Zerrendaburu jeltzalearen helburua da kostako herri hau “hobetzea “kudeaketa gardenarekin eta planteamendu errealarekin”
EAJ-PNVk Elantxobeko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia Ritxar Basterretxea Agirre izango da. Hala erabaki du kostako herri horretako udal erakunde jeltzaleak: Basterretxearen helburua da bere taldearentzat aginte makila berreskuratzea eta aurreratu du bere helburua dela udalerria “hobetzea “kudeaketa lan gardenarekin eta planteamendu errealarekin”.
Helburua ezagutzeaz gain, Basterretxeak jakin daki zelan egin behar den “Erabakiak herritik hartu behar dira, eta herriaren mesedetan”. Eta ildo horretan, ‘hostel’ bat abina jartzea, aparkaleku gehiago sortzea eta haurrentzako parkean estalki bat jartzea aurreikusten du.
Basterretxeak 59 urte ditu, itsasontzien mekaniko eta eta mantentze lanetako mekaniko gisa lan egiten du. Berre zaletasun nagusiak dira arrantza eta futbola eta harrotasunez aitortu du “aitite” titulua ere daukala. Elantxobetik gehien gustatzen zaiona da “bertan daukagun lasaitasuna, hiri handietako zaratatik urrun”. “Goizetik altxatzea eta leihotik paisaiari begira geratzea terapiarik onena da; haize garbia arnasteak ez dauka preziorik”, esan du hautagaiak.