Imanol Goenaga alkategaiak datozen hauteskundeetan alboan izango duen taldea aurkeztu du, garai berri bati heldu nahi diona, aurrera egiteko
Imanol Goenaga, EAJ-PNVren Andoaingo alkategaiak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaitzaren zerrenda aurkeztu du gaur Plaza Morean. Hautagaiaren beraren hitzetan, "hautagaitza irabazle bat da", aldaketa eta apustu erabakigarrien garai berri bat gidatzeko prest dagoen eta ilusioz beteriko talde konprometitu batek osatzen duena. "Proiektu argi bat, behar den taldea eta gure herriaren etorkizunaren alde lan egiteko gaitasuna duen alderdi bakarra EAJ-PNV da"; beraz, hautagaiak azaldu duenez, "orain, aurrera egin ala berdin geratu nahi dugun erabaki behar da". Aldaketa posible da eta EAJ-PNV da alternatiba irabazlea, Goenagaren arabera.
Horrela, jeltzaleen hauteskunde-zerrenda osatzen duten 17 pertsonak alboan eta alderdikide eta jarraitzaileak lagun izan dituen ekitaldian, Goenagak adierazi du andoaindarrak inflexio-puntu baten aurrean daudela datorren maiatzaren 28ari begira. Andoainek aukeratu egin beharko du, Goenagaren arabera: "alde batean lidergo sendo bat duen eta herriarentzat aurrerapenak sortzen dituen EAJ-ren lankidetza eta kooperazio eredua egongo da, eta beste aldean, EH Bilduren iraganeko eredu zaharkitua eta PSEren lidergo gris eta proiekturik gabea egongo dira". Batetik, EH Bilduk eta bere hautagai Andoni Alvarezek “jada ezagun ditugun iraganeko garaiak faltan botatzen" jarraitzen dutela ohartarazi du Goenagak; blokeo urteak eta eztabaida amaigabe eta geldiarazleetan trabatuta eta nahastuta dagoen herri batekin, eta "eskualdeko erreferentziazko herri nagusi gisa dagokigun lekua hartzeko inolako anbiziorik gabe". Bestalde, Maider Lainezen PSEk "lidergo grisa" besterik ez du proposatu, eta “alkatea kezkatuago egon da argazkiekin eta autobonboarekin, andoaindarren benetako arazoak konpontzearekin baino”. Goenagaren ustez, Andoainek ez du ez lidergorik ezta norabide argirik ere izan azken 40 urteetan, eta orain, iraganeko errezeta zaharrekin berdin jarraitzearen edo etorkizuneko proiektu ilusionagarri baten bidez etorriko den erabateko aldaketa baten artean aukeratu beharko da.
Hautagai jeltzaleak politika positiboaren alde egin du, modu eraikitzailean, eta konfrontaziotik ihes egiteko konpromisoa hartuz, "herritarrek ez dutelako zaratarik nahi, baizik eta elkarrizketa eta akordio politikoa". Horrela, Goenagak agindu du bere taldeak Andoainen alde lan egingo duela beti, "liskarretik urrun eta proposamen berriak eskainiz, arazoei aurre egiteko beldurrik gabe, gai korapilatsuei erantzun errazak ematea populismoa delako bestela". EAJ-PNVk Andoaingo erronkei helduko die bere konplexutasun osoan, herritarrei entzunez eta erantzun integralak emanez.
100 proposamen, % 100ean joateko
Halaber, ekitaldiak ONDOAIN entzute aktiboko prozesuaren amaiera aurkezteko ere balio izan du. Prozesu hori azken asteetan garatu da, eta parte-hartze handia izan du. Horren emaitza etorkizuneko proiektua izan da, premiazko 99+1 ideia biltzen dituena, “Andoainek %100ean aurrera egin dezan". Izan ere, Goenagarentzat funtsezkoa da etorkizuneko asmo handiko proiektu bat izatea. Horretarako, ezinbestekoa da, lehenik eta behin, andoaindarrei entzutea, ondoren udalerriaren erronka nagusiak elkarrekin identifikatzeko. Hautagai jeltzaleak bere proposamena defenditu du, Andoainek proiektu argi eta zehatz bat behar duela esanez, gauza konkretuetara jaitsiko dena, eta arazoak ezagutzen ez dituzten edo gauzei buruz irizpiderik ez duten agintariak ez ditugula merezi ohartarazi du. "Hausnarketarako denbora orain da, maiatzetik aurrera gauzatzea eta erabakitasunez jokatzea tokatzen baita". Imanol Goenagak berretsi du ez dugula nahi "erdipurdiko" Andoain bat, "ehuneko ehunera doan Andoain bat nahi dugu, oparoa, aurrera egingo duena, inor atzean utzi gabe".
Azkenik, Imanol Goenagak azpimarratu du andoaindar guzti-guztien botoa dela baliotsua eta Andoaingo EAJ-PNV sendo agertzen bada eta babes nahikoa eskuratzen badu, etorkizuna gidatu ahalko du".
Andoaingo EAJ-PNV-ren hautagaitza:
1 – Imanol Goenaga Egibar (36 urte, arkitektoa, Alkategaia)
2 – Idoia Mikelez Alonso (31 urte, doktore-ikerlaria nanobioteknologian)
3 – Joseba Poza Aranzadi (46 urte, industria-ingeniaria)
4 – Txitxu Ruiz Fernández (51 urte, Kultura eta Euskara zinegotzia gaur egun)
5 – Andoni Baltasar Aguirrezabalaga (54 urte, kalitate teknikaria)
6 - Mikel Urdangarin Castro (31 urte, musikaria)
7 – Garbiñe Guedejo Ecenarro (27 urte, Administrazioan eta Enpresa zuzendaritzan graduatua)
8 – Iñaki San Buenaventura Salaverria (55 urte, Ibili-Andoain-eko boluntarioa)
9 – Juanita Ikutza Arias (80 urte, etxekoandrea)
10 – Alexander Huitzi Alfonso (30 urte, kanpo-merkataritza eta nazioarteko inbertsio gaietan abokatua)
11 – Mertxe Pérez Campoamor (63 urte, garbiketa langilea)
12 – Iñaki Irulegi Unzalu (52 urte, Latz-eko kooperatibista)
13 – Agurtzane Irigoras Urretabizkaia (54 urte, administraria)
14 – Ramon Carrera Berasategui (67 urte, enpresari erretiratua)
15 – Elena Izaguirre Echeverria (78 urte, erretiratua)
16 – Ainhoa Elola Aramburu (48 urte, abokatua)
17 – Jose Antonio Rodriguez Ranz (independentea, 63 urte, Giza Eskubide, Memoria eta lankidetza sailburuordea Eusko Jaurlaritzan)
Ordezkoak:
1 – Mari Jose Izaguirre Iturzaeta (53 urte, Zerbitzuetako eta Enplegu zinegotzia gaur egun)
2 – Aritz Amondarain Ibarguren (49 urte, langilea)
3 – Elisabet Ecenarro Ganzarain (57 urte, idazkaria)