Funtsezkoa da negoziazio kolektiboa hobetzea eta indartsuago bihurtzea, soldaten igoerari buruzko akordioari esker, EAJ-PNVren ustez

Jon Aiartza legebiltzarkideak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak kalitatezko enpleguaren alde duen konpromisoa eta helburu horretan aurrera egiteko hartutako neurri guztiak. “Espero dut gizarte eragile guztiak mahaian esertzea eta gizarte eragileen sinadurak berriro indarrean jartzea”, adierazi du

Funtsezkoa da negoziazio kolektiboa hobetzea eta indartsuago bihurtzea, soldaten igoerari buruzko akordioari esker, EAJ-PNVren ustez 23Martxoak
2023
2023 MartxoaK 23 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko legebiltzarkide Jon Aiartzak esan du hemendik aurrera negoziazio kolektiboak hobera egin behar duela eta akordio horri esker indartsuago bihurtu behar dela. “Espero dut gizarte eragile guztiak mahaian esertzea, eta lanbide arteko akordioak gaurko planteamendua jasotzea, aurrera egiteko asmoz, eta gizarte eragileen borondatea eta haien sinadurak berriro indarrean jartzea”, adierazi du.

Eusko Legebiltzarrak ostegun honetan egindako osoko bilkuran berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak kalitatezko enpleguaren alde duen konpromisoa, konpromiso horretan aurrera egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko jarrera proaktiboa hartzen jarraitzeko. Hala, ordezkari jeltzaleak nabarmendu du beharrezkoa dela euskal langileen soldatak eta lan-baldintzak hobetzea defendatu eta sustatzea “enpleguaren eta elkarrizketa sozialaren esparru guztietan”.

Horren ildotik, Aiartzak Eusko Jaurlaritzak aurretik egindako lan guztia aipatu du, eta gai horretan izaera ezberdineko aurrekariak nabarmendu ditu, hala nola, 2017ko maiatzaren 25eko akordioa, negoziazio kolektiboari eta soldaten igoera orokortuari buruzkoa; enpleguaren kalitatea hobetzeko gobernu programa; eta 2021eko abenduaren 1eko akordioa, Eusko Jaurlaritzaren eta EH Bilduren artekoa, 2022ko EAEko aurrekontuak onartzeko.

 “Lehenengo akordioa talde parlamentarioek sinatu dute, bigarrena konpromiso programatikoa da, eta hirugarrena talde parlamentario baten eta gobernuaren beraren arteko akordioa da. Baina, hirurak 2017ko urtarriletik –Euskadiko negoziazio kolektiboaren egiturari buruzko lanbide arteko akordioa sinatzea- eta gaur artekoak dira. Horregatik, ezinbesteko gakoak dira gaurko eztabaidan”, Aiartzak esan duenez.

Horregatik guztiagatik, legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak prozesu osoan egindako lana, egunerokoa, konplexua eta bizia delako, eta, askotan, ez duelako agerian uzten. Gaur, gutxieneko soldaten inguruan gizarte-eragile guztiei –enpresaburuei eta sindikatuei– zuzendutako legebiltzar-akordio batekin ematen ditu fruituak.

Interesatu Zaitez