Eneko Goiak ilusio eta motibazio handia duen taldearen babesa jaso du Donostia aurrera egiten jarraitzeko

200 boluntario Donostiako auzo eta kaleetan ibiliko dira donostiarrei etorkizuneko zein martxan dauden proiektuei buruzko informazioa ematen, eta entzutera eta partehartzera irekita dagoen hauteskunde-egitasmoa osatzeko ekimenak jasotzen

Eneko Goiak ilusio eta motibazio handia duen taldearen babesa jaso du Donostia aurrera egiten jarraitzeko 15Apirilak
2023
2023 ApirilaK 15 |
DONOSTIA
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Donostiako alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagai Eneko Goia Lasok hauteskunde kanpainan lan egingo duten ia 200 boluntarioen 50 pertsonarekin bilera egin du Altzan. Bertan, hurrengo asteetan jarraituko dituzten lan ildoen plangintza egin dute, “kalez kale, auzoz auzo, Donostiak aurrera egiten jarraitzeko ditugun proposamen eta proiektuen berri emateko”.

Egunko alkate eta berrautaketarako hautagaiak honakoa esan du: “Hiriko kale guztiak zeharkatuko ditugu hiritarrekin egoteko, legealdi osoan ekimen ezberdinen bitartez egin dugun bezala. Helburua da, hiritarrei azaltzea prest ditugun ekimen guztiak Donostia bizitzeko, bizikidetzarako, lan egiteko eta disfrutatzeko Europako hiri onena bilakatzeko”.

Kamisetak, zapatilak eta erritmoa 

Eneko Goia Laso eta EAJ-PNVren hauteskunde-kanpainako boluntarioek zapatila bat marraztuta duten kamiseta urdinak eta txuriak jantziko dituzte hurrengo asteetan egingo diren ekitaldi zein ekintzetan. Goiak azaldu du, kamisetak Donostia biziaren, osasuntsuaren eta parte hartzailearen ikur direla, geldi egon eta atzera begira nahiago duten sedentarismoa proposatzen dutenei  aurre egiteko.

Horiek horrela, segidakoa gaineratu du: “Korrika egitera edo ibiltzera joateko janzten dugun zapatila bat da, hain zuzen ere, hiriko kale eta pasealekuetan erritmo onean kilometroak egiteko erabiltzen ditugun horietakoak. Aurrera egiten duen hirian zehar ibiltzen den zapatila, aurrerapausoak ematen dituena, eta erritmo zein konpainia onean gainera”

Ildo beretik, alkateak eta berrautaketarako hautagaiak donostiar guztie dei egin die ibilbide honetan bidelagun izatera: “Guztion artean donostiarrak izateaz harro gauden pertsonaz osatutako olatua egin nahi dugu, hain zuzen ere, hiriari modu positiboan ekarpenak egin nahi dizkion olatua, Altzan hasi, eta gainerako auzo guztietara, Ekialdetik Mendebaldera, hedatuko dena. Eta olatu horretara batu nahi ditugu hiria hazten jarraitzeko eta erreferente izateko gogoa duten donostiar guztiak”.

Alkatearen eta lan-talde osoaren artean Spotify plataforman “Donostia On” musika zerrenda osatu dute. Bertan estilo ezberdinetako abestiak sartu dituzte, hain zuzen ere, udal eta foru hauteskundeetarako bidea egiten lagunduko duten abestiak. Horren harian, Eneko Goiak honakoa esan du: “Talde anitza gara, musika mota ezberdinak entzuten dituen taldea, eta horiek guztiak batu nahi ditugu pauso sendoekin eta irmoekin aurrera jarraitzeko. Hiriaren alde gauza bereziak egin nahi dituzten pertsona arruntak gara. Eta elkarrekin egin nahi ditugu; izan ere, donostiarrok indarrak batzen ditugunean gauza handiak egiten ditugu”.

Ilusioa eta bide-orria argia 

Horrenbestez, Goiak adierazi du, lan-taldeak ilusio eta motibazio handia duela, geldi jarraitu nahi duten eta iraganari nostalgiaz begiratzen jarraitu nahi duten horiei aurre egiteko: “Argi dugu gure bide-orria zein den, parte hartzean eta entzutean oinarritutako bide orria. Eta horri heldu nahi diogu auzo guztietatik kilometroak egiten jarraituz, Donostiak erritmo onean aurrera egiten jarrai dezan”.

Beraz, gogorarazi du, lan-taldeak azken hilabeteetan arlo ezberdinetako jendearekin bilerak egin dituela, eta hurrengo asteetan beste hainbat bilera egingo dituela hainbat hilabetez lantzen aritu diren hauteskunde-egitasmoa osatzen lagunduko duten ekimenak eta proposamenak jasotzeko. 

Halaber, aurreratu du gizarte sareen bidez hiritarrak egiten ari zaizkion galderei bideoz edo beste hainbat formaturen bidez erantzuten jarraituko duela. 

Era berean, Eneko Goiak lan-talde osoari dei egin dio, aurretik hiriaren alde gogor lan egin zuten pertsonek utzitako legatuarekin jarraitzeko, eta horretarako esan du ezinbestekoa izango dela indarrak batzea eta erritmoa bizitzea, hiriak aurrera egiten jarraitzeko, eta beti, hurrengo belaunaldiei hiri oparoagoa uzteko.

Egungo alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak azpimarratu du, ziurgabetasun une hautean inoiz baino beharrezkoa dela bide-orri argia izatea, eta Donostiaren etorkizunaren alde lan egiteko ilusioa eta gogoa duen lan-talde sendoa. 

Azkenik, Goiak honakoa gogorarazi du: “Batzuek Donostia hiri tristea izatea nahi dute, hain zuzen ere, eztabaida zaharretan eta etengabeko protestan murgilduta dagoen hiria. Baina aitzitik, hori ez da gure hiri-eredua, izan ere, irtenbiderik ematen ez duen etengabeko zarata irudikatzen du, ez du proposamenik egiten eta ez dio uzten Donostiari aurrera egiten. Guk proposatzen dugun Donostia positiboa, ilusio handikoa da, inor atzean utzi gabe donostiar guztiekin elkarlanean aurrera egiten duen Donostia”.

Horiek horrela, esan du, ziurgabetasun une hauetan konsziente dela hainbat arazo eta behar daudela, eta horiei aurre egiteko ezinbestekoa izango dela hiriko gizarte-, kultura- eta ekonomia-eragile guztiekin elkarlanean aritzea, izan ere, egunero hiriari konpromisoa eta behar duen egonkortasuna ematen diote sendotasunez aurrera egiten jarraitzeko.

Interesatu Zaitez