Miren Santamaria, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria

Ribera Baja/Erriberabeitiako egungo alkateak kargua hartuko du ostegun honetan, Eusko Legebiltzarreko ohiko osoko bilkuran, Luis Javier Telleria ordezkatuz

Miren Santamaria, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria 18Apirilak
2023
2023 ApirilaK 18 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Miren Santamariak EAJ-PNVren talde parlamentarioa eta Eusko Legebiltzarraren egoitza ezagutu ditu astearte honetan, joan den ostiralean Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeko legebiltzarkide izendatu ostean, eta ostegun honetan bertan karguaz jabetuko da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Horrela, Santamariak Luis Javier Telleriaren lekua hartu du, joan den apirilaren 1ean uko egin baitzion legebiltzarkide akreditazioari erretiroagatik.

Santamaria, Arabako Ribera Baja/Erriberabeitia udaleko egungo alkatea da, eta UPV-EHUn haur-hezkuntzako diplomaduna da. Haurreskolen Partzuergoan ematen ditu eskolak 2008. urtetik.

Hala, Santamariak lekukoa hartu du 2020ko uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztu zuen Arabako zerrendan, eta Telleria ordezkatu du. Telleria 2012tik izan da legebiltzarkide, azken hiru legegintzaldietan.

Interesatu Zaitez