Gonzalo Carrionek talde berritu bat aurkeztu du, enpresa pribatuko profesionalak eta administrazio- eta erakunde-esperientzia duten pertsonak konbinatuz

Gonzalo Carrion, Txalo, EAJren Hondarribiko alkategaiak maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeei begira aurkeztuko duen hautagaitza ezagutzera eman du.

Gonzalo Carrionek talde berritu bat aurkeztu du, enpresa pribatuko profesionalak eta administrazio- eta erakunde-esperientzia duten pertsonak konbinatuz 18Apirilak
2023
2023 ApirilaK 18 |
HONDARRIBIA

PARTEKATU

Taldea berritua izan da, eta enpresa pribatuan, administrazio eta erakunde arloetan ibilbide profesionala eta esperientzia egiaztatua duten pertsonek osatzen dute. Pertsona horiek, era berean, udalerriarekiko inplikazioa erakutsi dute, lotura zuzena dutelako eta parte-hartze aktiboa dutelako hiriko kultura-, gizarte- eta kirol-ehunean.

Diziplina anitzeko taldea da. Horien artean, enpresa-kudeaketan, ingeniaritzan, zuzenbidean, ikerketa eta teknologian, komunikazioan, hezkuntzan, maila akademikoan, gizarte politiketan, osasunean, merkataritzan eta ostalaritzan, eta lehen sektorean esperientzia duten profesionalak dira.

Hondarribia EAJ-PNVren hautagaitza osoa maiatzaren 28rako

Gonzalo Carrionek  berriz  ere  eskerrak  adierazi  dizkie  EAJ-PNVren  afiliazioari,  baita herriko eragileei, talde sektorialei eta partikularrei ere, Hondarribiko programa prestatzen laguntzen diren guztiei.

1. Gonzalo Carrion Insausti. 44 urte

Taldeen lidergoa maila profesionalean eta kirol-arloan. Enpresa-arduraduna gremioen koordinazioan eta Hondarribiko Udaleko obra eta zerbitzuen egungo ordezkaria.

2.  María Serrano Olaskoaga. 38 urte

Humanitate eta Komunikazioan Graduatua, Deustuko Unibertsitatean.

Hondarribiko Euskara, Gazteria, Turismo, Merkataritza eta Ekonomia sustapen zinegotzia.

3.  Juan Luis Silanes Aguirre, Kalixa. 52 urte Kriminologiako Goi Mailako diploma

Metaleko eta Elektronikako Lanbide Heziketa gradua 15 urte Ertzaintzan

2013tik Hondarribiko   Kultura, Kirolak ,   Hezkuntza,   Nekazaritza,   Agenda    2030 eta Ingurumena Zinegotzia

4.  Ainhoa Martínez Arrieta. 49 urte

Psikologian lizentziatua eta biktimekin interbentzioaren graduondokoa. Gizarte Zerbitzuetako programen eraldaketa esperientzia.

Egun hezkuntzan orientatzaile lanetan helduentzako eskoletan.

5.  Ander Ribes Lazkanotegi. 41 urte

Altzarigintza Diseinuko goi-mailako teknikan titulatuta. 2002tik horretan lanean.

Urtetan Hondarribiko hainbat elkartetako parte izan ondoren, gaur egun hiru abesbatzako kidea da:

Eskifaia, Parrokikoa eta Surbesta (azken honetako zuzendaria).

6.  Alaitz Zabala Zarautz. 43 urte

Deustuko Unibertsitatean Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziatua. Mondragon Unibertsitatean MBA eta EHU-UPVn

Herri Erakundeen Kudeaketa graduondoko ikasketak. Deusto Business School-en irakaslea da

7. Mikel Labayen Eraso 52 urte

Zuzenbidean lizentziatua – Hirigintzako Graduondokoa

24 urte elikagaien banaketako enpresa batean eta Hedapena Inmobiliariaren Eragiketen Saileko zuzendari.

8.  Arantxa Berrotarán Otegui. 39 urte ISSA Zuzendaritzako idazkaritza ikasketak

Tecnalian Berrikuntza Irekiaren arduraduna (Open innovation saila)

+ 2010etik internazional filialen kudeaketa arduraduna.

9.  Borja Agueda Oses 33 urte

Fabrikazio Mekanikoko Programazioko Goi Mailako

Gradua eta Automatizazioko eta Robotikako Goi Mailako Gradua. 2011tik Dimeco enpresan, Bulego Teknikoko diseinatzailegisa

10.  Larraitz Gezala Oyarbide. 51 urte

Informazio Zientzietan Lizentziatua (Kazetaritza espezializazioan)eta

Komunikazio korporatibo eta instituzionalean prestatua. Hainbat komunikabidetan arit uda (EITB, Cadena SER eta prentsa idatzian).

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saileko Kabinete eta Komunikazio zuzendaria

11.  Javier Barandiaran Santamaria 55 urte

Industria Antolakuntzaren Ingenieritzako Gradu Teknikoa

2007az geroztik, BOGA Técnica SLko bazkide fundatzailea eta kudeatzailea da

12.   Marta Alvarez Huete 44 urte Enpresen administrazioa eta kudeaketa

Hainbat saltokitan lan egin du, bezeroari arreta zuzena eskainiz.     2019tik, Hondarribiko oihal-joskintzako denda baten jabea eta ekintzailea.

13.   Peio Lapitz Gonzalez 61 urte Medikuntza/Traumatologia Zuzenbidea 4 kurtso

Gaur egungo lana Traumatologo. Quiron Salud 2015 tetik

14.  Edurne Etxaburu Egia. 45 urte

Gizarte hezkuntzan Diplomatua. Lehen hezkuntzako Gradua. Goi mailako Haur hezkuntzako teknikaria .

Lehen hezkuntzako irakaslea Egiluze ikastetxean (2011tik)

15.   Jose Ramon Mutuberria Daguer 53 urte Nekazaritzako Ingeniari Tekniko

Azken 27 urteetan autonomo lorezaintzako enpresa eta baserritako munduarekin lotuta.

16.  Arantzatzu Ocio Larrañaga .46 urte

Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua Deustoko Unibertsitatetik eta aholkularitza fiskalaren Masterra Nafarroako unibertsitatean Oraingo lana: Abokatuaren bulegoan 2014 urtetik

17.  Rafa Insausti Aizpeolea 78 urte

Sukaldari eta RAFAEL Jatetxean arduradun lanetan 50 urte eman ondoren, egun jubilatua da.

18.  Maiaia Urrutia Gastezi 62 urte

DIAZ autozain-bazkidea, autobus-enpresa baten kudeaketa eta zuzendaritza eramaten

19.   Cristina Uriarte Toledo 62 urte Kimika Zientzietan doktorea

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Komisionatua- Eusko Jaurlaritza (2020)

20.  Xabier Zabala Zeberio 58 urte

Zuzenbide ikasketak eta Prebentzio teknikaria. Emergentzi teknikaria ETSn (25 urte) Hondarribiko Eaj-Pnv ren Uri Erakundearen Presidente

Etorkizuna lantzeko parez pare zabalik dagoen leihoa

“Hondarribiko etorkizuneko proiekturik onena taldean egingo dugu” adierazi du Carrionek. Talde inplikatua eta motibatua osatzen dugu, Hondarribiak bizi-kalitatean erreferente izaten jarrai dezan. Apaltasunetik, pertsona hauek estilo berri bati ekin diote. Jakitun gara zer erronkari heldu behar diogun hiri gisa, eta ilusio handiz, modu eraikitzaile eta hurbilean erantzungo dugu”.

Datozen hilabeteak eta urteak erabakigarriak izango dira gure herriaren etorkizuneko garapena bideratzeko, ekonomia, etxebizitza eta mugikortasun arloetan bereziki. HAPO berriak hamaika aukera dakartza gazteentzat eta helduentzat, eta horrela jasotzen ari gara hondarribiarrekin batera lantzen ari garen programan.

Horretarako, populismotik aldentzea beharrezkoa da. Zatitzea eta tentsionatzea besterik bilatzen ez dutenen aurrean, EAJren taldeak lasaitasuna, elkarrizketa eta jarrera eraikitzailea eskaintzen ditu, salaketetatik eta erasoetatik urrun, eta hiriaren etorkizuneko erronkei erantzutean zentratuta.

Hondarribia Eginez, EAJ-PNVren programa zehazteko prozesu irekia

Hondarribiko EAJ-PNVk bere programa prestatzeko prozesua zabalik du, eta orain arte herriko 50 erakundek baino gehiagok hartu dute parte, 400 pertsonarekin baino gehiagorekin bilera zuzenak eginez. Datozen asteetan beste berrehun pertsonekin elkartuko da Carrion programaren kontrastea egiteko.

Prozesu ireki horretan, interesdunek whatsapp bidez lagundu ahal izango dute 613830810 telefonoan edo Hondarribia Eginez bulegora joanda (Matxin Arzu, 1, anbulatorioaren aurrean).

Interesatu Zaitez