Ehun proposamenetik gora jaso ditu Iosu Mugika EAJ-PNVren alkategaiak entzumen aktiboko prozesuan

Mugikaren hitzetan “ariketa hau oso positiboa izan da, 106 bilera izan dira guztira eta eskerrak eman nahi dizkiet bertan parte hartu duten herritar eta eragileei egindako ekarpenengatik”.

Ehun proposamenetik gora jaso ditu Iosu Mugika EAJ-PNVren alkategaiak entzumen aktiboko prozesuan 24Martxoak
2023
2023 MartxoaK 24 |
GETARIA

PARTEKATU

Herriko elkarteekin eta herriko eragileekin elkartu ostean ehundik gora proposamen jaso ditu Iosu Mugika alkategai jeltzaleak.

Mugikaren hitzetan “ariketa hau oso positiboa izan da, 106 bilera izan dira guztira eta  eskerrak eman nahi dizkiet bertan parte hartu duten herritar eta eragileei egindako ekarpenengatik”.  Hala ere,  herritarren interesa ikusita, prozesu honek aurrera jarraitzen du eta bilera ezberdinak egiten dihardute EAJ-PNVko kideek.

Jasotako proposamenen ondoren, Mugika eta bere taldea lanean daude eskaera eta proposamen hauei bide emateko: “proposamen guztiak banan-banan aztertzen ari gara. Herritarrei erantzun zuzen eta irtenbide zehatzak eskaini nahi dizkiegu. Eskaera batzuek jada izan dute erantzuna,  konplikatuagoak direnak lantzen gabiltza orain”.

Mota ezberdinetako proposamenak jaso dira, finantziazioaren ingurukoak, berdintasuna hizpide izan dutenak, hirigintzan hobetu beharrekoak edo kirol instalazioen ingurukoak, beste hainbaten artean.

Eskaera guztiak ez dira izan presentzialak bakarrik, sare sozialen bitartez edo modu elektronikoan ere eskaera ugari jasi dira. Gogorarazten da proposamen edota eskaerak bidaltzen jarraitzeko posta elektroniko bat martxan dagoela: iosumuga@gmail.com.

“Getaria biziberritzeko prozesuan guztiok gara kide” berretsi du alkategai jeltzaleak.

Interesatu Zaitez