkariko Batzarrari arrazoia eman eta, Belaguako aterpe militarra eraikitzeko, Defentsari lagatako lurzorua egoera onean itzuli behar zela ebatzi zuen lehen epaia eman zuenetik. “Nahikoa denbora igaro da”, aurpegiratu dio Roblesi. “Itzuli Erronkarira Erronkarirena dena”, berretsi du Agirretxeak 2010ean hasi zen ibilbide judiziala azaldu ondoren, Defentsak Erronkariko Batzarrari lurzoru hori egoera onean iraultzeko eskaera formala ukatu ostean, 1980an adostu zena betez.

Bere erantzunean, Defentsa ministroak ziurtatu du gatazka honen konponbidea 'bide onetik' doala, eta ekaina aipatu du lurzorua bere egoera naturalean itzultzeko proiektuaren idazketa amaitzeko data gisa. “Gure ustez, proiektu hori ekainerako prest egon daiteke, orduan Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren esku egongo da adostutakora egokitzen ikus dezaten, eta berehala jarriko da martxan aurrekontu-zuzkidura”, ziurtatu du Roblesek.

Agirretxeak begi onez hartu du ministro andreak iragarri duen konpromisoa, eta erabakitakoa betetzea erreklamatu dio.

Interesatu Zaitez