Estefanía Beltrán de Herediak “irmotasun handiagoa” eskatu dio Pedro Sánchezi Frantziari Atlantikoko Korridorea amaitu dezan exijitzeko

Espainiako Gobernuko presidenteari aurpegiratu dio Etxebizitza Legeak eskumen-esparrua inbaditzen duela, eta horren arabera gobernatzea eskatu dio

 Estefanía Beltrán de Herediak “irmotasun handiagoa” eskatu dio Pedro Sánchezi Frantziari Atlantikoko Korridorea amaitu dezan exijitzeko 25Apirilak
2023
2023 ApirilaK 25 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Senatuko EAJ-PNVren bozeramaile Estefania Beltran de Herediak “irmotasun handiagoa” erakutsi dezala eskatu dio Pedro Sanchez presidenteari Frantziari Atlantiko Korridoreko trenbide-azpiegituren exekuzioa bete dezan exijitzeko. Gobernuko presidenteak Goi Ganberan gaur egin duen agerraldian, senatari jeltzaleak Macron presidenteak obrak Frantziako zatian 2042an amaituko zirela adierazi izana gogoratu dio eta, horregatik, “gai honi aurre egin behar diozu, ahalik eta azkarren eta irmoen. Zer urrats eman dira orain arte? Bilerarik egin al da Frantziako Gobernuarekin?”, galdetu du.

Beste alde batetik, Beltrán de Herediak aurpegiratu dio Gobernuko presidenteari Etxebizitza Lege berriaren edukiak ez duela eskumenen esparrua errespetatzen, eta gogorarazi dio “Lege horren eta Konstituzioaren printzipioen arabera gobernatzeko betebeharra” duela. Senatariak berretsi du lurraldearen eta itsasertzaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren antolamendua Euskadiren eskumen esklusiboa dela, eta gaitzetsi egin du berak eta Lurralde Politikako ministroak eskumenen esparrua mespretxatu izana, prentsan egindako adierazpenak ikusita, eskumenak herritarrei bost axola zaizkiela esanez. “Gobernu honi eta bere burua subiranistatzat duten baina Estatuari politika publikoak lerrokatzeko eta herrialdeko lurralde guztietan betearazteko betebeharra aitortzeko eragozpenik ikusten ez duten talde politiko batzuei ez die arduratuko”, presidentearen adierazpenei berriro helduz gaineratu duenez.

Eskumenen inbasio hori agerian uzteko, bozeramaile jeltzaleak erronka bota dio presidenteari erantzuteko “eskumen esklusiboak aitortzen badituzue, zergatik arautzen dira autonomia-erkidegoek bete behar dituzten helburuak eta zehaztapenak”. Adibide zehatzak aipatuta, galdetu du tentsiopeko eremuen deklarazioak edo etxebizitza-parke publikoak zergatik arautu behar diren Estatuak ezarritako arauak eta irizpideak kontuan hartuta, biak ere autonomia-erkidegoen eskumen esklusiboa izanik, eta aurreko astean Aitor Estebani emandako erantzuna ezagututa, ‘gai honetan ezin izango gara elkar ulertu’ adieraziz, galdetu dio: “horrek esan nahi du Etxebizitzaren Legearen inguruan ate guztiak ixten dizkiozuela EAJrekin egin beharreko edozein negoziaziori?”.

Era berean, laster Espainiako Estatuak Europar Batasuneko Kontseiluaren Lehendakaritza hartuko duenez, Euskal Talde Parlamentarioko bozeramaileak Sanchez presidenteari ohartarazi dio “ezin duela eta ez duela aukera galdu behar Makroeskualde Atlantikoaren eraketa bultzatzeko”. Ildo horretan, jakinarazi dio Bilbon egingo den lehiakortasunerako ministerioen arteko bilera lagungarri eta akuilu izan daitekeela Europako bosgarren makroeskualdea izango litzatekeena behin betiko eratzeko. Era berean, presidentzia hori euskal instituzioek Batasuneko erakundeetan duten presentzia eta parte-hartzea bultzatzeko aprobetxatzeko eskatu dio Sanchezi, bere inbestidura ahalbidetzeko EAJ-PNVrekin lortu zuen akordioaren 11. puntuak jasotzen duen bezala. “Oraindik ez dago ezer. Legegintzaldiari geratzen zion aldian, urratsik egiteko asmoa duzu ildo horretan? Beharrezkoa da Europako organoen demokratizazioan aurrera egitea eta Euskadiren benetako parte-hartze eraginkorrari behin betiko bultzada ematea; izan ere, Europako erakundeen aldetik ez dago inolako oztopo edo eragozpenik. Borondate politikoa baino ez da behar”, amaitu du.

Interesatu Zaitez