Espainiako gobernuak Euskal Taldeari hitzeman dio ahanztura onkologikorako eskubidea bermatuko duela

Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak egin duen galderari erantzunez, Calviño presidenteorde andreak ziurtatu du “ahal duten guztia” egingo dutela “legealdi honetan behar besteko modifikazioak egin daitezen `ahanztura onkologikoa´ bermatzeko”

Espainiako gobernuak Euskal Taldeari hitzeman dio ahanztura onkologikorako eskubidea bermatuko duela 19Apirilak
2023
2023 ApirilaK 19 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Ahanztura onkologikorako eskubidea justizia sozialeko kontua da; minbizia ezin baita bizitza osorako harlauza bihurtu, bereziki gaitz horretatik ateratzea lortzen dutenentzat”. Hori da Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko bozeramaile ekonomikoak Espainiako Gobernuari egin zaion kontrol-saioan egin duen baieztapen nagusia. Bertan, Calviño presidenteordeari eskatu dio `ahanztura onkologikorako´ eskubidea bermatzeko, minbizia izan duten eta finantza-produktuak eskuratu nahi dituzten pertsonek jasaten duten diskriminazioarekin amaitzeko.

Bilkuran hitza hartu duenean, Sagastizabalek azaldu du `ahanztura onkologikoarena´ dela “minbizitik ateratzen diren pertsonek duten eskubidea, finantza produktuak kontratatzerako orduan finantza-erakundeek beren historial medikoa kontuan har ez dezaten”. Ildo horretan, Josep Carreras fundazioaren txosten bat aipatu du. Txosten horretan azaltzen denez, inkestatutako pertsonen % 83k bizi-aseguru bat eskuratzeko zailtasunak dituztela ziurtatzen dute, eta % 47k kreditu edo mailegu bat eskuratzeko zailtasunak dituztela. “Hala egiten dutenean, gainera, eskuragarritasunetik edo ohikotasunetik urrun dauden baldintzetan egiten dute”, gaineratu du.

“Ahanztura eskubiderik ez izateak esan nahi du ezin dutela beren bizi-proiektua gauzatu gaixotasun hori izan ez dutenen aukera berberekin”, adierazi du Sagastizabalek. Eta gogorarazi du Espainiako Estatua “atzeratuta” dabilela Europako agindu bat betetzeko.

Bere erantzunean, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroak Euskal Taldeak luzatu dion proposamena jaso eta onartu du, eta ahanztura onkologikoa bermatzeko beharrezkoak diren aldaketak egiteko konpromisoa hartu du.

Sagastizabalek eskerrak eman dizkio Nadia Calviñori, eta gaineratu du Euskal Taldeak gai hori gertutik jarraituko duela, “Espainiako Gobernuak bere hitza betetzen duela eta legegintzaldia amaitu baino lehen eskubide hori bermatzen duela egiaztatzeko”.

Interesatu Zaitez