“Gaur eta bihar, kalitatezko zaintza bermatuko diogu pertsona orori eta Gipuzkoak gizarte politiken abangoardian jarraituko du”

Lurraldeko adinekoen egoitzak “eredu etxekoiago eta pertsonalizatuago” baterantz egiten ari diren eraldatzea nabarmendu du Eider Mendozak diputatu nagusi izateko hautagaiak eta aldaketa hori EAJ-PNVren “egiteko moduaren eta begirada sozialaren” eredu gisa kokatu du.

“Gaur eta bihar, kalitatezko zaintza bermatuko diogu pertsona orori eta Gipuzkoak gizarte politiken abangoardian jarraituko du” 26Martxoak
2023
2023 MartxoaK 26 |
Gipuzkoa
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagai den Eider Mendoza Larrañagak gizarte politika izan du gaur hizpide eta “atzo babes sozialeko sistema eraitsi nahi eta gaur propio egin eta gainera medaila jartzen dutenen aurrean”, gizarte babesaren kudeaketa aurreratua aldarrikatu du. “Gaur egun bezala bihar ere, orainaldian eta etorkizunean, kalitatezko zaintza bermatu behar diogu pertsona orori eta, horrela, Gipuzkoak gizarte politiken abangoardian segiko du”. Izan ere, babes sozialeko sistema indartzen segi eta, gizartearen zahartzearen aurrean, sistema jasangarri egiteko konpromisoa hartu du Mendozak. Gainera, balioa eman dio Gipuzkoako 30 adineko egokitzetan dagoeneko martxan dagoen eraldatze prozesuari, pertsona ardatz duen arreta eredu etxekoiago baterantz. Berrikuntza, pertsonalizazioa eta komunitatearekin lotura ardatz dituen eredu hori zabaldu eta iraunkor egiteko determinazioa adierazi du, EAJ-PNVren“egiteko moduaren eta begirada sozialaren” adibide gisa nabarmenduz. 

Mendoza Deban izan da gaur eguerdian, alderdi jeltzaleak Debabarrenako alkategaiak aurkezteko egin duen ekitaldian parte hartzen. Goizean, hautagaiak lan bilera egin du eskualdeko alkategaiekin: Alazne Txurruka Allika, Debako alkategaia; Ion Gambra Ibarzabal, Mutrikuko alkategaia; Iñaki Arregi Uria, Mendaroko alkatea eta egungo alkategaia; Maialen Gurrutxaga Uranga, Elgoibarko zinegotzia eta alkategaia; Josu MendikuteRodriguez, Eibarko zinegotzia eta alkategaia; eta Iker Aldazabal Basauri, Soraluzeko alkatea etaalkategaia. Ekitaldia Irune Berasaluze Lazkanok aurkeztu du, eta Maria Eugenia Arrizabalaga, Deba-Urolako zerrendaburuak ere hartu du hitza bertan. 

Diputatu nagusi izateko hautagaiak, bere hitzaldian, azpimarratu du eraiki nahi duen etorkizun horretan, babes sozialeko sistemak “funtsezko” rola jokatzen duela, ekonomiarekin batera, bultzatzen duen eredu sozioekonomikoaren ardatza baita. “Garai berrietara egokitzeko, eta etorkizuna bermatzeko, gure gizarte politikek etenik gabeko berrikuntza behar dute. Eta hori da Eusko Alderdi Jeltzalea egiten ari dena, adibidez, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan”, adierazi du. Honela, gogoratu du eraldatzea ari direlabultzatzen adinekoen egoitzetan, eta hau are eta gizatiarragoa eta pertsonan zentratua izango dela, erabiltzailea etxean bezala sentiaraziko duena. Aldundia eredu berri hau praktikara eramateko lanean ari da dagoeneko Gipuzkoako adinekoen 30 egoitzetan. “Aldaketa arkitektonikoa gauzatzen ari da jada egoitzetan, eta datozen urteetan 8 berri eraikiko dira. Atzera bueltarik ez duen prozesua da”, nabarmendu du. Ildo honetatik, esan du Gipuzkoa “aitzindaria” dela prozesu horretan, dagoeneko abian dagoena, eta datozen urteak berebiziko garrantzia izango dutela transformazio honetan.  

Etorkizunera begira, Gipuzkoa aurrerabidean jarraitzeko lanean segitzeko deia egin du Mendozak, hurrengo belaunaldien ongizatea baitago jokoan.“Horretarako, gure ardatzei heldu behar diegu, eta biharko egunera begiratu: enpresak bultzatu, ekonomia garatu, herritarrak babestu eta giza eskubide guztiak defendatu”, aldeztu du. Honekin batera, “aurrekoek” egindako lana jarri du balioan “gauden lekuraino ekarri baikaituzte”. “Orain, guk hartzen dugu lekukoa. Gure belaunaldiari dagokio datozen urteetan Debabarrena, Deba, Mendaro, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku… eta Gipuzkoak norabide argi batekin, herritarrekin elkarlanean, aurrera egiteko bultzatzen jarraitzeko ardura. Hori da hartzen dugun konpromisoa”, esan du, gaineratuz “ez dizuegula hutsik egingo”. 

Alkategaiekin solasaldia

EAJ-PNV eskualdez eskualde egiten ari den ekitaldi hauen funtsa Gipuzkoako bailara eta herri bakoitzak bizi duen errealitatea hobeto ezagutzea dela gogoratu du Mendozak. Horretarako, goizean egindako lan bileraz gain, ekitaldian zehar hitza hartu dute Debabarrenako hautagaiek. Iñaki Arregi Mendaroko alkatea eta alkategaia izan da lehena hitza hartzen, eta beste legealdi batez herria indartzen jarraitzeko gogo biziz dagoela azaldu du, nabarmenduz herriko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea eta energia berriztagarrien inguruan dituzten apustuekin jarraitzea izango direla bere proposameneko lehentasunetako bi. Soraluzen, Iker Aldazabal alkate eta alkategaiak, herriaren berroneratzean jarri du arreta, eta herriko eremu urbanistiko degradatuak berritzeko dituen proposamenak aurkeztu ditu. 

Elgoibarren, Maialen Gurrutxaga hautagaiak bailarako herrien arteko lankidetza defendatu du, orain arte emaitza onak eman dituelako, eta aurrera begira honi jarraipena ematearen alde egin du. Aldiz, Josu Mendikute Eibarko alkategaia kritiko agertu da bere herriko udalarekin, bailarari “bizkarra” eman diolako, eta norabidea aldatu eta harremanak berroneratzearen alde egin du. Bestalde, IonGambra Mutrikuko alkategaiak herriko Urazamendiauzoan izan du mintzagai, Debako errioaren beste aldean dagoena baina Mutriku dena. Hautagai jeltzalea auzo honen alde eta bertako herritarrek zerbitzu duinak jasotzearen alde lan egiteko konpromisoa hartu du. Eta azkenik, Alazne Txurruka Debako alkategaiak turismoa eta trena izan ditu mintzagai, eta herriak alor honetan dituen aukerak aprobetxatzeko proposamenak egin ditu. 

Azkenik, Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola barrutiko hautagaiak adierazi du herrigintzan ezinbestekoa izaten dela erabakiak hartzea eta, jakina, erabaki horietan asmatzea. “Eusko Alderdi Jeltzaleak urte asko darama herrigintzan, erakundeetan erabakiak hartzen. Maila guztietako erabakiak eta, horien artean, baita, erabaki estrategikoak, Herri baten norabidea markatzen duten horietakoak”, azaldu du. Aldeztu duenez, EAJ-PNKk asmatu egin du erabaki estrategikoetan: bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egin zuenean asmatu egin, asmatu egin zuen justizia sozialaren alde egiterakoan eta baita industriaren aldeko apustua mantentzerakoan ere.

“Euskararen aldeko politiketan eta aberrigintzarakoerabaki estrategikoetan ere asmatu egin du, izan ere, EAJ-PNVren helburu politikoa euskal nazioa eraikitzea delako. Eta nazioa behetik gora eraikitzen da eta horregatik dira inportanteak udal eta foru hauteskundeak. Denok, Deban, Zumaian, Agurainen, Zallan, Altsasun edo Kanbon, euskal hautetsiak garelako, herri bereko herri ordezkariak”, azpimarratu du Arrizabalagak. Honen ondotik, nabarmendu du “abertzaleak garela, nazio kontzientzian eta demokrazian oinarritutako erabakitze eskubideak eta herri garapen abertzaleak osatzen dute gure proiektu politikoa”. Azkenik, Gipuzkoak dituen indarguneak balioan jarri ditu, eta dauden arazoen aurre egiteko asmoa agertu du, “esperantzatik abiatuta lan eginez, herritarren eskutik erabakiak hartuz eta erabaki horietan asmatuz”.

 

Interesatu Zaitez