Pozten gaitu aurreko agintaldian herriko institutua handitzeko egindako lanaren fruituak jasotzeak

Pozgarria da benetan, aurreko EAJ-PNVren agintaldian, Oier Korta alkate zelarik, Udal Gobernuak eginiko lanaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, BHI Ikastetxea handitzeko eta Sagarbideko frontoia estaltzeko lanak hasi dituela ikustea

Pozten gaitu aurreko agintaldian herriko institutua handitzeko egindako lanaren fruituak jasotzeak 13Martxoak
2023
2023 MartxoaK 13 |
Zumaia

PARTEKATU

Bidea luzea izan da 2019ko martxoan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta SATIE ARQUITECTOSek proiektua idazteko kontratua sinatu zutenetik. Proiektu hari Udalaren, Hirigintza Sailaren, Herri Eskolako zuzendaritzaren eta guraso elkartearen ekarpenak gehitu zitzaizkion, eta elkarrekin egindako lanaren fruituez pozten gara.

EAJ-PNVk kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egin du beti,  hezkuntza gure gizartean aukera-berdintasuna bermatzeko eta gizarteratzea eta kohesio soziala sustatzeko oinarrizko zutabe gisa ulertuz. Gaurko hezkuntza biharko etorkizuna baita.

Horregatik, aurreko agintaldian hezkuntza-plan orokor bat proiektatu genuen, hezkuntza-etapa guztietan eskolatze-plazak handitu, bai eskola publikoan, bai itunpekoan, biztanleriaren hazkunde-beharrei erantzun eta hezkuntza-ekipamenduak berritzeko. Planak Oikiako eskola eraikitzea, Zumaienarekin hitzarmena sinatzea, Zumaiako institutua handitzea eta saskibaloiko eta eskubaloiko kantxa estaltzeko helburuarekin, pilotalekuko kirolgunea estaltzea jasotzen zituen. Zumaiako guraso-elkarteek 2015ean helarazi zizkiguten beharrezko eskaerak ziren hauek.

Zumaiak hezkuntza instalaziotan zein behar zituen hautemateko, Hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean, Hezkuntza Sailarekin Donostian eta Lakuan hainbat bilera egin ondoren, 2016an behin betiko konpromisoa lortu zen.

Oikiako eskola, gaur egun, errealitate bat da eta 2020an inauguratu zen egungo Udal Gobernuarekin.

Eta orain, Zumaia BHI handitzeko eraikin berriaren eraikuntza lanak martxan dira.

Hori guztia EAJ-PNVk 2015-2019 agintaldian konpromiso irmoa hartu  eta erantzun egokia gauzatzeko gai izan zelako gertatu da, eta pozik eta harro gaude emaitzarekin.

Interesatu Zaitez