Gonzalo Carrion, Txalo, EAJren Hondarribiko alkategaiak maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeei begira aurkeztuko duen hautagaitza ezagutzera eman du.
Taldea berritua izan da, eta enpresa pribatuan, administrazio eta erakunde arloetan ibilbide profesionala eta esperientzia egiaztatua duten pertsonek osatzen dute. Pertsona horiek, era berean, udalerriarekiko inplikazioa erakutsi dute, lotura zuzena dutelako eta parte-hartze aktiboa dutelako hiriko kultura-, gizarte- eta kirol-ehunean.
Diziplina anitzeko taldea da. Horien artean, enpresa-kudeaketan, ingeniaritzan, zuzenbidean, ikerketa eta teknologian, komunikazioan, hezkuntzan, maila akademikoan, gizarte politiketan, osasunean, merkataritzan eta ostalaritzan, eta lehen sektorean esperientzia duten profesionalak dira.
Hondarribia EAJ-PNVren hautagaitza osoa maiatzaren 28rako
Gonzalo Carrionek berriz ere eskerrak adierazi dizkie EAJ-PNVren afiliazioari, baita herriko eragileei, talde sektorialei eta partikularrei ere, Hondarribiko programa prestatzen laguntzen diren guztiei.
1. Gonzalo Carrion Insausti. 44 urte
Taldeen lidergoa maila profesionalean eta kirol-arloan. Enpresa-arduraduna gremioen koordinazioan eta Hondarribiko Udaleko obra eta zerbitzuen egungo ordezkaria.
2. María Serrano Olaskoaga. 38 urte
Humanitate eta Komunikazioan Graduatua, Deustuko Unibertsitatean.
Hondarribiko Euskara, Gazteria, Turismo, Merkataritza eta Ekonomia sustapen zinegotzia.
3. Juan Luis Silanes Aguirre, Kalixa. 52 urte Kriminologiako Goi Mailako diploma
Metaleko eta Elektronikako Lanbide Heziketa gradua 15 urte Ertzaintzan
2013tik Hondarribiko Kultura, Kirolak , Hezkuntza, Nekazaritza, Agenda 2030 eta Ingurumena Zinegotzia
4. Ainhoa Martínez Arrieta. 49 urte
Psikologian lizentziatua eta biktimekin interbentzioaren graduondokoa. Gizarte Zerbitzuetako programen eraldaketa esperientzia.
Egun hezkuntzan orientatzaile lanetan helduentzako eskoletan.
5. Ander Ribes Lazkanotegi. 41 urte
Altzarigintza Diseinuko goi-mailako teknikan titulatuta. 2002tik horretan lanean.
Urtetan Hondarribiko hainbat elkartetako parte izan ondoren, gaur egun hiru abesbatzako kidea da:
Eskifaia, Parrokikoa eta Surbesta (azken honetako zuzendaria).
6. Alaitz Zabala Zarautz. 43 urte
Deustuko Unibertsitatean Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziatua. Mondragon Unibertsitatean MBA eta EHU-UPVn
Herri Erakundeen Kudeaketa graduondoko ikasketak. Deusto Business School-en irakaslea da
7. Mikel Labayen Eraso 52 urte
Zuzenbidean lizentziatua – Hirigintzako Graduondokoa
24 urte elikagaien banaketako enpresa batean eta Hedapena Inmobiliariaren Eragiketen Saileko zuzendari.
8. Arantxa Berrotarán Otegui. 39 urte ISSA Zuzendaritzako idazkaritza ikasketak
Tecnalian Berrikuntza Irekiaren arduraduna (Open innovation saila)
+ 2010etik internazional filialen kudeaketa arduraduna.
9. Borja Agueda Oses 33 urte
Fabrikazio Mekanikoko Programazioko Goi Mailako
Gradua eta Automatizazioko eta Robotikako Goi Mailako Gradua. 2011tik Dimeco enpresan, Bulego Teknikoko diseinatzailegisa
10. Larraitz Gezala Oyarbide. 51 urte
Informazio Zientzietan Lizentziatua (Kazetaritza espezializazioan)eta
Komunikazio korporatibo eta instituzionalean prestatua. Hainbat komunikabidetan arit uda (EITB, Cadena SER eta prentsa idatzian).
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saileko Kabinete eta Komunikazio zuzendaria
11. Javier Barandiaran Santamaria 55 urte
Industria Antolakuntzaren Ingenieritzako Gradu Teknikoa
2007az geroztik, BOGA Técnica SLko bazkide fundatzailea eta kudeatzailea da
12. Marta Alvarez Huete 44 urte Enpresen administrazioa eta kudeaketa
Hainbat saltokitan lan egin du, bezeroari arreta zuzena eskainiz. 2019tik, Hondarribiko oihal-joskintzako denda baten jabea eta ekintzailea.
13. Peio Lapitz Gonzalez 61 urte Medikuntza/Traumatologia Zuzenbidea 4 kurtso
Gaur egungo lana Traumatologo. Quiron Salud 2015 tetik
14. Edurne Etxaburu Egia. 45 urte
Gizarte hezkuntzan Diplomatua. Lehen hezkuntzako Gradua. Goi mailako Haur hezkuntzako teknikaria .
Lehen hezkuntzako irakaslea Egiluze ikastetxean (2011tik)
15. Jose Ramon Mutuberria Daguer 53 urte Nekazaritzako Ingeniari Tekniko
Azken 27 urteetan autonomo lorezaintzako enpresa eta baserritako munduarekin lotuta.
16. Arantzatzu Ocio Larrañaga .46 urte
Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua Deustoko Unibertsitatetik eta aholkularitza fiskalaren Masterra Nafarroako unibertsitatean Oraingo lana: Abokatuaren bulegoan 2014 urtetik
17. Rafa Insausti Aizpeolea 78 urte
Sukaldari eta RAFAEL Jatetxean arduradun lanetan 50 urte eman ondoren, egun jubilatua da.
18. Maiaia Urrutia Gastezi 62 urte
DIAZ autozain-bazkidea, autobus-enpresa baten kudeaketa eta zuzendaritza eramaten
19. Cristina Uriarte Toledo 62 urte Kimika Zientzietan doktorea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Komisionatua- Eusko Jaurlaritza (2020)
20. Xabier Zabala Zeberio 58 urte
Zuzenbide ikasketak eta Prebentzio teknikaria. Emergentzi teknikaria ETSn (25 urte) Hondarribiko Eaj-Pnv ren Uri Erakundearen Presidente
Etorkizuna lantzeko parez pare zabalik dagoen leihoa
“Hondarribiko etorkizuneko proiekturik onena taldean egingo dugu” adierazi du Carrionek. Talde inplikatua eta motibatua osatzen dugu, Hondarribiak bizi-kalitatean erreferente izaten jarrai dezan. Apaltasunetik, pertsona hauek estilo berri bati ekin diote. Jakitun gara zer erronkari heldu behar diogun hiri gisa, eta ilusio handiz, modu eraikitzaile eta hurbilean erantzungo dugu”.
Datozen hilabeteak eta urteak erabakigarriak izango dira gure herriaren etorkizuneko garapena bideratzeko, ekonomia, etxebizitza eta mugikortasun arloetan bereziki. HAPO berriak hamaika aukera dakartza gazteentzat eta helduentzat, eta horrela jasotzen ari gara hondarribiarrekin batera lantzen ari garen programan.
Horretarako, populismotik aldentzea beharrezkoa da. Zatitzea eta tentsionatzea besterik bilatzen ez dutenen aurrean, EAJren taldeak lasaitasuna, elkarrizketa eta jarrera eraikitzailea eskaintzen ditu, salaketetatik eta erasoetatik urrun, eta hiriaren etorkizuneko erronkei erantzutean zentratuta.
Hondarribia Eginez, EAJ-PNVren programa zehazteko prozesu irekia
Hondarribiko EAJ-PNVk bere programa prestatzeko prozesua zabalik du, eta orain arte herriko 50 erakundek baino gehiagok hartu dute parte, 400 pertsonarekin baino gehiagorekin bilera zuzenak eginez. Datozen asteetan beste berrehun pertsonekin elkartuko da Carrion programaren kontrastea egiteko.
Prozesu ireki horretan, interesdunek whatsapp bidez lagundu ahal izango dute 613830810 telefonoan edo Hondarribia Eginez bulegora joanda (Matxin Arzu, 1, anbulatorioaren aurrean).