Beatriz Artolazabalek Gasteizek norabide argiarekin, anbizioarekin eta lankidetzarekin aurrera egiteko proiektua aurkeztu du

Iñigo Urkullu lehendakariak eta José Antonio Suso ABBko presidenteak parte hartu duten ekitaldian, Arabako hiriburuko alkategai jeltzaleak ziurtatu du Gasteizek bere etorkizuna jokoan duela. “Aurrerapena, atzerakadaren aurrean; akordioa,ezarpenaren aurrean; elkarrizketa, ukazioaren aurrean. EAJren eredua edo ezker abertzalearen eredua”

Beatriz Artolazabalek Gasteizek norabide argiarekin, anbizioarekin eta lankidetzarekin aurrera egiteko proiektua aurkeztu du 18Martxoak
2023
2023 MartxoaK 18 |
ABB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Hurrengo hilabeteetan, Vitoria-Gasteizek bere etorkizuna izango du jokoan. Erabakitasunez eta norabide argiarekin aurrera egitea dugu jokoan. Inbertsioak sendotzea, arazoei irtenbideak ematea eta hiriaren harrotasuna berreskuratzea. Aurrerapena, atzerakadaren aurrean; akordioa, ezarpenaren aurrean; elkarrizketa, ukazioaren aurrean. Aukeraketa jakinekoa da: EAJren eredua (akordioa, egonkortasuna eta ziurtasuna) ala ezker abertzalearen eredua (abenturak, ukapena eta ziurgabetasuna). Vitoria-Gasteizko alkategai naizen aldetik,  laguntzeko eta batzeko konpromisoa hartzen dut. Are gehiago, gure hiri-proiektua partekatu nahi dut. Hau da jokoan duguna. Gobernu indartsu bat behar dugu. Jendeak EAJ-PNVn konfiantza izatea behar dugu. Etorkizuna, zorroztasuna, konpromisoa eta akordioa gara. Ziurtasuna eta konfiantza gara aurrera egiteko. % 100en EAJ  gara”. Horrela aurkeztu du bere burua EAJren Gasteizko alkategaiak, alderdiak maiatzeko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaiekin egin duen ekitaldi politikoan.

Gasteizko hautagaiak oso argi du bere helburua: "Daukagun Gasteiz gustatzen zaigu, beste hiri batzuetarako erreferentzia da eta etorkizunean izaten jarraitzeko zumeak ditu, gure izaera berdea eta industriala oinarri ona dira horretarako. Konformatzen ez den hiri bateko alkatea izan nahi dut, etorkizunari anbizioz begiratzen diona. Industria modernoarekin, zerbitzu onekin, auzo berrituekin, segurua, biziz eta merkataritzaz betetako zentroarekin. Garapen ekonomikoa eta giza garapena, esan du, arreta ekonomian, inbertsio berrien erakartzean, talentuan eta sektore berrietan jarriz, baina ahaztu gabe gure iparra pertsonak direla. “Hemen gaude pertsonei laguntzeko: gure adinekoak zaintzeko eta gazteei beren bizi-proiektuetan laguntzeko. Inor ahaztu gabe”.

Ildo horretan, bere hiru jardun-ardatzak zehaztu ditu: ekonomia berritzailea, kudeaketa zorrotza zerbitzu onenak izateko eta hiru-harrotasuna. “Etorkizunari anbizioz begiratzeko unea da, gure industria sendotu, inbertsioak eta proiektu berritzaileak erakarri. Gure gazteriarentzat eta talentuarentzat, aukera gehien dituen hiria izatea. Talenturik gabeko hiri batek ez duelako etorkizunik. Ez gaude trabak jartzeko. Jarduera eta lanpostuak sortzen dituenari laguntzeko gaude. Horretarako, hiriak funtzionatzea behar dugu. Auzo berrituekin, Zaramagan egingo dugun bezala. Ondo zaindutako kale eta lorategiekin, hiri garbiagoarekin. Mugikortasun jasangarria eta segurua, garraio publiko eraginkorra, bidegorri gehiago eta hobeak eta, oso garrantzitsua, autoa erabili behar duenari alternatibak emanez. Hiri seguru bat nahi dut, denok harro sentituko garen hiri bat”. Hautagaiak azaldu duenez, dagoeneko hiri handia da, eta “garenaren eta dugunaren harrotasun horri heldu behar diogu berriro”.

Etorkizuneko proiektu hau eraikitzeko oinarriak onak dira, eta hala badira, Gorka Urtaran alkateak eta bere taldeek azken zortzi urteotan egin duten lanari esker izan dela aitortu du. “Eskerrik asko Gorka. Zerbitzu-orri on bat uzten diguzu. Hiria aldatu duzu inbertsio berriekin, hazkunde handiagoarekin, mugikortasunaren aldeko apustu irmoarekin. Proiektu ausartak gure helburuak lortzeko. Eta beti elkarrizketarako eskua luzatuta, nahiz eta aurrez aurre oposizio arduragabea izan. Orain zure ondarea hartuko dugu, jarraitu eta berritzeko. Gasteizerako lortu nahi dugun guztiaren bila joango gara”.

Artolazabalek EAJ-PNV marka defendatu du “segurtasuna, kudeaketan zorroztasuna, lan serioa, akordioak eta pertsona guztiekiko konpromisoa ematen ditugulako”. Eta, gaineratu duenez, balio horiek direla medio, “jendeak hiri honen buru izan nahi gaitu”. “Baina ezin gara lasaitu, ohartarazi du. kalera irten behar dugu erabakitasunez, ni lehena, gure proiektua defendatzeko. Gasteizi dagokion hiri-proiektua”.

Ekitaldiari hasiera emateko, Araba Buru Batzarreko presidenteak Urtaran alkatea duela zortzi urtetik egiten ari den lana goraipatu du. “Beti entzun izan diot berarentzat ohorea dela munduko hiririk onena den Gasteizko alkatea izatea. EAJ-PNVrentzat ohorea da Gorka Urtaran bezalako pertsonak izatea, nahiz eta ez zaien erraz jarri”. Zentzu horretan, José Antonio Susok kritikatu egin du udal oposizioko talde politikoen politika egiteko modua, Alderdi Popularra eta EHBildu argi eta garbi aipatuz. Hori frogatu dute legegintzaldian zehar. Eta orain areagotu egiten dute. Arrainak uretan bezala mugitzen direnak daude etengabeko borrokan. Ezberdinari bizkar eman eta, behin eta berriro, diskurtso uher, astun eta zaharkitua darabilte. Nahiago dute hiri trabatu eta tentsionatu bat, etorkizunari begira aurrera egingo duen hiri bat baino. Urte hauetan zangotrabak eta zailtasunak jartzea besterik egin ez dutenak eskutik helduta doaz. Ez dute inongo proposamenen alde egiterik nahi izan. Ez dute ekimen sendorik aurkeztu. Bere estrategia kamaleoiarena izan da. Euzko Alderdi Jeltzalearen diskurtsoa eta proposamenak modu txarrean imitatu dituzte. Bildots-larrua janzten, lotsak ezkutatzeko. Batzuei eta besteei esaten diet hori ez dela Gasteizek behar duen formula.

Ekitaldi politikoaren amaieran, Iñigo Urkullu lehendakariak Beatriz Artolazabalen gaitasuna eta esperientzia defendatu ditu. –“Gauzak gaizki emanda etorri direnean –ziurtatu du- konpromisoa, sendotasuna eta gainditzeko gaitasuna erakutsi dituzu. Hori erakutsi duzu berdintasunarekiko, justiziarekiko, gizarte-politikekiko, premia handiena duten pertsonei emandako babesarekiko, gazteei emandako arretarekiko eta laguntzarekiko konpromisoan, edo emantzipazioan aurrera egiteko laguntzak sustatzean”.

Lehendakariaren ustez, emaitzak onak dira, baina hobetzen jarraitu behar dugu, udal bakoitzetik hasi eta Eusko Jaurlaritzara iritsi arte. “Hor dago gakoa –esan du-: erakundeen arteko lankidetzak ematen digun indarra, EAJk erakunde guztietan duen presentzia. Segurtasuna eta egonkortasuna ematen dizkigu, eta lan egiteko tartea eskaintzen digu. Gasteiz hobetzen jarrai dezakegu! Badugu tartea, gogoa eta ilusioa! Orain – amaitu du –, Gasteizen egiteko hautagairik onena dugu: BEATRIZ ARTOLAZABAL!".

 

Interesatu Zaitez